castellano euskera batua euskera bizkaiera

Andre Maria, ITXAROPEN Santuaren AMA

Uztailaren 9a

Liturgiak >>  
#
# # #

Iruzkinak

#

# # #
#
# # #

1 IRAKURGAIA: (Si 24, 9-12. 19-22)

"... Denbora hasi aurretik sortu ninduen Jainkoak eta izateari ez diot sekula utziko... Herri ospetsuan bota ditut sustraiak, Jaunaren sailean dago nire ondarea. Ni naiz maitasun garbiaren, beldur santuaren, ezagutzaren eta itxaropen santuaren ama. Niregan dago bidearen eta egiaren grazia, niregan bizitzaren eta onbidearen itxaropen betea. Etorri nigana irrikatzen nauzuenok, eta ase nire emaitzez..."

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Ben Sirak liburuko bigarren zatian gaude. Bertan dakarrenetik, berau da liburu osoaren erdigunea eta gailurra eta jakituriazko teologiarako ezinbesteko atala. Testamentu Zaharreko irudiak eta formulak erabiliz, egileak teologia-sintesi ederra moldatzen du, aldiak aldi geroago, kristologia baterako sinbolo egokiak prestatzen eta eskaintzen dituelarik. Bidean goaz.

- Jakituria aldien gainetik dago. Bera da lehen izakia, Esaera Zaharrak liburuak dioskunez (Es 8, 22 eta Sirak 1, 14.a). Jaungoikoaren hurrengo lekuan agertzen zaigu (Is 43, 10.a) eta sorrera eta historia osoa berarengan biltzen ditu. Jerusalen da jakituriaren presentziaren erdigunea, hemen liturgia kutsuz eta giroz agertzen delarik. Jaungoikoarengan den eta Berarengana itzultzen den bere Hitza da.

- Jakituriak zer pentsatu ematen die gizaki entzuleei (Es 8 eta 9). Bere fruituak asetu eta gosetu egiten dute era batera, paradoxaz jokatuz; beti gehiagoren egarri den gizakiaren irudi. "Entzun eta bete" (22.) esanez, legeari begira dio, hau da, Jaungoikoaren bide eta asmoak ezagutzea, bere nahia betez.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Israelgo jakintsuen gogoetak honetara doaz: den guztia, historia eta gertaera guztiak "lehenengo begi-kolpean" dirudien baino harantzago dijoazela. Hauxe da egile sakratuak jakituriari ezartzen dion oinarrizko betebeharra. Inoren ezaguera eta datuak baino askoz harantzago dijoa, bizitzako zentzu sakonena aurkitu nahirik.

- Izan ere, giza bihotzak bilatzen duen azken helburua gaurko kultur giroak erakusten digun baino askoz sakonago dago, postmodernidade eta guzti. Hauxe da gogoeta honen egile sakratuak aurrean jarri nahi diguna. "Jaungoikoaren bideak ezagutu", hori da benetako jakituria, giza-egarria ase dakien bakarra, baina beti ere bilaketa berri batera bultzatuz.

- Sekulako gogoeta esanguratsua guretzat, non, ze-berri gabiltzan gizon-emakumeontzat, egunetik egunera ezaguera sakonagoaren bila jokatuz! Egile sakratuaren asmoa agirian dago: balore nagusi eta oinarrizkoei begira jarri, gu bete ahal gaituen bakarrak haiek dira eta; eta "horrek" bere jatorria Jainkoarengan du, Berak ematen dio betetasuna. Baita gaur guretzat ere! Behin baino gehiagotan ahazten dugu, egunetik egunera gehiago eskatzen digun ingurugiroak estututa! Jainkoarengana itzuli, Haren bizi-dohaina berreskuratuz: hori da jakituriaren gonbidapena, jakin ere honetaz asko daki eta.

# # #
#
# # #

EBANGELIOA: (Jn 2, 1-11)

"... Aldi hartan, ezteiak ziren Galilea-ko Kana-n, eta Jesusen ama han gertatu zen. Jesus ere ezteietara deitu zuten bere ikasleekin. Ardoa ahitu zen, eta honela esan zion Jesusi bere amak: Ez daukate ardorik. Eta Jesusek erantzun: Eta guri zer axola zaigu, emakume? Nire ordua ez da oraindik etorri. Orduan amak morroiei: Egizue, Berak esaten dizuena..."

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Ardorik eza Itun Zaharraren irudi da, orain eta hemen Itun Berriz ordezkatua, Espirituaren ardo eta guzti. Hau da, Jesusek sortuko du gizakiak Jainkoarekin izango duen harreman berria, bitarteko ezertariko legerik gabe (Jn 1, 17.a); Jainko Berarekin bat egitea dakar, biziz eta maitasunez beterik harremana, gizakia Jainkoaren seme eta antzeko eginez. Jesus da erdiko ardatz, giza elkarte berriaren senar berria, eta hemen agiri da aldaketa, "bere ordua" datorrenean bere betera iritsiko dena.

- Jesusek ez dauka Itun Zaharrarekin zerikusirik, gonbidatu bezala parte hartzen du ezteian. Amak bai badauka zerikusirik, baina Mesias aitortzen du eta Berarengan du uste osoa; Jesusi agertzen dio egoeraren berri (2-3.aa). Jesusek zaharrekin osoan eten beharra dagoela diotso (4.a); bere egitekoaren oinarria ez dago lehengo erakundeetan, erradikaltasun berrian oinarritzen da. Agintzariak noiz beteko zain dagoen herriaren irudi eta ordezkari da Maria. Berak argi dauka: Jesusengana bidaltzen ditu Itun Berriko zerbitzuan zintzo jokatzeko eskatuz: "Bete esaten dizuena" (5.a).

- Ontziak harrizkoak dira (6.a); erdian daudelarik, Legearen irudi dira (Testamentu Zaharrean Legearen "harlosak" ziren). Ontziak hutsik zeuden, Jesusen aginduz bete zituzten eta. "Sei" erdizkako zenbakia da eta behin-behinekoa. Ontziak urez betetzea agintzeak zera esan nahi du: benetako garbitasuna Jesusek ezarriko duela. Mahai-zaina Israelgo buruzagien irudi da: ez dute ardo berria ezagutzen, ezta nondikakoa den ere, ez dute onartzen itunaren aldaketa.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Ikusten denez, sinbolismoz beteriko pasarte baten aurrean gaude, Jesusek egindako lehenengo ezaugarria den arren, horrela aurkezten digu Joanek, ikasle maiteak, Jesus eta bere egintza osoa. Hemen hasten da bere edukiz eta esanahi ederrez beteriko bere ekitaldia. Ikasle maitearen ustez, Jesus da berritasun osoa eta behin-betikoa, bera da ardo berria, eta onarpen osoa eskatzen digu.

- Argi dago: Jainkoak gizakiarekin duen harremanak behin eta betikorako bidea hartu du; Jesukristo da errealitate berri hori: "Harlosak" eta "ontzi hutsak" (gauza-ez-direnak), orain ardo berriak ordezkatu ditu, hau da mesianiko dohaina (Am 9, 13-14) eta maitasun-dohaina (Kantu ederrena 1, 2. 4.). Gainera Espiritu Santuaren sinboloa da (Eg 2, 15-1). Beraz, ikaslea eta lehenengo elkartea iritsi zen egiara deitua eta gonbidatua da: "Berarengan sinistu zuten ikasleak" (11.a); hauxe eskatzen du egoera berriak.

- Gure aldetik ere beharrezko egiten zaigu hau, Amaren gonbitea onartzea: Egizue Berak diotsuena" (5.), horrela bakarrik sartu ahal gara Jesusek proposatzen digun dinamika berri eta betikoan. Hemen aurkitzen gara. Horrela bakarrik "ulertu" ahal izango ditugu bere egintzak eta egitasmoak eta ikaslearen sinismen betera iritsi. ITXAROPEN SANTUAREN Andre Mariaren jaiegun honetan esanguratsua da gonbite hau; merezi du bai. Benetan gero!

# # #

 

Liturgiak >> 


 

Jatorria - Bidea

 
 
#
# # #
Un caminar
# # #
bidean@bidean.net
orue