castellano euskera batua euskera bizkaiera

ZAURI AINTZATSUAK

Pazku 2. igande ondorengo ostiralean

Liturgiak >>  
#
# # #

Iruzkinak

#

# # #
#
# # #

1 IRAKURGAIA: Apokalipsis 5, 6-12

"... Horra zer ikusi nuen: Bildots bat aulkiaren aurrean, lau bizidunen eta zaharren erdian: opari eskainia bazirudien ere, zutik zegoen… Eta kantu berri bat kantari ari ziren: Liburua hartzeko eta siluak urratzeko bazara nor, hila izan bait zera, eta zure odolaz erosi dituzu Jainkoarentzat gizonak, leinu eta hizkuntza, herri eta enda guztietakoak… Eta hots handiz honela zioten: indarra eta aberastasuna, jakinduria eta ahalmena, ospea, aintza eta gorespena hartzeko bada nor hila izan den Bildotsa..."

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Apokalipsis liburuko kapitulu honek ikuspegi zabal harrigarria ematen digu eta, era batera, xumea da. Ikuspegi honetan mezu garbi zehatza eskaintzen zaigu: giza-historia, egia esan, misterio bat da, Jauna bertan presente dago ta; baina, misterio hau, zati baten behintzat, ulergarri da, Jaunak Berak argitzen digulako bere irakurketa: Jaungoiko Ahalguztiduna aulkian eserita dago, bere eskuan dauka bere ikertezinezko egitasmoen liburu zigilatua, baina inork ireki ezin duena. Urduritasun eta beldurrez beteriko isiluneak. Irtenbiderik ez daukan egoera dirudi. Baina, berehalako baten, hila izan den Bildotsa agertzen da irabazle (5, 1-7.a: arameeraz, talja hitzak berdin adierazten du "zerbitzaria" nahiz "bildotsa").

- Sinbolo honen bidez, Joanek hauxe adierazi nahi digu: Nor den Jesus, benetako pazku Bildotsa eta Yaveren Zerbitzaria, gure gaiztakeriak bere gain hartuz, guri dagokigun zigorra bereganatuz eta guri salbamena eskainiz (Is 53, batez ere, 7.a). Hila izan den Bildotsa zutik dago tronuaren erdian (6.a). Bere aurrean kosmo-liturgiako gorespen abestia abesten diote: zenbatu ezin ahaleko aingeru taldeak agertzen zuten ospakizun honen "zergatia", sorkari guztiak batera errepikatzen zutela (13.a); guztiak ari dira gizaldien gizaldietan Jaungoiko Ahalguztiduna eta gure Pazkoa den Kristo goresten.

- Zeru-lurrak batera ospatzen dute eten gabe: goratzarrea zeruan hasten da, lurrera jaitsi, eta bertan alde guztietara zabaltzen da eta zerura itzultzen, "Amen" handi batez, sorkari guztien ordezko egiten duten lau bizidunen azken akorde zoragarriz. Horrela nabarmentzen da, hobeki ezinezko moduan, Jaungoikoaren nahiaz bat-egite oso eta betea. Eta lau zaharren adoraziozko isiltasuna, Jainko Herri osoaren zerutar hasikin denez, betikotasunean zabaltzen du abesti berriaren kontenplari-durundia.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Ikuslearen ikuskari honek zeruetako liturgia zoragarrirako atea irekitzen digu, ikertuezinezko egitasmoen Jaungoikoari izadi osoaren gorespen abestia eskainiz, hila izan den Bildotsaren bidez bere salbamen asmo guztiak agertu ondoren. Berriren berri lehenengo lekuan agertzen zaigu, Jaungoikoaren salbamen eta bizitzaren aldeko egitasmoa burutzearren, den guztia eman duena: hauxe da Bildotsa; hau da, KRISTO, Jauna, orain diren guztien gorespena jasotzen duena.

- Hemen ere hauxe gogoratzen zaigu: Bildots honengan betetzen dela dena, Jaungoikoak betidanik gauzatu nahi izan duena Beragan burutu duelako. Horregatik "bada nor ahalmena, aberastasunak, jakituria, indarra, ohorea, aintza eta gorespena hartzeko"; hau da, DENA, era batera eta dena. Erakunde "zaharrak" (Legea eta Jauretxea) balioa galdu dute; hemendik aurrera, egoera BERRIAREN Bitartekoa hila izan den Bildotsa da; horregatik zor zaio diren guztien gorespenik ederrena.

- Niri ere gaur gonbite egiten zait, Bildotsaren omenezko abesti honetan parte hartzera. Hainbeste sinbolismo eta hizketa arraroen artean, eman zaigun berri ona ulerterraza eta zoragarria da: KRISTO da dena, eta argi gelditzen da Bildotsarengan sinesten dutenen eta Berari jarraitzen diotenen gora behera guztia. Beste anai-arrebekin bere inguruan elkartu eta hauxe ospatu eta adierazi... hau da eginbeharra! Horrela agertzen da komunioa eta jaia, Jesusen bitartez Aitari eskaintzen diogun gorespen betea eta betikoa. Zu ere bat zatoz, anai-arreba?

# # #
#
# # #

EBANGELIOA: Joan 20, 24-29

"... Tomas, Hamabietako bat, Bizkia zeritzana, ez zegoen besteekin batean Jesus etorri zenean… Haren eskuetan iltze-zuloak ikusten ez baditut, nire behatza Haren iltze-zuloetan sartzen ez badut, eta nire eskua Haren saihetsean, ez dut sinistuko. Handik zortzi egunera, berriz ere barruan zeuden ikasleak, eta Tomas haiekin. Sartu zen Jesus, ateak itxirik zeudela, eta haien erdian zutik honela esan zien: Pakea zuekin. Gero Tomas-i: ekarzu behatz hori, hona hemen nire eskuak; ekarzu esku hori, eta sar ezazu nire saihetsean; eta ez izan sinis-gogor, sinistedun baizik. Tomas-ek erantzun zion: Ene Jauna eta ene Jaungoikoa!... Ikusi nauzulako sinistu al duzu? Zorionekoak, ikusi gabe sinisten dutenak..."

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Pasarte hauek eta ondoren datozenak -sinismen gaiaz lotuta datozenak- zera adierazi nahi digute: Jesusen heriotzaren ondoren apostoluen artean bizi izan zuten giroaren berri ematea.

- Gaurko pasarteak Tomasen duda-mudaz girotuta datoz, eta sinoptikoak Hamabien arteko "batzuk" -inor izendatu gabe- bizi izan zuten ezbaiko giroa adierazten dute; orduan bezala, gaur ere nonahi gertatu daiteken bezala. Tomasek bere Maisua hilzorian ikusi du, eta orain ez dago edozer nolanahi sinesteko, berak ikusi eta ukitzen ez badu (25.a). Jesusek ikaslearen gogo beroa bete nahi du (27.a); izan ere, beharrezko da apostolu taldearen sinesmena sendoa eta indartsua izatea, munduari berpizkundea iragartzeko. Hain zuzen ere, Tomasi eransten zaio sinesmen-aitorpen garbi eta osoena: "Ene Jauna eta ene Jaungoikoa" (28.a). Berpiztuari Biblian Jaungoikoari, Yaveri eta Eloim eransten zaizkion izenak, eta "ene" posesiboarekin Maisu berpiztuarekin maitasunez bat-bat eginda sentitzen da.

- Ikusteak Tomas sinesmenera darama, baina Jaunak argi eta garbi agertzen du behin eta betiko zera: zorionekoak testiguen esanetara sinesten dutenak, ikusterik eskatu gabe. Horrelakoentzat da sinesmen garbi eta hutsaren grazia, baina bihotzean ezarria eta bizitzako alaitasun bereziz eta zoragarriz erakutsia (1 Pe 1, 8).

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Tomas dozu Jesusen heriotzearen zentzuna beragandu ez eban bat; beretzat hori Jesusen azkena zan eta ez Aitagaz barriro alkartzea. Eta orain, alkartetik bananduta gainera ("ez egoan besteakaz batera", 24.a), ez dau besteakaz baterako esperientzi bardina jaso, ez dau hartu ez Espiritua, ez misinoa. Bere erreferentzia osoa joan danekoa da. Horregaitik ezinekoa egiten jako Jesus biztu dala sinistea; ezaugarri bat beretzat eta apartekoa eskatzen dau. Tomasena esanguratsua da, harrezkero beste askotxori jazo jakena.

- Orain, alkartera bihurtu danean, Jesus "bertaratzen" da, ikusgarri egiten da, bakea eskeiniz. Orain bai, Bera izango da "Jauna" eta "neurea": Jesusen kondizino barria Tomasek eredutzat hartzen dau: Jesus Jauna da, beratarren salbamenerako bizia emon daualako, eta osorik emon ere. Holan sinistera heldu beharra dago. Horregaitik, "zorionekoak, ikusi barik, sinisten dabenak" (29.a): holan helduten da sinismen-prozesuaren eta bidean azken mugaraino, besteen alde dana emonaz, Jesusen antzera.

- Ikusten danez, sinismen-prozesua ez da dotrina-kontua, anai-arreben aldeko zerbitzuan dana emoten dauan Jesus Jaunagaz topo egitea baino. Esperientzi hori dastatu eta bizitzea, hori da gailurra: "Zoriontsuak sinisten dabenak...". Apostoluak behin eta barriro TOPAKETARA eroan gura nau, Jesus niretzat "Ene Jauna, ene Jaungoikoa" izatea bihurtu arte. Oraindik bide-zati galanta gelditzen jat! Izan ere, beti da errezago eta eskurago dotrinaz jokatzea, bizitza bera nahastau barik, ondoren barik. Anai-arreba hori, prest al zagoz?

# # #

 

Liturgiak >> 


 

Jatorria - Bidea

 
 
#
# # #
Un caminar
# # #
bidean@bidean.net
orue