#
#

Salmo tailerra:


95 (94). salmoa # #
#
#

95 (94). Salmoa: JAUNA GURTZERA ETA HAREN OHARPENA ENTZUTERA GONBITEA


(1) Zatoze, egiogun poz-oihu Jaunari,
poz-irrintzi salbatzen gaituen harkaitzari!

(2) Aurkeztu gakiozan eskerrak emonez, poz-irrintzi eta kantuz.
(3) Jauna Jainko haundia dalako,
jainko guztien gain errege haundia.


(4) Bere esku daukaz lurpeko leizeak,
bereak ditu mendi-gailurrak.

(5) Berea dau itsasoa, berak egina,
eta lehorra, bere eskuz moldatua.

(6) Zatoze, gurtu dagigun ahuspezturik,
belaunikatu gaitezan egin gaituen Jaunaren aurrean!

(7) Bera da gure Jainkoa,
eta gu harek larraturiko herria,
haren gidaritzapeko artaldea.

Egingo ete deutsazue gaur kasu haren esanari:

(8) «Ez gogortu bihotzak zuen gurasoak Meriban bezala,
Masako egun haretan basamortuan bezala,

(9) aurpegia emon eta probatu egin bai ninduen,
nik hareen alde egina ikusi arren.

(10) Berrogei urtez, belaunaldi harek gogaituazo eragin eustan,
eta esan neban: “Herri galdua da, bihotzez desleiala,
nire bidetik ibili nahi ez dauana”.

(11) Orduan, zin egin neban hasarre:
“Ez, ez dira sartuko nire atsedenean!”»
.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue