#
#

Salmo tailerra:


90 (89). salmoa # #
#
#

90 (89). Salmoa: BIZITZAREN IHESKORTASUNA. GOGOETA ETA OTOITZ ITXAROPENTSUA


(1) Moises Jainkoaren gizonaren otoitza.

Jauna, zu izan zaitugu babesleku gizaldiz gizaldi.
(2) Mendiak jaio baino lehen,
lurra eta mundua sortu baino lehen,
Jainko zara zu betidanik eta betiko.


(3) Gizakia hauts bihurtzen dozu,
esanez: «Itzuli lehenera, gizakiok!».

(4) Bai, mila urte zuretzat
atzo igaro zan egunaren antzeko,
gau-ordu baten antzeko.

(5) Hor daroazuz gizakiak,
goizaldean ametsak lez;
bedarra lez ernetzen dira:

(6) goizean erne eta loratzen;
arratsaldean, barriz, zimeldu eta ihartzen.


(7) Zure hasarreak erreta gaukaz,
zure suminak ikara bizian.

(8) Zeure aurrean ipini dituzu gure erruak,
zeure begi-argitan gure pekatu ezkutuak.

(9) Zure haserrepean dira gure egun guztiak,
antzi batean amaitzen gure urteak.

(10) Gure bizitza hirurogeita hamar urte,
onenean ere laurogei:
gure bizi-lehia neke eta atsekabe huts;
bizitza arin doa, hegan goaz!


(11) Nork ezagutzen dau zure hasarrearen indarra?
Nork deutso nahiko bildur zure suminari?

(12) Erakutsi eiguzu geure egunen kontua eroaten,
jakituriaren erdi-muinaz jabetu gaitezan.


(13) Bihurtu zakiguz, Jauna! Noiz arte hasarre?
Erruki zeure zerbitzarioi!

(14) Ase gagizuz goizero zeure maitasunaz,
bizitza guztia poz-oihuz zorionean igaro dagigun.

(15) Emon zoriona orain arteko egun estuen ordez,
ikusi ditugun urte gorrien ordez.

(16) Zure zerbitzariok ikusi dagigula zure ekintza,
eta gure seme-alabek zure nagusitza!


(17) Guregana bedi Jaunaren, gure Jainkoaren, gozoa!
Burutu begiz ongi gure eginbeharrak,
burutu ongi gure eginbehar guztiak!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue