#
#

Salmo tailerra:


85 (84). Salmoa # #
#
#

85 (84). Salmoa: JUSTIZIA ETA BAKEAREN ALDE OTOITZA ETA AGINTZARIA


(1) Koru-zuzendariarentzat. Koreren semeen salmoa.

(2) Jauna, izan onbera zeure herrialdearekin,
aldatu Jakoben ondorengoen zoria;

(3) parkatu zeure herriaren erruak, estali pekatu guztiak.
(4) Baretu beroaldi hori, amatau zeure haserre-sua!

(5) Erabarritu gagizuz, Jainko gure salbatzaile,
kendu gure kontra dozun sumina!

(6) Beti haserre egon behar al dozu gurekin,
menderik mende bekoki-ilun?

(7) Ez al deuskuzu barriro bizia emongo,
zure herria zurekin poztu dadin?

(8) Erakutsi guri, Jauna, zeure maitasuna,
emon zeure salbamena!


(9) Jainko Jaunak dinoena iragarriko dot:
«bakea agintzen deutse bere herri eta fededunei,
berari barriro konfiantza agertzen deutsoenei»
.

(10) Gertu dago, begirune deutsoenak salbatzeko;
bai, haren ospea gure lurraldean kokatuko da.

(11) Maitasunak eta leialtasunak topo egiten dabe,
justiziak eta bakeak alkar besarkatzen;

(12) leialtasuna lurretik ernetzen da, justizia zerutik jaisten.
(13) Egiaz, Jaunak euria emongo dau,
eta gure lurrak uzta ekarriko.

(14) Jaunaren aurretik joango da justizia,
haren urratsei jarraituko ongizateak.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue