#
#

Salmo tailerra:


Galdeketa: 20. (19.) Salmoa
#
#

GOGOETA PERTSONALA
eta ELKARBANATZEA BIDERATZEKO
GALDEKETA






IRAKURKETA eta LABURPEN lan hau niretzat da, nire heziketarako eta, SALMOAK bide direla, TXASTATZEKO eta OTOIZTEKO modu bat. Hau oso argi daukat.

Baina hau ere egia da: beste batzuei lagundu ahal diedala nire laguntza-gogoetekin, nire iritzi eta laburpenekin. Horregatik, alor honetan ere gogo beroz saiatuko naiz.

Gainera, besteekin konpartitzeak BETI ABERASTEN du. Jakin badakit konpartitze hau norbere aukerakoa dela, horrela egiten saiatuko naiz, astiro-astiro bada ere. Jokabide honekin ahal dutenei bidean lagunduko diet.


OHARRA: Gogoan hartu Galdeketa hauek JARRAIBIDE batzuk baino ez direla, nor bakoitzari gogoetan eta lanean laguntzeko. Ez zaitez gehiegi berarekin lotu; ondoren datorkizuna har ezazu, zeuri interesgarri zaizun eran. Hauxe da garrantzitsuena: Salmo bakoitzaren LABURPEN bat egiten saiatu zaitezela.




1. Nolako sentimenduak bizi izan dituzu Salmo hau otoiztu duzunean, beharbada zure bizitzan lehenbizikoz? Idaztea interesgarria da.

2. Salmo honetan zein atalek (edo esaldik) ukitu dizute? Zure ustez, zergatik izan da hori?

3. Liburu egileak Salmo honi egin dizkion AZALPENAK ulertu dituzu? Haietatik baten bat ulergaitz egin zaizu? Zein?

4. Egileak Salmo honi buruz eskaintzen dizkizun irakatsiekin ze LABURPEN egingo zenuke? Besteekin konpartitzeko prest al zaude?

5. Salmo hau zeuk pertsonalki aztertu ondoren, jo duzu berriro berarekin otoitz egitera? Gehiago txasta al duzu, bere klabeak ulertuta gero?

6. Geratu al zaizu ZALANTZARIK, Taldeko norbaiti planteatzea nahi zenukeenik? Egizu, horrela, baderitzaizu.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue