#
#

Salmo tailerra:


94 (93). salmoa # #
#
#

94 (93). Salmoa: MUNDUAREN EPAILEARI DEI LARRIA ETA USTE ONEKO AUTORPENA


(1) Jauna, Jainko mendekatzaile!
Ager zaitez, oi Jainko mendekatzaile!

(2) Altxatu, munduaren epaile hori,
emoiezu harroei merezi dabena!


(3) Noiz arte behar dabe gaiztoak, Jauna,
noiz arte behar dabe gaiztoak irabazle?

(4) Noiz arte ahoberoak lotsabarik erronkan,
gaizkile guztiak harropuzturik?

(5) Zure herria birrindu egiten dabe, Jauna,
zure ondarea zapaltzen,

(6) alargun eta etorkinak hilerazi,
umezurtzak txikitu.

(7) Pentsatzen dabe: «Jaunak ez dau ikusten,
Jakoben Jainkoa ez da konturatzen»
.


(8) Konturatu zaiteze, bada, zentzunbakook!
Zentzubakook, noiz ulertu behar dozue?

(9) Belarria ipini dauanak entzun ez?
Begia eratu dauanak ikusi ez?

(10) Herrien hezitzaileak zigortu ez?
Gizakiaren irakasleak jakin ez?

(11) Badaki Jaunak giza asmoak hutsak dirala.

(12) Zorionekoa, Jauna, zuk hezten dozuna,
zeure legean eskolatzen dozuna.

(13) Aldi txarren ondoren, lasai bizierazten dozu,
gaiztoentzat hilobia egiten daben bitartean.

(14) Jaunak ez dau bere herria zapuztuko,
ez bere ondarea bertan behera itziko.

(15) Justiziaren arabera emongo dira epaiak,
hari jarraituz ibiliko bihotz zuzenekoak.


(16) Nork defendatu nau gaizto horreen kontra?
Nor nire alde urten gaizkile horreen kontra?

(17) Jaunak lagundu ez baleust,
herio-isilpean nengokean onezkero.

(18) Jaustear nagoala uste dodanean,
zure maitasunak eusten deust, Jauna.

(19) Bihotza kezkaz betea izan arren,
zeure kontsolamenduaz gozatzen nozu.


(20) Lagun izango ete dituzu epaile makurrak,
legea mespretxatuz zoritxarra sortzen dabenak?

(21) Zintzoari erasoten deutsoe, hilteko,
errubakoa heriotzara kondenatzen.

(22) Baina nik Jauna dot ihesleku,
Jainkoa neure babes-harkaitz.

(23) Euren bidebakokeriaren ordaina emongo deutse,
euren gaiztakeriengaitik ondatuko ditu:
gure Jainko Jaunak ondatuko ditu!

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue