#
#

Salmo tailerra:


05. Salmoa # #
#
#

5. Salmoa: GOIZEKO OTOITZA


(1) Koru-zuzendariarentzat. Txirulaz. Daviden salmoa.

(2) Entzun, Jauna, nire hitzok,
jaso nire intziria.

(3) Zagoz adi nire deadarrari,
ene errege, ene Jainko,
zuri banabiltsu otoizka;

(4) entzun goizetik nire mintzoa;
goizean neure auzia azaltzen deutsut
eta zain gelditzen naiatzu.


(5) Zu ez zara gaiztakeriaz gozatzen dan Jainkoa.
Gaiztoak ez dau harrerarik zuregan,

(6) harroputza ez daiteke zure begi-bistan egon;
gaizkile guztiak gorroto dituzu,

(7) guzurra dinoenak hondatzen;
hiltzaile eta maltzurrak higuingarri jatzuz, Jauna.


(8) Ni, barriz, zure maitasun haundiari esker,
zure etxean sartuko naz,
zure jauretxe santuan ahuspeztuko
begirunez beterik.

(9) Zuzendu nagizu, Jauna, zeure nahiaren bidetik,
arerioak zelatan ditudalako.
Bardindu zeure bidea nire aurrean.


(10) Horreen ahoan ezer ez fidagarririk,
horreen barrua leize-zuloa,
eztarria hilobi zabaldua,
mihina, barriz, leun eta labana.

(11) Jainko, ordaindu begie euren hobena!
Lurra jo begie euren egitasmoengaitik!
Bota egizuz kanpora euren txarkeria neurribakoagaitik,
zure aurka altxatu diralako.


(12) Horrela, zuregan babesten diranak alaitu egingo dira,
eta eten barik pozez oihuka ibiliko.
Zuk zainduko dituzu maite zaituen guztiak,
salto egingo dabe pozez.

(13) Zuk bedeinkatzen dozulako zintzoa, Jauna,
onginahiaz inguratzen babeskiaz lez.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue