bidean-sarrera Nortzuk gara || Harremana ||
 

Sustraiak

 
   
 

Espiritualitatea -
Testiguak

 
 
 
 

Erronkak

 
 
  • Aurkezpena
  • Gizakien eskubideak
  • Bakea
  • Auzoetako pastoraltza
  • Orueko pastoraltza:
    adinekoak / egoitzetakoak
  • Kulturea
 

Jatorria - Bidea

Ekimen eta lan honen guztiaren atzetik HISTORIA bat dago, eta historia honetan, pertsona oso adierazgarria. Pertsona horren izena PABLO DANEI da, gure artean KURUTZEKO PAULO izenaz ezagutua. Horri egingo deutsagu omenaldia, bizi indarra izango da, FAMILIA hau suspertzen dihardualako, leku askotan eta modu askotara.

Webgunearen atal honetan, guretzat misiolari eta mistiko handi honen mezu baliotsua eta iraunkorra dana aurkituko dozu, eta mezu hori, gainera, bizirik dago gizon eta emakume askorengan.

1. Pauloren bizitzaren ezaugarriak eta gakoak : pertsona honengana hurreratzea da, pertsona berezia izan zalako Kurutzeko Paulo. Pixka bat gehiago ezagutuko dogu; baina, batez be, bere bizimoduak mogidu ebana dastatuko dogu, bere giza ahaleginak eta mistikoak ezagutuko doguz, Familia bat sortzearen interesaz ohartuko gara… Pauloren argazkiak be aurkituko doguz.

2. Bere INTUIZINOA aurkitzea : hementxe “ikusten” da erakutsi eban indar guztia: Familia bat pertsona oso pribilegiatuak baino ezin dabe sortu. Gaur, bere Familiak Kurutzeko Pauloren “espiritu” berberetik jarraitzen jakin dau. Bere idazkiak jakin eban guztiaren gakoak adierazoten deuskuez: handia, sakona eta iradokitzailea. Hemen be, daukaguzan argazki guztiak ezarteko txokoa izango dogu.

3. Bere Familiaren bide luzearen arrastoei segitzea: Familia hau erromesa dalako. bere bizi zeinuak biziteko eta hazteko erabarritzean oinarritzen dira. Hemen be, daukaguzan argazki guztiak ezarteko txokoa izango dogu.

4. Eta… LEKUKOEI kontenplatzea: Kurutzeko Paulok erein eban haziak fruitu asko emon ditu. Fruitu horreek pixka bat ezagutu ; horreen dohaiak eta ekarpenak aurkitu; horreen bitartekotza bilatu… lan nabaria, iturri berberetik ura edan gura dogunontzat.

Atal honetan honango zeozer aurkitzea itxaroten dogu eta zeozer hori aurkituz, ea… “arrasto horreei” jarraitzeko prest gagozan . Seguru merezi dauala… eta zelan, gainera!


 

Jatorria - Bidea

 
 
#
# # #
origen camino
# # #
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue