castellano euskera batua euskera bizkaiera
"" "" ""

Historia

Aitamen historikoa

Zerbait edo norbait maitatzeko, beharrezkoa da ezagutzea; zenbat eta gehiago ezagutu pertsona bat edo errealitate bat, motibo gehiago ditugu sakonago maitatzeko. Hemen, historia horren zertzelada batzuk aurkituko dituzu; “maitasun historia” baten hasiera da; gero, bideak aurrera egingo du. Historia honetara hurbiltzea topaketaren lehen pausoa da.   [ >>> ]

Historia honetako lehenaldiaren ondoren (1879-2013), oraintxe bertan hasten da beste BERRI bat, eraketa berri honetatik sortzen dena. Hasiberri dugun bide honen sarreran gaude. Bai erlijioso PROBINTZIA BERRIKO erlijiosoen kopurua, bai bere luze-zabalerak gogotan hartuta, Hispano-amerikanoko bazterretaraino, guzti honek lehengo erantzukizunari gainez eragiten dio. Gizarte errealitate ezberdina; kultura ezberdina; eliz giro ezberdinak... eskubete arazo eta alor.

Ibilitako bidearen LABURPEN bat eskaintzen dugu, egindako bidearen berri emanez. Horrela PROIEKTUAN partekide bezala bizi gara eta, geuk ahal dugunetik, eginbehar astun honetan bultzagile izanez. [ >>> ]

Bide baten historia

Historia horren beste bertsioa edo ikuspegia da. Hemen, ibilitako bidea aurkituko duzu, ikus-entzunezko sistema erabiliz. Powerpoint-a izan daiteke aukera.  Familia honek 134 urtetan gure lur euskaldun hauetan izandako historia ezagutuko duzu. Historia horretan ezer azpimarratu behar bada, Pasiotar familiaren mezua aurkituko dugu : Kristo gurutziltzatua.

Joandako urteetan egindako bidaldiaren begirada xume bat eskaintzen dugu, bide berriko KLABEAK azpimarratuz, eta BERRIKO hasiera pausoak gaineratuz. Izan ere, ibilbide honek erronka handiak ditu aurrean eta ahal diren indar guztiak eskatzen dizkigu Familiako partekide guztien eta bakoitzaren aldetik.      [ >>> ]

Argazkien txokoa

Berriz ere, “esertzeko” eta aurpegiak, egoerak, gertakizunak… kontenplatzeko txokoa. Argazki horiek bide horri buruz hitz egiten dute (eta asko, gainera), elkar bizitako eta banatutako historiaz. Hemen, Familiako argazkiak azalduko dira, asko edota gutxi, zenbait egoeratan. Lan neketsua izango da, baina azkenean polita eta oroitzapenez betea lortzea espero dugu.

Arreta handiz zainduko dugu ataltxo hau, GUZTIEN gozagarri izan dadin, HISTORIA BIZI honen gorabeherak ikusiz geureganatzen joateko.

 

Pertsona ospetsuak

 

Fundazioak

 

Gertaerak

"" "" ""
 

Euskal Herria

 
 
#
# # #
Euskal Herria Historia
# # #
bidean@bidean.net
orue