castellano euskera batua euskera bizkaiera

Daimieleko martiriak

Uztailaren 24a

Liturgiak >>  
#
# # #

Iruzkinak

#

# # #
#
# # #

1 IRAKURGAIA: (Jeremias 20, 10-13)

"... Nere adiskideak berak ere begira dauzkat, ni noiz eroriko: Ea liluratzen dugun, eta menperatu egingo dugu; hartu eta bere ordaina emango diogu… Baina nerekin daukat Jauna, gudari indartsu… Zure gain utzi dut nik nere auzia. Kanta Jaunari, goretsazue Jauna, Harek askatu du, gaiztoen eskutik, behartsuaren bizia..."

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Jeremiasen profeta-ekintza ezin da mugatu herriari bihotz-berritzera deitzera bakarrik. Urte askoren buruan ez da bere ahotsik entzun. Orain Jaungoikoaren aginduz, Jaungoikoaren epaia atzeraezina dela iragarri behar du. Israelek gain-gainean du zigorra: Jerusalen Babiloniako erregearen esku geldituko da.

- Oraingo honetan, bere profetagintzako unerik larrienean, bere azken "aitorpena" dela ematen du (7-18. aa.); testuinguru honetan, Jeremias beraren bizitza kontatzen da; baina edozein kristau zintzo baten helburua ere agertzen da. Bertsikulo gutxi, baina dardaragarrietan dakar bere bokazio unea (7-9. aa.). Argi eta gordin datoz bere aurkari jarrerak eta hileta aienaldi latzak: aurrean erabilia, aurka gezur beltzak, saldukeria, horra bere bizitza osoa ehuntzen duen haria (10. a.). Baina, Joben antzera, Jeremiasek ere garaile ateratzen du borrokatik; barrua Jaunaren aurrean hustu ondoren, Jainkoagan sinismen garbia agertzen du (11-13. aa.). Esanguratsua da hasierako aitorpen argitsua: "Baina Jauna nerekin daukat, gudari indartsu". Zuzen jokatu du Jaunak profetari deitzerakoan, zuzendu dizkion hitzetara: "Ni zurekin naukazu zu salbatzeko" (1, 19).

- Bere bide luze neketsuan argi bizi izan zitzaizkion bere pausoentzat. Aurrerantzean profetak ez dio aurre egingo, ezta aurka ere. Bere bizitza eragozpenez beteta egongo da, baina Jaunaren eskuetan jartzen da uste osoz, orain ba dakielako Bera dela aurrean erabiliak salbatzen dituena.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Gaurko liturgiak aurkezten digun Jeremiasen irudi ispiluan argi betean agertzera eta iragartzera ematen zaigu Jesus Jauna gurutze-bidean, guztiontzat eredugarri. Jeremiasek zoritxarrak eta hondamendiak iragarri behar zizkion bere herriari, bide okerretatik Jaungoikoagana itzultzen ez bada; eta, jakina, ez zen onartua izan, ez bera eta gutxiago bere iragarpen mezua; bere heriotza asmatzeraino jo zuten; eta bera guzti honen jakitun zegoen. Gaurko testuinguruan, bere burua trantze larrian ikusi arren (nahizta bere une batzuetan Jaunaren aurka jaiki bada ere), otoitz giroan Jaunaren eskuetan jartzen da eta bidean darrai.

- Daimielgo Martirien jaiegun honetan, konbite luzatzen zaigu: profetaren laguntzaz, Jesus Bera jartzen zaigu aurrean, egundo huts egiten ez duen Jaungoikoagan uste osoa jarriz. Jesusek (Jeremiasen antzera) "Ni zurekin nago" dastatzen du: horra hor bere bizitza osoaren sekretua. Esperientzia hau izan ondoren, gainerako guztiak beste argitasun bat hartzen du, bai Jesusengan eta bai profetagan. Erakutsi eta konbite ederra guretzat!

- Eta honenbestera jo dugu: hemen "esperientzia" da baleko, baina bizitzarekin bat eginda eta eten gabe berrituz bidean barrena. Eta hauxe da iritsi nahi duguna: Jesusen jarraitzaile izan, profeta edo gure Daimielgo Martiri anai eta testigu agurgarrien antzera. Jaiegun honek eta oroitzapen honek asko lagunduko digute zeregin honetan.

# # #
#
# # #

EBANGELIOA: (Joan 15, 18-21)

"... Munduak gorrotatzen bazaituzte, jakizue zuek baino lehen gorrotatu ninduela Ni. Zuek mundutarrak bazinate, maiteko luke munduak berea; zuek ez izan, ordea, mundutarrak, Nik aukeratuak baizik eta mundutik atereak, eta horregatik gorroto zaituzte munduak... Eduki gogoan Nik esan nizuena: Morroia ez da nagusia baino gehiago..."

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Testuinguru honek Jesusek ikasleei emandako abisua dakar: mundua aurrez-aurre izango dutela beti; ez dituela aintzat ere hartuko, gorrotoa izanik. Kristau Elkartearen ezaugarria maitasuna izanik, orain Maisuak munduaren agiriko ezaugarria jartzen die aurrean: gorrotoa (18. a.). Jaunak munduaren gorroto hori nabarmentzen du eta epai zorrotza eransten dio.

- Munduak kristau Elkarteari hartu zion gorrotoa biziera berriak berak sortzen du. Ebanjelioaren jarraitzaileak ez dira mundu honetakoak, eta honek ezin onartu bere iritzi eta aukera guztien kontra jartzen zirenak. Sinestunak aukera bat egin dute: Jesukristoren alde, eta horrelakoak arraroak eta etsaiak dira. Haien bizierak aurpegira botatzen dizkio munduari bere aldrebeskeriak eta gaizkileentzat etengabeko salaketa da. Horregatik da baztertua eta gorrotatua sinismen-gizona.

- Baina nola agertzen da ikasleen kontrako munduaren gorrotoa? Aurrean erabiliak izango direlako sinistedunak Jesusen izenean. Aprobaldi hauek ez dituzte atzera bota behar Jesusen ikasleak, ez beren sinismen bizitzan, ez ebanjelizatzeko eginkizunean. Beraien Jauna eta Maisua ere ez zen onartua izan, eta gurutzean hiltzeraino gorrotatu zuten (20. a.). Areago, sufrimendua eta jazarpena kristau Elkartearen baldintza eta ezaugarri bat da, Gurutzeratuarekin konpartitzen duen aintza-bidea. Ikasleen suertea Jesukristorenaren antzekoa da: Hau aurrean erabili bazuten, baita bere ikasleak ere; Hau aintzat hartu bazuten, baita bere ikasleak ere (20. aa.).

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Testuinguru honetan Jesus ikasleei bere bizitza agertzen joan zaie, beti maitasuna dela goiburu; orain hitz berri bat sartzen du: "gorrotoa"; eta argi eta garbi hitz egiten die, biziko duten bizitza eztabaidatua izango dela gogoratuz. Gorroto honen zergatia zera da: "ez direla mundukoak", eta horregatik mundu honek baztertuko ditu, beretarrak ez direlako. Izan ere, Erreinuaren aurkako indarrak benetan indarrean daude.

- Bestalde, egoera hau ez da ezer berririk ikasleentzat, Maisuari Berari ere ondoren berdina bilakatu zitzaion-eta: aurrez-aurre jarri zitzaion mundua, bere sistema eta guzti; "Nik aukeratu eta atera zaituztet mundutik" (19. a.), Berak bizi izan zuen dinamika berdinez bizitzeko. Hauxe da ikaslearen kondizio eta egoera berria: Jaunak Berak atera du munduaren indar gaiztoetatik.

- Eta hemen gaude gaur gu, Berak eskaintzen digun BIZIAN partekide izateko, bere ondoren guztiekin. Hori bai: Berarekin bat eginda banago bakarrik (aihena mahatsondoarekin bezala) izango dut bizitza eta niganaino iritsiko da bizitza horren zukua. Helburu horretara eraman gintuen Pazko-bideak! Ea, bada! Bidez-bide jarraitu beharra dugu!

# # #

 

Liturgiak >> 


 

Jatorria - Bidea

 
 
#
# # #
Un caminar
# # #
bidean@bidean.net
orue