bidean - sarrera Nortzuk gara || Harremana ||
 

Sustraiak

 
   
 

Espiritualitatea -
Testiguak

 
 
 
 

Erronkak

 
 
  • Aurkezpena
  • Gizakien eskubideak
  • Bakea
  • Auzoetako pastoraltza
  • Orueko pastoraltza:
    adinekoak / egoitzetakoak
  • Kulturea
 

 

Hemen zagoz : Sarrerea > Nortzuk gara

Nortzuk gara

sembrador“Urten eban behin ereileak hazia ereitera.
Ereitean, hainbat ale bide bazterrean jausi zan...
Beste batzuk lur onean jausi ziran,
eta fruitua emon eben:
bateko ehun edo hirurogei edo hogeita hamar...”
(Mateo 13, 4. 8-9. 23)

Nortzuk garan azaltzeko modurik onena seguruenik hauxe da. Hementxe batzen da gure historia guztia. Baten batek erein eban —eta zelan, gainera— gure bizitzan; gero, bizitzan zehar izan doguzan aukerak lagundu deuskue hazi horrek fruitua emon daian. Une honetan, besteei eskeintzeko betebeharra sentitzen dogu. Eta hementxe gagoz, egin gurean; ilusino itzela daukagu, eta gure Maisuaren eta Jaungoikoaren indarrak bultzatuta sentitzen gara, horretan seguru gagoz.

Gure izenak ez dinoe askorik: Fermin, Mikel, Jabi, Esteban, Martzel... ez dira entzutetsuak. Gainera, ez dau ardura. Baina autortu beharrean gagoz gure kultureak mezuak behar dauzala, kultura hori argitzeko, eta mezulariak, bide horretan laguntzeko. Horixe berori nahi dogu.

Gu, alkarte erlijioso baten gerizpean jaio izan gara, Pasiotarren Familian, eta gaur bertan ilusinoz eta borondate onez honango honetara konprometitzen gara: Nazareteko Jesusen mezua gure kulturako gizon-emakumeei hurreratzen ahalegintzea. Horrexegaitik alkartu gara.

Baina, era berean, egiteko edo zeregin honetan deia zabaltzen deutsegu... guk onartu dogun erronka honetara, gura daben laiko guztiei, betebehar hau ilusino berbera, dei berbera sentitzen daben pertsona guztiakaz alkarbizi gura dogulako. Bidelagunak, zorionez, badatoz: Iratxe, Miren Bego, Eneritz, Irune, Irantzu, Gurutze, Izaskun, Eneko, Jabi, Sergio, Arkaitz, Jon, Erroman, Jesus Mari, Txema... eta zeu be etorri.

Gu, geu bidean sentitzen gara, eta holantxe bizi gura dogu.

Bihotz-bihotzez, agur eta erdi.

Talde koordinatzailea

bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue