bidean-sarrera Nortzuk gara || Harremana ||
 

Sustraiak

 
   
 

Espiritualitatea -
Testiguak

 
 
 
 

Erronkak

 
 
  • Aurkezpena
  • Gizakien eskubideak
  • Bakea
  • Auzoetako pastoraltza
  • Orueko pastoraltza:
    adinekoak / egoitzetakoak
  • Kulturea
 

Euskal Herria

HISTORIA BETEA ETA EDERRA: 1879tik 2013ra

Kurutzeko Paulo-ren intuizinoa gugana heldu zan, eta, indar bereziz, gure kultura honetan mamitu zan. Fundatzailea hil zaneko ia mende bat igaro zanean, Iberiar Penintsulara pasiotar familia-ren lehenengo erlijiosoak heldu ziran.

Webgunearen atal honetan historia hori ezagutzeko aukerea izango dogu, bizia bihurtuta, orain eta hemen.

1. AURKEZPEN xumea : Familia non aurkitzen dan leku bakotxa modu egokiz ezarteko. Oso hedatuta eta herrialde askotan dago, eta hortxe konturatuko gara Familia honek izan dauan bizi indarra.

2. HISTORIAra hurreratzea: hausnarketa xumeak, ehun eta hogeita piku urteetako historia eta egintza adierazgarrienak ezagutzeko. Horren helburua: TOPAKETARA eroaten gaituan ezagutza ahalbidetzea, eta, hortik aurrera..., eskerrak emotea bizitako guztiari.

3. ALKARTEAKAZ topaketea : GAUR EGUNGO alkarteak aurkituko dituzu (batzuk desagertu egin dira urteetan zehar). Guk gura doguzan alkarteakaz hartuemonak izateko beharrezko zehaztasun guztiak eskeiniko doguz, urrutikoak izanda be. Interes berezi-bereziko txokoa izango da.

Webgune honetako txokoa erabilten dauan edozeinentzat praktikoa izatea itxaroten dogu. Gure asmoa pasiotar familiaren “bide” txikia ezagutzea, pasiotarrakaz hartuemonetan jartea eta gure herrian horrenbeste urtetan egindako lan bizia eta bertakoa aintzat hartzea da.


 

Euskal Herria

 
 
 

BIDE BARRIA BIHARKORA ZABALIK: 2913ko uztailetik...

Provincia Sagrado Corazón - SCOR

Lehenengo atalean, OHAR batzuk eskeini ditugu, Euskal Herriko Pasiotarren Probintziaren historian sartzen laguntzeko, 1879. urtean hasita, orduan etorri ziran-eta Pasiotarrak Bilbora, gaur arte. Historia emonkorra eta zoragarria.

  • Baina 2013. urtean, uztailean hasita, JAZOERA BEREZI bat sortu zan. Urte batzuek emon ondoren aztertzen eta erabagiak hartzen, Probintzia erlijioso honek beste maila zabalago eta barri bat jartzen dau: historian zehar han-hemen sorturiko adarrak, bai Espainiako Probintzia erlijioso biak (Familia Santua eta Odol Preziatua) eta Hispanoamerikan sortzen joan diran Fundazinoak eta presentzia barriak), guziak bat egiten dabe PROBINTZIA BAKARRA sortuz, BIHOTZ SAKRATUA izenez (SCOR).

  • Gertaera honen oinarrizko zergaitia honetan datza: Pasiotarren Kongregazinoak ERAKETA BARRI bat bilatzen dauala. Gizarte eta eleiz egoera barriak garrantzizko erabagi barriak eskatzen ditu, Alkarteen presentzia barriei leku egokia emoteko; Misino lurretan sortzen doazen bokazino barriak, eta abar... PROPOSAMEN BARRIA beharrezko dabe.

  • Gaur berton, bere hasieran dago BIDE BARRI hau. Pausu asko emon beharko ditu indarra hartu eta sendotu orduko, nahizta “ofizialki” eta instituzio mailan martxan egon.

  • Guk geuk, 2006. urtean (webgune hau bidean jarri genduanean), ehun urteko historia luze haretako errealitatetik hasi ginan. GAUR, POZTASUN haundiz bat egiten dogu egoera barri honegaz. Lehengo historiatik urtenda, barri honetan sartu gara... “BIDE BARRIA BIHARKORA ZABALIK”.

bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue