#
#

Salmo tailerra:


81 (80). Salmoa # #
#
#

81 (80). Salmoa: HERRIARI DEIA ETXOLA JAIAREN OSPAKIZUNEAN


(1) Koru-zuzendariarentzat. «Dolareak» doinuan. Asafen salmoa.

(2) Egin poz-oihu Jainkoari, gure indarrari,
egin irrintzi Jakoben Jainkoari!

(3) Ekin soinuari, jo danbolina, zitara gozoa eta harpa.
(4) Jo turuta ilargi barrian,
eta ilargi beteko gure jaiegunean.

(5) Horixe da Israelen legea, Jakoben Jainkoak erabakia,
(6) Joseren familiari ezarritako araua Egiptotik urten zanean.

Berbeta ezezaguna entzuten dot:

(7) «Bizkarretik zama kendu neutsun,
zure besoak lan astunetatik askatu.

(8) Zapaldurik zengozala, deiadar egin zeunstan,
eta libratu zintudan.
Ekatxaren erditik erantzun neutsun,
Meribako iturrian probatu ninduzun arren»
.


(9) «Entzun, ene herri, ohar dagitzut!
Behingoz entzungo al deustazu, Israel:

(10) Ez izan zeure barruan beste jainkorik,
ez dagizula gurtu jainko arrotzik.

(11) Neu naz Jauna, zure Jainkoa, Egiptotik atara zintuana.
Ez dozu ahoa zabaldu besterik, eta aseko zaitut»
.


(12) Baina nire herriak ez eustan kasurik egin,
Israelek ez eban nirekin ezer nahi.

(13) Orduan, zapuztu egin neban bere burugogorkeriagaiik:
bizi zedila bere gogara.


(14) «Ai neure herriak entzungo baleust!
Ai Israel nire bidetik balebil!

(15) Bat-batean makurtuko nitukez haren arerioak,
zapaltzaileen aurka besoa altxatuko.

(16) Azpian jarriko neuskioz gorroto deustenak:
horra honeen zoria betiko.

(17) Neure herria garirik onenaz janarituko neuke,
eztirik gozoenaz aseko»
.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue