castellano euskera batua euskera bizkaiera

San INOCENCIO CANOURA

Urriaren 9a

Liturgiak >>  
#
# # #

Iruzkinak

#

# # #
#
# # #

1 IRAKURGAIA: (Santiago 1, 2-4. 12)

"... Ene senideok: direnak direla zuen tentaldiak, poz-bide har itzazue, jakinik tentaldiak iraupena dakarkiola zuen sinismenari. Eta azkenera arte irauten baduzue, on-onak eta beteak izango zarete errurik gabe… Zorionekoa, tentaldiak ondo eramaten dituen gizona! Horietan zintzo azaltzen denak, hartuko bait du bizitzaren koroia, Jaungoikoak Bera maite dutenei agindu bezala..."

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Santiagoren idazkiaren hasiera da. Aholku multzo baten antza du dokumentu honek, bi helburu nagusi oinarritzat dituela: alde batetik, behartsuei iragartzean zer balio daukan jasaten duten larrialdiak eta, bide batez, ongi moldatuta bizi direnei beren ondasunetan aurkitzen dituzten arriskuak; eta, beste aldetik, guztiak arretaz jarri, errukizko egintza bihurtzen ez den sinismenaren aurrean.

- Testamentu Zaharreko jakituri-giroa eta judegu-ikuspegi jakinak Kristogandiko argi berriz distiratuta agiri dira, nahiz eta hain zuzenean izan ez. Idazkera hau ez da errez moldatzen eskutitz estilora, eskutitz apostolikoen hasiera klasikoa ezarri arren; Santiagoren Eskutitza gehiago da homilia bat, beste ezer baino gehiago, sinagoga kutsuz jantzita, lehenengo mendeurreneko judegu-kristauen batzarretan erabili ohi zena.

- Testuinguru hau sarrerako aholku sailaren azken atal bezala dugu, gero idazkian zehar argituz joango den gai bat sakonduz: "Zorionekoa tentaldiak ongi eramaten dituen gizona" (12. a.). Tentaldiaren edo probaldiaren gaia bertsikulu honetan jasota dago, 1.aa. bertsikuluetako ikuspegi positiboari jarraituz; han hauxe azpimarratzen zen: gauza baliotsuak ongi aztertu beharra dagoela; eta, horren fruitu bezala, kristauak ontasunean osotasuna lortzeko aukera baten beharrizana daukala. Hemen azpimarratzen den zorionbidea norentzat den argi dago: hasiera baten kostata, esfortzuz eta pazientziaz hartzen den bidean aurrera eginez, azkenean gorengo mailara iristen direnentzat.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Idazki honen egilea, apostolu izenez gordeta dator, halako homili eta aholku giroz jantzita daukagu, Jesusen jarraitzaileak eragozpenen eta bizitzako tentaldien aurrean gogoberotuz, sinismen-heldutasuna lortzeko ona dela-eta; eta, horren fruitu bezala, Jesusen jarraipenari bere balioa erantsiz, horrek beti eskatzen duelako bihotz handia eta iraupen sendoa. Hori da Jesus Jaunaren TESTIGU BIZIAK bezala bizi eta agertzeko bidea.

- Izan ere, ahultasuna gure bizitzan berezkoa da; areago, pertsona eta sinistedun bezala bidean aurrera egiteak. Hortik, egileak dioskunez, bizitzako tentaldiak gure berezko ahultasunaren adierazpenak dira. Horregatik, tentaldi horiek, adorez eta gogotsu hartuta, gure gogo-bizitza baloratzen dute. Jaungoikoagandik datozkigu horretarako behar ditugun grazi eta indarra. Horretara zuzentzen gaitu egileak.

- Hamaika aldiz sumatzen dugu gure historia pertsonalean ahultasun honen "indarra"! Sarritan, dena "hankaz-gora botatzeko" gogo bat bai, modu batera edo bestera, hainbeste neke ondoren, hain probetxu gutxi ikustean! Hori dela eta, kristau testigu handi hauen ospakizunak, Inocencio gure martiri honen antzera, borrokan aurrera bultzatzen gaituzte. EGITEKOA, izan ere, itzela da...! Gure munduak eta gure kulturak TESTIGUAK behar ditu gaur ere! Anai-arreba hori, prest al zaude?

# # #
#
# # #

EBANGELIOA: (Mateo 10, 26-33)

"... Ez izan gizonen beldurrik, ez bait da ezer ezkuturik, agertuko ez denik; ez ezer gorderik, jakingo ez denik. Gaueko ilunpetan esaten dizuedana, esazue eguneko argitan; eta belarrira entzuten duzuena, hots egin etxe-gainetatik... Ez izan beldurrik gorputza hiltzen dutenei, baina anima ezin hil dezaketenei... Gizonen aurrean Ni ukatzen nauena, ordea, ukatu egingo dut Nik ere, zeruan dagoen nire Aitaren aurrean..."

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Mateok argi eta garbi gogoratzen dizkigu ikasleak bere bokazio bidean irauteko behar dituzten baldintzak. Bidaliak direnei, beren egitekoa burutzerakoan, sortzen zaizkien egoeretan agertu behar dituzten jarreren bidez egiten dute. Lehenengo eta behin, Maisuaren "antzeko" izatean dago (25.a.), gure izatean eta egitean Bera eragingarri eta eredu bakartzat hartzean; bere antzera, Aitagan sinismen bizia izatea, uste osoz Berak nahi duenarekin fidatzea. Eta horra zerk kentzen dion bildurra: Jaun Gurutziltzatuarekin eta Aitaren arreta handiarekin bat egiteak, harreman horrek adorez betetzen du ("ez izan beldurrik" hiru aldiz: 26. 28. 31. aa.), giza mailatako loturetatik askatuz, eta Ebanjelioa zerbitzera bete-betean jokatuz.

- Ikaslea jakitun dago Ebanjelioa ez dela bizi-proiektu bat, besterik gabe, gatazka eta eztabaidarik gabekoa. Horrelakoak senitartera bertara ere sartu daitezke; izan ere, Ebanjelioa iragartzeak eta Jesusi jarraitzeak jokabide erradikala eskatzen du (Mt 10, 37).

- Ebanjelioa iragartzea zera da: "Jesus gizakien aurrean aitortzea da", Pedroren ustezko jarreraren aurkakoa, Jesus lotu zutenean Maisua ukatu egin zuen eta, ez zuela ezagutu ere egiten zin eginez (Mt 26, 74). Jesusekin bat egitea, Jaungoikoak ikasleei emandako dohaina da, "Hamabi aukeratu zituen Berarekin egon zitezen" (Mk 3, 12); eta hau gogoan hartzekoa da, nahiz eta bizia galtzeko arriskuan aurkitu. Goitik datorren dohain honi esker, Giza Semearekin hainbesteko solidaritateak ematen du ikaslearen bizitzako maila (32. aa.).

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Jesus bere ikasleak eskolatzen ari da, eta era askotako eragozpen eta erasoak jasan beharko dituztela jakitun ipintzen ditu, Berari gertatu zitzaion bezala. Eta, berriren berri, -ahopean bada ere-, bera jartzen zaie jarraibide: Bera, eraso eta guzti, Aitaren eskuetan jarri da, Hark zaintzen ditu bazterretako txoritxoak ere. Hauxe da bere ikasleak onartu behar duten jarrera eta gogo eta ziurtapen horrekin jarraitu, Jesus Bera bidera lagun egiten aterako zaie eta... "bere alde izango nau Ni ere zeruan dagoen Aitaren aurrean" (32. a.).

- Horregatik, "ez izan beldurrik" hori, gogoeta honetan zehar hainbeste aldiz errepikatua, ebanjelizatze lana egitean eta bizitzari eustean oinarrizkoa da eta. Garaipen errazik ez die opatzen, ezta mundu guztiak ere ongi hartuko dituenik; alderantziz, ikaslea ez da Maisua baino gehiago izango. Baina... "ez izan beldurrik": egi hau barruraino sartu nahi die.

- Eta nik ere -guk guztiok- hauxe sinets dezagula nahi du, bere misiora goazenean. Hauxe da Jesus Jaunaren eskaintza: gurekin egongo dela eragozpen eta ilunaldirik astunenean ere. Hau nire zoriona, Beragana zabaldu eta bere presentziaren eta hurbiltasunaren proposamen hau onartuko banu! Bai mesede galanta egingo lirakedala! Anai-arreba, prest arlorrerako?

# # #

 

Liturgiak >> 


 

Jatorria - Bidea

 
 
#
# # #
Un caminar
# # #
bidean@bidean.net
orue