Jatorria - Bidea

Ekimen eta lan honen guztiaren atzetik HISTORIA bat dago, eta historia honetan, pertsona oso adierazgarria. Pertsona horren izena PABLO DANEI da, gure artean GURUTZEKO PAULO izenaz ezagutua. Horri egingo diogu omenaldia, bizi indarra izango da, FAMILIA hau suspertzen ari delako, toki askotan eta modu askotara.

Webgunearen atal honetan, guretzat misiolari eta mistiko handi honen mezu baliotsua eta iraunkorra dena aurkituko duzu, eta mezu hori, gainera, bizirik dago gizon eta emakume askorengan.

1. Pauloren bizitzaren ezaugarriak eta gakoak : pertsona honengana hurbiltzea da, pertsona berezia izan baitzen Gurutzeko Paulo. Pixka bat gehiago ezagutuko dugu; baina, batez ere, bere bizimoduak mugitu zuena dastatuko dugu, bere giza ahaleginak eta mistikoak ezagutuko ditugu, Familia bat sortzearen interesaz ohartuko gara… Pauloren argazkiak ere aurkituko ditugu.

2. Bere INTUIZIOA aurkitzea : hementxe “ikusten” da erakutsi zuen indar guztia: Familia bat pertsona oso pribilegiatuek baino ezin dute sortu. Gaur, bere Familiak Gurutzeko Pauloren “espiritu” beretik jarraitzen jakin du. Bere idazkiek jakin zuen guztiaren gakoak adierazten dizkigute: handia, sakona eta iradokitzailea. Hemen ere, ditugun argazki guztiak ezartzeko txokoa izango dugu.

3. Bere Familiaren bide luzearen arrastoei segitzea: Familia hau erromesa baita. bere bizi zeinuak bizitzeko eta hazteko eraberritzean oinarritzen dira. Hemen ere, ditugun argazki guztiak ezartzeko txokoa izango dugu.

4. Eta… LEKUKOEI kontenplatzea: Gurutzeko Paulok erein zuen haziak fruitu asko eman ditu. Fruitu horiek pixka bat ezagutu ; horien dohainak eta ekarpenak aurkitu; horien bitartekotza bilatu… lan nabaria, iturri beretik ura edan nahi dugunontzat.

Atal honetan honako zerbait aurkitzea espero dugu eta zerbait hori aurkituz, ea… “arrasto horiei” jarraitzeko prest gauden . Ziur merezi duela… eta nola, gainera!


 

Jatorria - Bidea

 
 
#
# # #
origen camino
# # #

 

bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue