#
#

Salmo tailerra:


91 (90). salmoa # #
#
#

91 (90). Salmoa: JAUNAREN HEGOENPEAN SEGURU


(1) Goi-goikoaren aterpean bizi zaran horrek,
gaua Ahaltsuaren kerizpean emoten dozun horrek,

(2) esaizu:
«Oi Jauna, zu ene babesleku eta gaztelu;
ene Jainko, zuregan dot uste on!»
.


(3) Berak libratuko zaitu ehiztariaren saretik
eta izurri galgarritik.

(4) Bere hegoenpean emongo deutsu kerizpea,
haren lumapea izango dozu babesleku,
haren besoa babeski eta koraza.

(5) Ez deutsozu bildurrik izango gauaren izuari,
ez egunez jaurtitako geziari;

(6) ez ilunpetan zabaltzen dan izurriari,
ez egun-argitan jotzen dauan gatxari.

(7) Zure ezkerraldean mila,
zure eskumaldean hamar mila jausita ere,
zu ez zaitu joko.

(8) Begiak zabaldu orduko
ikusiko dozu gaiztoen zigor-ordaina,

(9) Jauna hartu baidozu babesleku, Goi-goikoa bizileku.
(10) Ez jatzu zoritxarrik gertatuko,
ez da zure etxera hondamenik helduko.

(11) Bere aingeruei aginduko deutse zu nonahi ere zaintzeko.
(12) Besoetan eroango zaitue,
harriekin estropezu egin ez dagizun.

(13) Suge pozoitsuen gainean ibiliko zara,
basapiztiak oinazpian hartuko.


(14) «Niri lotua dagoenez gero, onik atarako dot,
toki seguruan jarriko, autortzen naualako
.

(15) Dei egitean, erantzun egingo deutsot.
Berekin izango nau larrialdian:
libratu egingo dot eta ohorez jantziko
.

(16) Bizitza luze eta betea emongo deutsot
eta neure salbamena gozaraziko»
.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue