castellano euskera batua euskera bizkaiera

LORENZO MARIA SALVI Dohatsua

Ekainaren 12a

Liturgiak >>  
#
# # #

Iruzkinak

#

# # #
#
# # #

1 IRAKURGAIA: (Os 11, 1. 3-4. 8c-9)

"... Israel haurra zela, maite izan nuen; eta Ejipto-tik dei egin nion nire semeari. Nik erakutsi nion Efrain-i oinez ibiltzen, eta besoan hartu nuen; hala ere, ez zuten ezagutu Nik zaintzen nituela. Giza-lokarriz erakartzen nituen, maite-lokarriz… Bihotza irauli egin zait barruan, sutan dauzkat erraiak. Ez diot biderik emango nire haserrearen garrari..."

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Oseas profetaren testu hau Itun Zaharreko beste guztien artean gorengo mailako bat dugu, Jainko-Maitasunari buruzko iragarpenean. Bigarren kapituluan Jainkoa adierazteko senar-sinboloa erabiltzen badu, hemen beste hari batera aldatzen da. Jaungoikoaren maitasuna harako aitarik samurrenarena da, antzinako egunak gogoratuz: Egiptoko esklabo egoeratik atera eta eskutik hartuta bezala ekarri zuenekoa. Herria gero eta urrutiago joan zen sasijainkoen atzetik, baina Jaungoikoa beti zebilkion atzetik noiz berriro besartean hartuko, ontasunezko lokarriz Berarengana estutuz, maitasun egarri dabilenari bihotz-hondoan irrika bizia sortuz; kontua zera da: Jaunak dion neurrigabeko erruki, leialtasun eta maite-minez jabetzea.

- Bertsikulu hauetan Jaungoikoagandik salbamen asmoa azpimarratzen da, noraezean dabilen gizakiaren gaiztakerien gainetik. Eta testuinguru guztian ("maitasuna" adierazten hainbat berba erabiliz) Jaungoikoak gizakiari dion maitasunaren lehentasuna azpimarratzen da. Gizakiak Jaungoikoari dion maitasuna ondorio da, Biblian behintzat, nahita hemen "berritugabeko bihotzak", "gogortutako bihotzak" horretarako ahalmenik izan ez; Espirituak bereganatu eta barrentzen duenean bakarrik bihurtzen da "haragizko bihotz", orduan bai, orduan da gai Jaungoikoa maitatzeko eta, Berarengan, anai-arrebak (Ez 36, 26.aa.).

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Itzelezko Biblia-esparrua, fededunaren bihotza "oilo-ipurdi" ipintzen dutenetarikoa! Zalantzarik gabe, Itun Zaharreko espiritualtasun osoan dagoen pasarterik esanguratsu eta sakonenetakoa dugu. Jesusek bakarrik, bere irakasbideekin eta biziera bereziz gainditzen du; Berarengandiko argiz ulertzen dugu bere betetasunean mezu zoragarri hau.

- Izan ere, bertako giro ederrean eskaintzen zaigu Jaungoiko samur eta maitale hori. Israel pixkanaka joan zen ulertzen; baina kontenplari "nagusiak" bakarrik iritsi zuten susmatzea, bizitzea eta transmititzea. Izan ere, Jaungoikoaren maitasun horixe da bestelako maitasun guztiaren jatorri eta iturri; maitasun horrek ahal du gizaki fededunaren erantzun maitetsua sortu, uholdearen indarrez.

- Esanguratsua benetan pasarte hau, gaur eta hemen, gizaki apal xume baten jaiegunean, profetarena irakurtzeak eskaintzen digun mezua. Izan ere, "txikiak" ulertu dute ezin hobeto iragarpen osoa. Nola sentitzen naiz (zera) eskaintza honen aurrean? Prest al nago bihotz betean onartzeko?

# # #
#
# # #

EBANGELIOA: (Mt 18, 1-5. 10)

"... Zein da handiena zeruetako Erreinuan?... Benetan diozuet: haurtxoen antzeko bihurtzen ez bazarete, ez zarete sartuko zeruetako Erreinuan. Horrela, bere burua haur hau bezain txiki egiten duena, ura izango da handiena zeruetako Erreinuan..."

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Gaurko ebanjelioko pasartean bi literatur motaz bi katekesi gai elkartzen dira. Lehenengoan, Jesusen egintza adierazgarri bat aurkitzen dugu, ikasleen ustekabeko galdera bati erantzuna emanez, lekuz kanpo izan arren. Hauek ez dituzte oraindik ulertu Erreinuaren eskakizunak zeintzuk diren. Jakin nahi dutena hauxe da: Nor izango ote den handiena zeruetako Erreinuan, Maisuak gain-gainean dela, edo eta etorria dela dioan horretan.

- Jesusek egintzaz ematen die erantzuna, bere Hitza keinu esanguratsu batekin lagunduz: haurtxo bat ipintzen du haien erdian -izaki txiki, behartsu, malik gabekoa- eta bera jartzen die zeruetako Erreinuan onartua izateko eredu eraginkortzat; bertan onartua izatea ez da merituz, graziaz baizik, eta honek jatorrizko pobretasunera bihurtzen du bat, Jesusek iragartzen duen Erreinuko berritasunak molda dezan utziz. Haur izatera bihurtzea Jaungoikoagana bihurtzea da.

- Horrela delarik, haurra ikusteak Jesusengan bi irakasbide sortzen ditu, haurraren izateaz zerikusi handia daukatenak: Haurra ezaugarri sinbolikoa da, berez behartsua, txiroa, ahula, gure laguntzaren beharrizanean dagoena. Kontuak atera, txiki hauetariko bat hartzen duenak Jesus bera hartzen duela esateraino, azkenengoekin bere burua bat egin baitu. Ondoren abisu bat: haurtxoen antzeko egiten direnak ez mespretxatzeko. Jaungoikoa egiten da haien arduradun, eta aingeruak dira haien zaindari. Testuinguru honetan, baina erakutsi on bat erantsiz, Mateok artzain onaren parabola aurkezten du, ardi galduaren bila dijoana; Lukasenean zehatzago zertuta dator. Erreinuaren zoriontasuna ere azkenengoentzat da, Jaungoikoa gogo biziz bilatzen dituenentzat, inor galtzerik nahi ez duen artzaina baita.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Pasarte honi "eliz-hitzaldia" edo "elkartekoa" deitzen diote askok; izan ere, Mateo ebanjelariak hemen moldatzen ditu elkarteari buruzko Jesusen irakatsiak. Eta nahiko lan eman zion honek Jesusi: bere taldeak ez du zuzen ulertu eskaini dien dinamika; alde ederra haiek daukaten kezkatik Erreinuko proposamenera. Horrela delarik, bere ezaugarri den zehaztasunez, eta haurtxo bat erdian ipiniz, Jesusek maisu-irakatsi bat ematen die.

- Izan ere, Erreinuaren eskaintza ongien ulertzen dutenak haurrak dira, eta bihotzez xume direnak. Halako proposamena berea! Haiek, haurrak, ez dute lehenengo lekurik bilatzen, ez buru-izaterik, ez entzute handirik, baizik eta dena DOHAI bezala onartzen dute, doaneko opari pozgarri bezala, Aitak haientzat onena nahi duela uste dutelako eta horregatik fidatzen dira. Erakutsi bete-betea, Jesusen ustez, haurrak ematen digutena!

- Eta... hau da gaur guri ere egiten zaigun proposamena! Bizitza planteatu, ulertu eta bizitzeko estilo eta modu berri bat. Xalotasun-eredu argiak, "umetasun" ereduak (ez umekeriazkoak) izan ditugu gure artean, gure elkarteetan. Haien eskolan ikastea, eredu horretara moldatzea, ebanjelioko "freskutasun" horren testigu izatea... Hori duk arloa!

# # #

 

Liturgiak >> 


 

Jatorria - Bidea

 
 
#
# # #
Un caminar
# # #
bidean@bidean.net
orue