#
#

Salmo tailerra:


87 (86). Salmoa # #
#
#

87 (86). Salmoa: SION, HERRIEN SORLEKU


(1) Koreren semeen salmoa. Kanta.

Oi zu, mendi santuaren gainean
Jaunak sendo oinarritua!

(2) Sion uri, Jaunak zu maiteago
Israelgo herri guztiak baino.


(3) Bai ospetsua, Jainkoaren uri,
Jaunak zutaz dinoena:

(4) «Nire sinesleen arteko autortuko ditut
Egipto eta Babilonia.
Hara Filistea, Tiro eta Etiopia:
herri bakotxak bere sorlekua;

(5) baina Sion uriari esango jako:
“Bai batak, bai besteak zeu zaitu sorleku!
Goi-goikoak tinko ezarri zaitu!”»
.


(6) Hona Jaunak herrien zerrendan idatzi:
«Halako herrik halako sorlekua».

(7) Baina dantzan eginez kantatuko dabe:
«Danok, Sion, zuregan bizilekua!».

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue