castellano euskera batua euskera bizkaiera

PIO CAMPIDELLI dohatsua

Azaroaren 3a

Liturgiak >>  
#
# # #

Iruzkinak

#

# # #
#
# # #

1 IRAKURGAIA: (1 Joan 1, 12. 14c-17)

"... Zuei, ene semeoi, hau idazten dizuet: barkatu zaizkizuela zuen pekatuak Jesukristoren izenean… Norbaitek mundua maite badu, ez dago harengan Aitaren maitasunik. Izan ere, munduan den guztia, -gizon lurkoiaren grina, begien grina, naiz aberastasunaren harrokeria-, ez dator Aitarengandik, mundutik baizik… Jaungoikoaren gogoa egiten duena, berriz, betirako dago..."

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Nola bizi Aitarenganako maitasuna? Gaurko testua kristau elkarteari bihotzez egindako erregu bat da, salbamen egitasmoari dagokionez erantzun dezan, Jaungoikoaren eta munduaren aurrean aukerak egiterakoan. Izan ere, orain bizi diren salbamen egoeran, pekatutik askatuta (12. a.) eta Aita goiargiz ezagututa (14. a.), gogoeta sakona egitea merezi du, apostoluaren ustez.

- Hitzaren bidez Jesus ezagutu duten gurasoei, sinismen heldua eskatzen die, munduaren lilurakerien aurrean gogor egin dezaten. Gazteei hauxe gogoratzen die: Jesusekin bat egin dutela eta, beraz, gaiztakeria menperatu dutela (13. a.) Bizi-egitasmo honek zera eskatzen du: munduaren iritzi eta jokabideetatik alde egitea, Jaungoikoaren kontrako erreinua mundua bera baita.

- Horra "lurkoiaren grinak": gizaki zahar eta pekatura makurtuarengan bizi diren jokaera okerrak dira; "begien grinak": hau da, begietatik sartzen diren nahiera gaiztoak, esaterako, lurreko ondasunen egarria; "aberastasunen harrokeria": bizitzari begi lurkoiez begiratzeak dakarren handikeria.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Hemen eskaintzen zaigu kristau bokazioaren bidea: gizonaren aldeko zerbitzuan bizitzeko konpromisoa, horrela Kristoren testigantza emanez eta haiengana bere salbamen mezua eramanez, baina munduarekin nahastu gabe, bere jokabideak onartu gabe. Mundukeritik garbi dagoena, bere bizitza iheskorreko egitasmoetatik eta ondasun galkorrak eskuratzeko egarritik aske dagoena ase dezake Aitaren maitasunak (1 Jn 2, 15).

- Hau horrela delarik, Jesusen ikaslea munduak ez du sekula onartuko, eta gaiztakeriaren indarrak sinistedunen aurka agertzen duten kontrajarrera, egindako aukera honen ondorena da: haiek ez dira munduarenak eta munduak ezin du onartu bere irizpideen aurka dagoenik. Sinistedun izatea bera da, besterik gabe, munduaren iritzi eta egitadak salatzeko, okerkeria gorrotatzea baita.

- Hamaika galdera eta kezka sakon sortzen dizkigu fededunoi gaurko gogoeta honek! Izan ere, gure bizierak munduaren kontrajarrera hori sortu ez badu, zergatik ote da? Zergatik daukate gure irizpideak eta planteamenduak eta munduarenak hain ezberdintasun gutxi elkarren artean, mundu hori Jaungoikoaren bide eta jokabideen aurrean hain kontrajarria izanik? Aukerako ordua, Pio Campadelli zintzoaren jai hau, gauzak beren lekuan ipintzeko. Ez ala?

# # #
#
# # #

EBANGELIOA: (Joan 15, 12-17)

"... Hau da nire agindua: maita dezazuela elkar, Nik maite izan zaituztedan bezala. Ez da maitasun handiagorik, nork bere bizia bere adiskideengatik ematea baino... Ez nauzue zuek aukeratu Ni, baizik Nik aukeratu zaituztet zuek; eta ezarri zaituztet, joan zaitezten, eta fruitu eman dezazuen eta zuen fruituak iraun dezan; Aitari nire izenean eskatzen diozuen guztia, eman dezaizuen… Hau agintzen dizuet: maita dezazuela elkar..."

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Jesusen eta bere ikasleen arteko harremanak sakontasun handia hartzen dute anaiarteko maitasunari buruzko testuinguru honetan: "Maita ezazue elkar, Nik maite izan zaituztedan bezala" (12. a.). Kristau elkarteak bete behar dituen aginduak anaiarteko maitasunean bilduta daude. Jesusen agindu berri honek Aita goratzen du: benetako ikasle bezala bizitzea hortik dator, zor den testigantzaren fruitua emanez. Hau bai gero, anaiarteko maitasunaren kalitatea eta agindua gauza bat dira: Jesusek beretarrei dien maitasuna, bere gorengo mailan gurutzean agertu diguna (13. a.).

- Hemen gurutza hauxe da: Jesusek bere ikasleen alde ezin-gehiagoko eskaintza: bere bizitza osorik eskaini du maite dituenen alde. Beretarren aldetik nahi duen erantzuna ez da besterik: Berak erakutsitako bideari zintzoki jarraitzea. Jesus bere jarraitzaileekin, eta ikasleak beren artean, bat egiten dituen maitasunaren aberastasuna ezin-gehiagokoa eta gorengo mailakoa da.

- Jesusek bere ikasleei zien maitasunaren ereduak ez du bere bizitzaren sakrifizioa bakarrik adierazten; beste alderdi batzuk ere baditu: adiskideen arteko hurbiltasuna eta doaneko dohaina (14. a.). Lagunen arteko adiskidetasunaren gorengo ezaugarria zera da: bihotzeko sekretuak elkarri adieraztea. Adiskidetasunezko maitasuna, Jesusek agertzen digunez, ez da indarrez ezartzen; elkarrekiko batasunak eskatzen duena da. Maisuak ikasleak bere bizitzako sekretuen partekide eginez, bere jarraipenean sendotu egin ditu, adiskidetasuna goitik datorren doaneko dohaina dela adierazten die. Horregatik, benetako adiskidetasuna salbamen bideko dohaina da. Dagoeneko, Jesus ez da haientzat jauna, haien Aita eta adiskidea da; eta haiek, dagoeneko, ez dira morroiak, adiskideak baizik. Jesusen ikasle bihurtzea dohaina da, grazia, aukera eta ziurtasuna: Jesusen izenean Aitari zuzendutako eskariak entzunak izango direla (16. aa.).

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Azken Afari inguruko Jesusen gogoeta hau pixkanaka gehiagora dijoa: argi utzi du "Beragan irautea" eta, zehazki, "bere maitasunean iraun, bere aginduak gordez". Orain zehaztasun samur eta esanguratsuak gehitzen ditu: "Ez dizuet morroi deitzen, adiskide baizik" (15. a.), "ez nauzue zuek aukeratu Ni, Nik aukeratu zaituztet zuek" (16. a.); "elkar maita ezazue, Nik zuek maite izan zaituztedan bezala" (17. a.): hortxe dago bilduta Jesusek bizi izan duena eta bere adiskideak, bere jarraitzaileak bizitzea nahi duena, horrek adierazten duen guztia gogoan hartuta.

- Jesusek proposatzen digun anaiarteko maitasuna bizia ematerainokoa da; horrelakoxea da maitasun zehatza eta emankorra, bestearen onaren bila dabilena, norbere onaren gainetik bada ere bai, eta hori neke askoren puruz eta burua ukatuz. Eta Bera jartzen zaigu Eredu ea Maisu bezala gorengo betebehar honetan.

- Eta nola bete anaiarteko maitasunaren proposamen-agindu hau, Berak bizi izan duen bezala? Bide bat bakarrik: Berekiko harreman pertsonal sakona biziz, bere "adiskide" eta ez "morroi" sentiduz eta esperimentatuz. Azken Afarian agertzen digun guztia aintzat hartu nahi badugu, Berekiko harreman estua eta pertsonala izan, agertu diguna ezinbestekoa da; hil-biziko kontua.

# # #

 

Liturgiak >> 


 

Jatorria - Bidea

 
 
#
# # #
Un caminar
# # #
bidean@bidean.net
orue