#
#

Salmo tailerra:


88 (87). Salmoa # #
#
#

88 (87). Salmoa: ETSITAKOAREN DEADARRA


(1) Kanta. Koreren semeen salmoa. Koru-zuzendariarentzat. Gaixoaldirako, atsekaberako. Heman ezratarraren poema.

(2) Jauna, ene Jainko salbatzailea!
Gau eta egun laguntza eske deadar dagizut.

(3) Heldu bekizu nire otoitza,
makurtu belarria nire garrasira!


(4) Zoritxarrez josia nago,
Herio Leize ertzean nire bizia.

(5) Zulora doazenekin bat egina naukate,
hain nago indargabetua.

(6) Herioaren esku itzia nago,
erail eta hilobian sartuak lez:
ez dituzu gehiago gogoan izango,
zuregazko lokarriak moztuak dabezelako.

(7) Zulo sakonera jaurti nozu,
barru-barruko ilunpetara.


(8) Zama astun dot gainean zure hasarrea,
zure atsekabe-itsasoan murgildurik.

(9) Ezagunak urrundu egin deustazuz,
hareentzat higuingarri bihurtu nozu.
Preso nago, urtenbide barik,

(10) atsekabearen atsekabez begiak erretzen.

Egun osoan zuri deika nago, Jauna,
eskuak zuregana luzaturik.

(11) Hildakoen alde egingo ete dozu miraririk?
Hareen arimak jaikiko ete zu gorestera?

(12) Iragartzen ete hilobian zure maitasuna,
hondamen-leizean zure leialtasuna?

(13) Ezagutzen ete zure mirariak ilunpetan,
zure salbamen-asmoa oroitzapenik gabeko herrialdean?


(14) Baina nik, Jauna, deadar dagizut laguntza eske,
zuregana doa nire otoitza goiz-goizetik.

(15) Jauna, zergaitik baztertzen nozu,
zergaitik gordetzen aurpegia?

(16) Haurtzarotik, dohakabe naz eta gaixo,
zure izu-ikaren zamapean lehertua.

(17) Zure sumina gainetik igaro jat,
zure ikara larriak galdu nau.

(18) Uholdeak lez murgildua naukee egun osoan,
alde guztietatik inguratua.

(19) Adiskide eta ahaideak urrundu egin deustazuz:
ilunpeak ditut lagunarte bakar.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue