castellano euskera batua euskera bizkaiera
"" "" ""

Historia

Aitamen historikoa

Zeozer edo baten bat maitatzeko, beharrezkoa da ezagutzea; zenbat eta gehiago ezagutu pertsona bat edo errealitate bat, motibo gehiago daukaguz sakonago maitatzeko. Hemen, historia horren zertzelada batzuk aurkituko dituzu; “maitasun historia” baten hasierea da; gero, bideak aurrera egingo dau. Historia honetara hurreratzea topaketearen lehenengo pausoa da.  [ >>> ]

Historia honetako lehenaldiaren ondoren (1879-2013), oraintxe bertan hasten da beste BARRI bat, eraketa barri honetatik sortzen dana. Hasibarri dogun bide honen sarreran gagoz. Bai erlijioso PROBINTZIA BARRIKO erlijiosoen kopurua, bai bere luze-zabalerak gogotan hartuta, Hispano-amerikanoko bazterretaraino, guzti honek lehengo erantzukizunari gainez eragiten deutso. Gizarte errealitate ezbardina; kultura ezbardina; eleiz giro ezbardinak... eskubete arazo eta arlo.

Ibilitako bidearen LABURPEN bat eskeintzen dogu, egindako bidearen barri emonez. Holan PROIEKTUAN partekide lez bizi gara eta, geuk ahal dogunetik, eginbehar astun honetan bultzagile izanez. [ >>> ]

Bide baten historia

Historia horren beste bertsioa edo ikuspegia da. Hemen, ibilitako bidea aurkituko dozu, ikus-entzunezko sistemea erabiliz. Powerpoint-a izan daiteke aukerea. Familia honek 134 urtetan gure lur euskaldun honeetan izandako historia ezagutuko dozu. Historia horretan ezer azpimarratu behar bada, Pasiotar familiaren mezua aurkituko dogu: Kristo kurutzeratua.

Joandako urteetan egindako bidaldiaren begirada xume bat eskeintzen dogu, bide barriko KLABEAK azpimarratuz, eta BARRIKO hasiera pausoak gaineratuz. Izan ere, ibilbide honek erronka haundiak ditu aurrean eta ahal diran indar guztiak eskatzen deuskuz, Familiako partekide guztien eta bakotxaren aldetik. [ >>> ]

Argazkien txokoa

Barriro be, “jesarteko” eta aurpegiak, egoerak, gertakizunak… kontenplatzeko txokoa. Argazki horreek bide horri buruz berba egiten dabe (eta asko, gainera), alkar bizitako eta banatutako historiaz. Hemen, Familiako argazkiak agertuko dira, asko edota gitxi, hainbat egoeratan. Lan neketsua izango da, baina azkenean polita eta oroitzapenez betea lortzea itxaroten dogu.

Ardura haundiz zainduko dogu ataltxo hau, GUZTIEN gozagarri izan dedin, HISTORIA BIZI honen gorabeherak ikusiz geuganatzen joateko.

 

Pertsona ospetsuak

 

Fundazinoak

 

Gertaerak

"" "" ""
 

Euskal Herria

 
 
#
# # #
Euskal Herria Historia
# # #
bidean@bidean.net
orue