#
#

Salmo tailerra:


83 (82). Salmoa # #
#
#

83 (82). Salmoa: ISRAEL DESEGIN NAHI DABEN ARERIOENTZAT MENDEKU-ESKEA


(1) Kanta. Asafen salmoa.

(2) Oi Jainko, ez egon isilik, ez egon geldi eta mutu!
(3) Horra zure arerioak asaldaturik,
gorroto deutsuenak burua jasorik.


(4) Zure herriaren kontra egitasmo maltzurrak dabez,
zuk babestuen kontra alkar hartu dabe.

(5) Hau dinoe: «Ea, desegin daiguzan herri lez!
Ez bedi aipatu gehiago Israelen izenik!»
.

(6) Danak azpikerian bat egin dabe, zure kontra hitzartu:
(7) edomdar eta ismaeldarrek, moabdar eta hagartarrek,
(8) Gebal, Amon eta Amalekek, filistear eta tiroarrek.
(9) Asiriarrak ere alkartu jakez,
Loten ondorengoei laguntza eskainiaz.


(10) Egiezu madiandarrei egina bera,
Sisera eta Jabini egina, Kixon erreka ondoan.

(11) Endorren desegin ebezan,
eta lurrarentzat simaur bihurtu ziran.

(12) Tratatu egizuz hareen haundikiak Oreb eta Zeeb bezala,
hareen buruzagiak Zebah eta Tzalmuna bezala.

(13) Honela inoen:
«Hartu daiguzan geuretzat Jainkoaren lurraldeak!».

(14) Ene Jainko, eroan egizuz zurrunbiloan hautsa bezala,
haize-boladak lastoa bezala.

(15) Basoa erretzen dauan suaren antzera,
mendiak kiskaltzen dituen sugarraren antzera,

(16) pertsegitu egizuz zeure ekatxaz,
izutu zeure haize-erauntsiaz.

(17) Bete hareen aurpegia lotsa gorriz,
zeure burua mendekatuz, Jauna.

(18) Betiko bildur-ikaraz eta lotsaz beterik,
galdu beitez desohorez!

(19) Jakin begie zu, zu bakarrik, zarala Jauna,
zu bakarrik lur guztiaren gain Goi-goikoa.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue