#
#

Salmo tailerra:


79 (78). Salmoa # #
#
#

79 (78). Salmoa: JAINKOAREN HERRIA DESEGINA. NEGAR-KANTA ETA ERREGU-OIHUA


(1) Asafen salmoa.

Ene Jainko, jentil-herriak zure ondarean sartu dira,
zure tenplu santua profanatu dabe
eta Jerusalem hondakin-pila bihurtu.

(2) Zure zerbitzarien gorpuak
zeruko hegaztiei emon deutseez janari,
zure fededunen haragia basapiztiei.

(3) Hareen odola ura lez isuri dabe Jerusalem inguruan,
eta lur emoteko inor ez.

(4) Auzoko herrien lotsagarri bihurtu gara,
ingurukoen burla eta barregarri.


(5) Noiz arte, Jauna? Amaibakoa ete zure hasarrea?
Noiz arte zure maitasun mindua,
sua bezala, gure aurka bizturik?

(6) Hustu zeure sumina ezagutzen ez zaituen nazinoen gain,
zuri dei egiten ez deutsuen erresumen gain,

(7) Jakoben herria irentsi dabe-ta,
haren lurraldea hondatu.

(8) Ez leporatu guri aurrekoen erruak!
Betor laster gureganaino zure errukia,
lur jota gagozalako erabat!

(9) Lagundu, gure Jainko salbatzaile horrek;
zeure izenaren ohoreagaitik, libratu gagizuz,
parkatu gure pekatuak.

(10) Zergaitik esan behar dabe jentil-herriek:
źNon dabe Jainkoa?╗.
Erakutsi egiezu, gure begien aurrean,
zelan ordaintzen dozun zeure zerbitzarien odola.


(11) Heldu bedi zureganaino presoen intziria,
libratu zeure indar haundiaz heriotzara kondenatuak.

(12) Ordaindu, Jauna, auzoko herriei zazpi halakoz
zuri egin deutsuezan irainak.


(13) Eta guk, zure herriak, zuk zainduriko artaldeak,
eskerrak emongo deutsueguz beti,
zure gorespenak kantatuko mendez mende.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue