#
#

Salmo tailerra:


86 (85). Salmoa # #
#
#

86 (85). Salmoa: JAINKOZALEAREN OTOITZ LEHIATSU ETA USTE ONEKOA


(1) Daviden otoitza.

Makurtu belarria, Jauna, erantzun,
dohakabe eta behartsu naz-eta!

(2) Babestu nire bizia, zuri lotua nago-ta.
Zu zara ene Jainko:
salbatu egizu zerbitzari hau, zuregan uste on dodalako.


(3) Erruki nitaz, Jauna: zuri deika nabil egun osoan.
(4) Alaitu zerbitzari honen bihotza:
zuregana jasoa dot gogoa, Jauna.

(5) Ona zara zu, Jauna, eta parkatzaile,
dei egiten deutsuenentzat onginahiz betea.


(6) Makurtu belarria nire otoitzera, Jauna,
egin kasu nire erregu-oihuari!

(7) Larrialdian dei dagizut: erantzungo deustazu!

(8) Ez dago, Jauna, zu lako jainkorik;
zure ekintzak parebageak.

(9) Herri guztiak zuk eginak: adoratzera etorriko jatzuz,
zuri, Jauna, ohore emotera.

(10) Haundia zara, mirarigilea, zu bakarrik Jainkoa!

(11) Erakustazu, Jauna, zeure bidea,
zugaz leial jokatu dagidan.
Zaindu nire bihotza osotasunean,
zureganako begirunean bizi naiten.

(12) Jauna, ene Jainkoa, bihotz-bihotzez goratuko zaitut,
beti-beti ospatuko.

(13) Bai haundia niretzat dozun maitasuna:
Herio Leize sakonetik libratu nozu!


(14) Oi Jainko, harroputzek eraso deustee,
gogorkeria-zaleak ni hil nahian dabiltza, zure ardura barik.

(15) Baina zu, Jauna, Jainko bihozbera eta errukiorra,
hasarregatxa, onginahiz eta leialtasunez betea:

(16) bihurtu niregana, erruki zakidaz,
emon indar zeure zerbitzari honi,
salbatu zeure zerbitzari apala.

(17) Emoidazu zeure ontasunaren ezaugarria!
Lotsaturik geldituko dira nire arerioak,
zuk, Jauna, kontsolatzen eta laguntzen nozula ikustean.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue