#
#

Salmo tailerra:


80 (79). Salmoa # #
#
#

80 (79). Salmoa: HERRI HONDATUAREN ERREGUA: «ERABARRITU GAGIZUZ!»


(1) Koru-zuzendariarentzat. «Liliak» doinuan. Autorpena. Asafen salmoa.

(2) Entzun, Israelen artzain,
zeure herria artaldea lez daroazun horrek!
Hegodun izakien arteko tronuan zagozan hori,
agertu zakiez distiraz

(3) Efraim, Benjamin eta Manases leinuei!
Suspertu zeure ahalmena eta zatozkigu salbatzera!


(4) Oi Jainko, erabarritu gagizuz,
erakutsi guri aurpegi argia, salbatu gaitezan!


(5) Jauna, Jainko ahalguztiduna,
noiz arte egon behar dozu hasarre,
herria otoizka dozun bitartean?

(6) Negarra emon deuskuzu janari, malkoak erruz edari.
(7) Auzokoen hizpide egin gaituzu,
arerioak burlaka jabilkuz.


(8) Oi Jainko ahalguztidun, erabarritu gagizuz,
erakutsi guri aurpegi argia, salbatu gaitezan!


(9) Egiptotik mahatsondo bat atera zenduen
eta landatu, jentil-herriak kanpora botaz,

(10) aurreko biztanleak lurraldetik garbituz.
Sustraiak bota zituen eta lurraldea bete.

(11) Bere kerizpeaz estali zituen mendiak,
bere aihenez zedrorik garaienak.

(12) Itsasoraino luzatu zituen adarrak,
Eufrates ibairaino muskilak.


(13) Zergaitik zulatu deutsozu inguruko hesia?
Bidaztiek frutua lapurtzen deutsoe,

(14) basurdeek triskatzen, basapiztiek murrizten.

(15) Jainko ahalguztiduna, itzuli, arren!
Begira zerutik, ikusi!
Hartu egizu zeure mahastiaren ardura,

(16) zaindu zeure eskuz landatu dozuna.

(17) Begiratu zorrotz eta galdu egizuz
mahastia moztu eta su emon deutsoenak.

(18) Zure eskuak babestu begi zuk aukeratutako erregea,
zeure indarraz jantzi dozun gizasemea.

(19) Ez gara zuregandik inoiz aldenduko;
bizia emongo deuskuzu eta guk zuri dei egingo.


(20) Oi Jauna, Jainko ahalguztiduna, erabarritu gagizuz,
erakutsi guri aurpegi argia, salbatu gaitezan!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue