#
#

Salmo tailerra:


82 (81). Salmoa # #
#
#

82 (81). Salmoa: MUNDUKO ZUZENDARIEN GAITZESPENA


(1) Asafen salmoa.

Jainkoa zerutar izakien batzarrean altxatu da,
herri-agintarien aurka epaia emoteko.

(2) źNoiz arte emon behar dituzue bidebako epaiak,
errudunen alde jarriz?

(3) Defendatu gizagaixo eta umezurtzak,
egin justizia dohakabe eta behartsuei!

(4) Askatu gizagaixo eta behartsuak,
libratu gaizkileen eskutik!╗
.


(5) Baina hareei ez jake buruan sartzen,
ez dabe ulertu nahi, ilunpetan dabiltza,
eta lurraren oinarriak koloka dira.

(6) Hona nik esan:
źDanok jainko, Goi-goikoaren seme zareen arren,

(7) gizaki bezala hilko zaree,
edozein haundiki bezala eroriko╗
.


(8) Altxatu, Jainkoa, eta gobernatu mundua,
zu zaralako herri guztien jabe!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue