#
#

Salmo tailerra:


84 (83). Salmoa # #
#
#

84 (83). Salmoa: JAINKOAREKIN BIZITZEKO IRRIKA. ERROMES-KANTA


(1) Koru-zuzendariarentzat. «Dolareak» doinuan. Koreren semeen salmoa.

(2) Bai maitagarria zure egoitza, Jaun ahalguztiduna!
(3) Urtzen daukat barrua zure tenpluko atarien irrikaz.
Bihotza eta nazen guztia
poz-oihuz jabilt, oi Jainko, Jainko bizia.


(4) Txoritxoak badau etxea, bai elaiak ere kumeentzat habia,
zure altareen ondoan, Jaun ahalguztiduna,
ene errege eta ene Jainko!

(5) Zorionekoak zure etxean bizi diranak, etenbarik zu goresten!

(6) Zorionekoak zuregan dabenak euren indarra
eta bihotz barruko konfiantza!

(7) Ibar lehorra igarotzean, iturburutik edaten dabe:
lehen euriek bedeinkapenez dabelako estaltzen.

(8) Gero eta kementsuago doaz, Jainkoa Sionen ikusi arte.

(9) Jauna, Jainko ahalguztiduna, entzun nire otoitza,
makurtu belarria, Jakoben Jainkoa!

(10) Oi Jainko, begiratu onez gure babeskiari,
zeuk aukeratutako erregeari.

(11) Hobe da egun bat zure atarietan
mila egun beste edonon baino;
nahiago dot zure tenpluko ate ondoan egon
gaiztoen kanpa-dendan bizi baino.


(12) Bai, Jainko Jauna dogu eguzki eta babeski,
Jaunak egiten mesede eta ohore,
harek ez deutse onik ukatzen zuzen jokatzen dabenei.

(13) Jaun ahalguztiduna, zorionekoa zuregan konfiantza dauana!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue