#
#

Salmo tailerra:


92 (91). salmoa # #
#
#

92 (91). Salmoa: ZINTZOA JAUNAREN ONDOAN BETI MARDUL. JAUNAREKIN ZORIONTSU DANAREN GORATZARREA


(1) Salmoa. Zapaturako kanta.

(2) Bai eder, Jauna, zu gorestea
eta Goi-goiko hori kantuz ospatzea,

(3) goizean zure maitasuna iragartzea,
gau osoan zure leialtasuna,

(4) hamar hariko harpaz, zitara-soinuz!
(5) Pozarren nauka, Jauna, zure ekintzak,
poz-oihuka zuk egindakoak.


(6) Bai haundiak, Jauna, zuk eginak!
Zein sakonak zure egitasmoak!

(7) Tentela ez da jabetzen, zentzunbakoak ez dau ulertzen.

(8) Erne daitezela bedarra lez ugari gaiztoak,
garatu gaizkile guztiak:
betiko hondatuak izango dira!

(9) Zu, Jauna, diran guztien gainetik betikotasunean!
(10) Zure arerioak, ostera, Jauna,
bai, zure arerioak galdu egingo dira,
gaizkile guztiak sakabanatuko.


(11) Bufalo baten indarrak emon deustazuz,
usain gozoko olio barriz gantzutu.

(12) Gaizkileak nire kontra altzatzen diranean,
arerioak ikusi eta hauxe entzuten dot:

(13) «Zintzoa palmondoa lez garatuko da,
Libanoko zedroa lez haziko;

(14) Jaunaren etxean landaturik,
gure Jainkoaren ondoan garatuko da.

(15) Zaharturik ere frutua emongo dau,
mardul eta heze iraungo beti,

(16) Jauna zuzena dala iragarteko,
nire harkaitza, gaiztakeriarik bakoa»
.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue