castellano euskera batua euskera bizkaiera
"" "" ""

Aurkezpena

Mapea

Hainbat aitamen “txoko” (berba kutuna eta maitea) hau aurkitzeko: munduko txoko hau EUSKAL HERRIA da. Hemen euskal bizitzaren laburpena aurkituko dozu. Gaur egun ohar zehatzak ditu, hau da, argiak eta gerizpeak. Preminazkoa non bizi garan jakiteko. [ >>> ]

Baina, gaur-gaurkoz, errealitate hau modu eta neurri esanguratsuan ZABALDU da. Hori dala-eta, BALIABIDE xume batzuek eskeintzen doguz, gehien batean oraindik eratze-unean egon, bere zabalera osoan eratze prozesuan dago, erakunde zehatz jakin bat hartuko dauan itxaropenez. [ >>> ]

 

Poz berbak

Badira errealitate ederrak, kasu askotan, hasiera guztiz apalak izan dabezanak, “hotsik” atera barik azaldu diranak. Horeetarikoa da GAUR gure artean, Euskal Herrian, agertzen jakun PASIOTAR FAMILIA. Gaur hori balentria eta ekintza iradokitzaileez zipriztindua dago; eta, era berean, mila itaun ere baditu aurrean.

Halan ere, GAUR honek baditu SUSTRAIAK, badau ATZO bat, HISTORIA BIZIA dana, hainbat gauza dakarzana, bizitzarako ikasbide izan daikeguna. Iradokitzailea da! [ >>> ]
Eta, gainera, GAUR hau BIHAR barri batera deika dago. baieztapen honen oinarria 2013. urtean sortutako jazoera horretan datza: Probintzia erlijiosoen eta Pasiotar hainbeste Alkarteen presentzia bateratzea.

Horregaitik, ATZO eta GAUR bat egiten dira egoera barri honetan eta egitura barri bat osotzen dabe, dagoanetik hasita, eta, batez ere, ITXAROPENEZ. Bilaketa honetan bidelagun izango al zaituegu! [ >>> ]

Fundazinoaren dokumentua

Jesusen Bihotz Sakratuaren Probintziako Dokumentu originalaren sortze garaiko kopia batzen dogu. Kopia honen helburua honango hau da: errealitate hau posible egin dabenengan alkarte sentimendua “itzartzea”. Zeinu hau kontuan hartuta, zeuk ere gozatzea itxaroten dogu. [ >>> ]

Baina, barriren barri, DOKUMENTU BARRI bategaz topo egiten dogu, benetan esanguratsua: 126 urte ondoren, Kongregazinoko Kapitulu Nagusiak, Erroman batuta, Bihotz Sakratuaren (SCOR) PROBINTZIA BARRIA sortzea erabagi eban, Pasiotar Familiako hainbeste Alkarte eta Presentzia bertan batzen diralarik. Hemen eskeintzen doguz Dokumentu biak. [ >>> ]

 

"" "" ""

 

 


 

Euskal Herria

 
 
#
# # #
Euskal Herria Aurkezpena
# # #
bidean@bidean.net
orue