bidean - sarrera Nor gara || Harremana ||
 

Sustraiak

 
   
 

Espiritualitatea -
Testiguak

 
 
 
 

Erronkak

 
 
  • Aurkezpena
  • Gizakien eskubideak
  • Bakea
  • Auzoetako pastoraltza
  • Orueko pastoraltza:
    adinekoak / egoitzetakoak
  • Kultura
 

Hemen zaude : Sarrera > Nortzuk gara

Nortzuk Gara

sembrador“Irten zen gizona hazia ereitera.
Ereitean, zenbait ale bide bazterrean erori ziren...
Gainerakoak lur onean erori ziren, eta fruitua eman zuten:
bateko ehun edo hirurogei edo hogeita hamar…

”Lur onak” bezala hartzen duena hauxe da:
mezua entzun eta ulertzen duena;
honek fruitua ematen du:
bateko ehun edo hirurogei edo hogeita hamar…”
(Mateo 13, 4. 8-9. 23)

Nor garen azaltzeko modurik egokiena hauxe da seguru asko. Hementxe biltzen da gure historia guztia. NORBAITEK erein baitzuen —eta nola, gainera— gure bizitzan; gero, gure ibilbidean zehar izan ditugun aukera paregabeak izan dira lagundu digutenak HAZI horrek fruitua eman dezan. Une honetan, besteei atseginez eskaini beharrean sentitzen gara. Eta hemen gaude, horixe egin nahian, ilusioz beterik eta gure Maisuaren eta Jaunaren “indarrak” bultzatuta sentitzen gara, horretaz seguru gaude.

Gure izenek ez dute askorik esaten: Fermin, Mikel, Jabi, Esteban, Martzel... ez dira entzutetsuak. Gainera, bost axola. Baina gure barruan indarrez SENTITU DUGU gure kulturak mezu argigarri eta lagungarriak BEHAR dituela, eta mezulariak ere bai, bide horretan laguntzeko. Eta horixe nahi dugu izan.

Guk, elkarte erlijioso baten babesean, PASIOTARREN familian, jaio eta hazi izan garenok, konpromiso hauxe hartu nahi genuke ilusioz eta borondaterik onenez: Nazareteko Jesusen MEZUA gure kulturako gizon-emakumeei hurreratzen laguntzea. Horretarako elkartu gara eta horretarako DEI EGITEN DIEGU… onartu dugun erronka horretan parte hartu nahi duten guztiei, eginkizun hau PARTEKATU nahi dugulako gure ilusio eta dei berbera sentitzen duten guztiekin. Zorionez, bidelagunak baditugu: Iratxe, Miren Bego, Eneritz, Irune, Irantzu, Gurutze, Izaskun, Eneko, Jabi, Sergio, Arkaitz, Jon, Erroman, Jesus Mari, Txema... eta zeu ere etorri.

Gu, GEU BIDEAN sentitzen gara, eta horrelaxe bizi nahi dugu.

Bihotz-bihotzez, agur eta erdi.

Talde koordinatzailea

bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue