Euskal Herria

HISTORIA BETEA ETA EDERRA: 1879tik 2013ra

Gurutzeko Paulo-ren intuizioa gugana iritsi zen, eta, indar bereziz, gure kultura honetan mamitu zen. Fundatzailea hil zeneko ia mende bat igaro zenean, Iberiar Penintsulara pasiotar familia-ren lehen erlijiosoak iritsi ziren.

Webgunearen atal honetan historia hori ezagutzeko aukera izango dugu, bizia bihurturik, orain eta hemen.

1. AURKEZPEN xumea : Familia non aurkitzen den toki bakoitza modu egokiz ezartzeko. Oso hedatuta eta herrialde askotan dago, eta hortxe konturatuko gara Familia honek izan duen bizi indarra.

2. HISTORIAra hurbiltzea: hausnarketa xumeak, ehun eta hogeita piku urteetako historia eta egintza adierazgarrienak ezagutzeko. Horren helburua: TOPAKETARA eramaten gaituen ezagutza ahalbidetzea, eta, hortik aurrera..., eskerrak ematea bizitako horri guztiari.

3. ELKARTEEKIN topaketa : GAUR EGUNGO elkarteak aurkituko dituzu (batzuk desagertu egin dira urteen poderioz). Guk nahi ditugun elkarteekin harremanak izateko beharrezko xehetasun guztiak eskainiko ditugu, urrutikoak izanik ere. Interes bereziko txokoa izango da.

Webgune honetako txokoa erabiltzen duen edozeinentzat praktikoa izatea espero dugu. Pasiotar familiaren “bide” txikia ezagutzea, pasiotarrekin harremanetan jartzea eta gure herrian horrenbeste urtetan egindako lan bizia eta bertakoa aintzat hartzea da gure asmoa.


 

Euskal Herria

 
 
 

BIDE BARRIA BIHARKORA ZABALIK: 2913ko uztailetik...

Bihotz Sakratuaren Probintzia - SCOR

Lehenengo atalean, OHAR batzuek eskaini ditugu, Euskal Herriko Pasiotarren Probintziaren historian sartzen laguntzeko, 1879. urtean hasita, orduan etorri baitziren Pasiotarrak Bilbora, gaur arte. Historia emankorra eta zoragarria.

  • Baina 2013.urtean, uztailean hasita, GERTAERA BEREZI bat sortu zen. Urte batzuek eman ondoren aztertzen eta erabakiak hartzen, Probintzia erlijioso honek beste maila zabalago eta berri bat jartzen du: historian zehar han-hemen sortutako adarrak, bai Espainiako Probintzia erlijioso biak (Familia Santua eta Odol Preziatua) eta Hispanoamerikan sortzen joan diren Fundazioak eta presentzia berriak), guziak bat egiten dute PROBINTZIA BAKARRA sortuz, BIHOTZ SAKRATUA izenez (SCOR).

  • Gertaera honen oinarrizko zergatia honetan datza: Pasiotarren Kongregazioak ERAKETA BERRI bat bilatzen duela. Gizarte eta eliz egoera berriak garrantzizko erabaki berriak eskatzen ditu, Elkarteen presentzia berriei leku egokia emateko; Misio lurretan sortzen doazen bokazio berriak, eta abar... PROPOSAMEN BERRIA beharrezko dute.

  • Gaur bertan, bere hasieran dago BIDE BERRI hau. Pausu asko eman beharko ditu indarra hartu eta sendotu orduko, nahita “ofizialki” eta instituzio mailan martxan egon.

  • Guk geuk, 2006. urtean (webgune hau bidean jarri genuenean), ehun urteko historia luze hartako errealitatetik hasi ginen. GAUR, POZTASUN handiz bat egiten dugu egoera berri honekin. Lehengo historiatik irtenda, berri honetan sartu gara... “BIDE BERRIA BIHARKORA ZABALIK”.

 

bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue