#
#

Salmo tailerra:


93 (92). salmoa # #
#
#

93 (92). Salmoa: JAUNARI, ERREGE AHALTSUARI, GORAZARREA


(1) Jauna errege da, ospez jantzia,
Jauna indarrez inguratua!

Sendo ezarria dago mundua, ez da kolokatuko.

(2) Betikoa zara zu, Jauna!
Zure tronua betidanik sendo ezarria!


(3) Ozendu dabe itsas urek, Jauna,
ozendu itsas urek orroa,
ozendu itsas urek olatu-burrunba!

(4) Baina itsas orroa baino bizkorrago,
itsas olatuak baino ahaltsuago,
ahaltsuago da Jauna zeru goietan.


(5) Zure erabakiak fidagarri dira,
zure etxea santutasunez eder, Jauna, egun eta beti.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue