#
#

Salmo tailerra:


Itaunketa: 31 (30). Salmoa
#
#

GOGOETA PERTSONALA
ETA ALKARBANATZEA BIDERATZEKO
ITAUNKETA






IRAKURKETA eta LABURPEN lan hau neuretzat da, neure heziketarako eta, SALMOAK bide dirala, TXASTATZEKO eta OTOIZTEKO modu bat. Hau oso argi daukat.

Baina hau ere egia da: beste batzuei lagundu ahal deutsedala nire laguntza-gogoetakaz, nire eretxi eta laburpenakaz. Horregaitik, arlo honetan ere gogo beroz ahaleginduko naz.

Gainera, besteakaz konpartitzeak BETI ABERASTEN dau. Jakin badakit konpartitze hau norbere aukerakoa dala, holan egiten ahaleginduko naz, astiro-astiro bada ere. Jokabide honegaz ahal dodanei bidean lagunduko deutset.


OHARRA: Gogoan hartu Itaunketa honeek JARRAIBIDE batzuk baino ez dirala, nor bakotxari gogoetan eta lanean laguntzeko. Ez zaitez gehiegi beragaz lotu; ondoen jatortzuna hartu egizu, zeuri interesgarri jatzun eran. Hauxe da garrantzitsuena: Salmo bakotxaren LABURPEN bat egiten ahalegindu zaitezala.




1. Zelango sentimentuak bizi izan dozuz Salmo hau otoiztu dozunean, beharbada zure bizitzan lehenengoz? Idaztea interesgarria da.

2. Salmo honetan zein atalek (edo esaldik) ikutu deutsue? Zure ustez, zergaitik izan da hori?

3. Liburu egileak Salmo honi egin deutsozan AZALPENAK ulertu dozuz? Euretatik baten bat ulergatx egin jatzu? Zein?

4. Egileak Salmo honi buruz eskeintzen deutsuzan irakatsiakaz ze LABURPEN egingo zeunke? Besteekaz konpartitzeko prest al zagoz?

5. Salmo hau zeuk pertsonalki aztertu ondoren, jo dozu barriro beragaz otoitz egitera? Gehiago txastatu al dozu, bere klabeak ulertuta gero?

6. Geratu al jatzu ZALANTZARIK, Taldeko norbaiti planteatzea gura zeunkenik? Egizu, holan baderitxazu.

# # #





bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue