castellano euskera batua euskera bizkaiera

EUGENIO BOSSILKOV dohatsua

Azaroaren 13a

Liturgiak >>  
#
# # #

Iruzkinak

#

# # #
#
# # #

1 IRAKURGAIA: (2 Korintoarrei 4, 1-2. 5-7)

"... Beraz, lanbide hau Jaungoikoaren errukiagatik dugun ezkero, ez zaigu adorea moteltzen... Lotsa eta maltzurkeria gugandik jaurtirik.... Ez dihardugu gure buruak iragarten, Jesukristo gure Jauna baizik... Ondasun hau, ordea, lurrezko ontzietan daramagu, honenbesteko indarra Jaungoikoari ezarri dakion, ez guri..."

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Pasarte honetan bada zer azpimarratu: eliz-arduradunak beren eginkizun berezia izango dute, baina indarra zuzenean Jaungoikogandik etorriko zaie; Jaungoikoaren eta gizakiaren topaketa baten, lehentasuna Jaungoikoak du beti, eta Berak eskaintzen dizkio behar dituen dohaiak. Hauxe gertatzen zaie apostoluei: "gure ahalmena Jaungoikoagandik datorkigu"; baina "ahalmen" hau ez da nolanahikoa, norabide jakin bat dauka beti: "Itun Berriaren zerbitzari izateko ahalmena eman digu...". Hauxe da Pauloren kasua.

- Paulo ministeritzaren gaiaz ari da, dohain hutsa izanik, betebehar bat eransten du (1 Tm 2, 5). Horregatik, zabal eta argi ematen du erakustaldia, inoren pentsura egon gabe eta ezer ezkutatu gabe; edota azpikeriz iruzur egin gabe; bere bizi-testigantzara eta kontzientziara jotzen du. Horrez gainera, ez du bere buruaren alde egiten, bera Jesusen zerbitzari huts bat baino ez da; Jaungoikoak argitzen ditu fededunak, Kristogan Jaungoikoaren irudia ezagutu ahal dezaten: "Zure argitan ikusten dugu argia" (Sal 36, 10).

- "Buztinezko ontziak", altxorra daramagun ontzia (7. a.), Jainkoak lurrez egindako gizakia gogoratzen du (Ha 2, 7; Sal 103, 14); baita Jeremiasen buztingilearen lantegia ere gogora ekartzen digu (Jr 18, 1-17). Baina "Jaungoikoaren indarra" ontziaren gainetik dago eta haren gainetik erakusten du bere ugaritasuna. Hauxe da apostoluaren esperientzia.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Berriren berri, apostoluak bere ministeritzan "burua zuritu" beharra sentitzen du; baina berak aukera honen bidez jartzen ditu agirian bere ebanjelizatze egintzaren eta misinoaren KLABEAK. Izan ere, Paulok argi dauka bere "aginpidea" Jaungoiko Beragandik sortu dela, bere errukiz, beragan ezarri ditu bere begiak; bera gauzeztana izanik, baina horretarako Jaunak bere alde aukera argia egin duela. Hau horrela dela eta berak sentiten duen indarra hortik datorrela.

- Izan ere, berak ez dihardu bere burua iragarten; bestela baizik, BETI agertzen du Jesus, bera Haren zerbitzari baino ez da. Sentipen sendo honek mobitzen du eta indarra ematen dio, zoragarrizko ALTXOR hau daraman lurrezko ontzi sentitzen da; berak inondik merezi ez arren, eginkizun honetarako aukeratua izan dela. Eta Jesusegandik, berak Paulok argitzen ditu anai-arreben bihotzak eta horrela Jaungoikoari aintza ematen.

- Beste kasu askotan bezala, hemen ere Paulo apostolua gaurko fededunentzat eragingarria da, hau da, Jesusen jarraitzaile izatea zer den hur-hurretik ezagutu nahi duten guztientzat. Jesus dela berak iragarten duena, Jesus dela bere indar bakarra, bere buztina lantzen duen "buztinlaria"... hau da apostoluaren garantia. GAUR ere horrela izan behar luke. Paulo den Jesusen jarraitzailearen eredu honek zer aztertu eta zer pentsatu asko sortzen dit! Eta... zuri, anai-arreba horri?

# # #
#
# # #

EBANGELIOA: (Mateo 10, 17-22)

"... Beren auzitegietara eramango zaituzte, eta zigorkatuko beren sinagogetan. Eta Nigatik, agintari eta erregeetara eramango zaituzte, haien eta atzerritarren aurrean aitormen egin dezazuen... Eramaten zaituztenean, ez ibili buru-hausteen, zer esango eta nola esango. Orduan emango zaizue zer-esana. Izan ere, zuek ez, baino zuen Aitaren Espiritua izango da, zuengan mintzatuko dena... Nire izenagatik guztiek begitan hartuko zaituzte; baina azkeneraino irauten duena salbatuko da..."

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Pasarte honek, misioa (apostÚllein) hitza (16. a.) berreskuratuz, bidalitako ikasleei zuzendutako erakustaldia luzatzen du, bialduen aurkako etsaitasuna eta jazarpenak iragarriz, misiogintzan ezinbesteko eta beharrezko baldintza bezala. Mateok testu askotan esanda zeukan bidaliak bizi beharko zuten egoera gogor hau (Mt 5, 11). Eta une guztietan azpimarratzen duena hauxe da: ikasleak probaldi honi leialtasunez eta iraupenez erantzun behar diotela. Maisuak berak esandako hitzak baieztatzen dute honen arrazoia eta halanbeharra: hoiek dira legezko erreferentzi bakarra eta irakurketa bakarra, probaldian zintzoak izaten jarraitzeko.

- Hitz hauek gogoratzen diote ikasleari "sinpletasun jakintsua" hori delako iraupen aldian eman behar duen ezaugarria. Diskretasuna eta sinpletasuna, koherentzia eta errealismo argia, horiek dira mundura bidalitako ikaslearen ezaugarriak, Maisuaren bideari jarraituz. Testuinguru honetan oinarritzen da kontseju hau: bidaliak onartzen ez dituen hirietatik ihes egiteko gonbitea (23. a.); jazarpenak eraginda, ikasle ebanjelizatzaileak uri bat utzi behar dute, eta hori bide dela, ebanjelizatze ekintza aurrera eramateko aukera berri bihurtzen da, harik eta Gizonaren Semea etorri arte, Berari dagokio azken epaia: "Benetan diotsuet: ez dituzue Israelgo uri guztiak amaituko, Gizasemea etorri baino lehen" (23. a.). Bi pasarte daude argi: ikasleak zintzo iraun behar duela eta misiogintza berandutu ezin den eginbeharra dela.

- Horrelaxe, nahizta aldrebeskeri bat iruditu, gogorkeriazko gatazka eta jazarpena direla ikaslearen estatutua, bere egintzan Maisuaren eredu historikoa berrituz. Gurutzeak markatzen du ikaslearen historia, Gurutzeratua izan zenaren baldintza berberak markatzen duela ebanjelizatzailearen bizitza. Hala ere, hor dugu Aitaren Espirituaren promesa ebanjelizatze-egintzan jokatzeko (20. a.), horrela bidaliak, bere testigantzaren bitartez, Berpiztuaren egoera berrian parte hartzen du. Misioa bat eginda dago itxaropenaz, eta horrela ulertzen da irauten duen ikasleari salbamen promesa eskaintzen zaiola (22. a.).

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Mateo ebanjelariak katekesi zabal bat eskaintzen digu, Hamabiak aukeratu eta bidaltzeari buruz. Izan ere, Jesusek, Berak dakarren Misioa aurrera eraman ahal izateko, laguntalde bat aukeratzen du, eta zer nola egin behar duten era berezi baten eskolatu behar ditu. Eta horretarako, ez da ibiliko "zapi epelakin"; bestela baizik, Berarekin, Maisuarekin, KONPARTIDU beharko duten egoera larriak ipintzen dizkie aurrean, profetagintzako hari zuzenean. Hau kontuan euki beharrekoa da eta Misiogintzako zati bezala onartu.

- Egon, Jesus Bera dago herriaren mesprezua jasatzen: herri horixe izan zen hainbeste gizalditan Salbatzaile baten promesa hartu eta zaindu duena, eta orain, unerik erabakigarrienean, ez du Beragan ezagutzen zeruetako Aitak bidalitakotzat. Kontrara, etsaitasuna eta jazarpena dira bere egintzaren ezaugarri nabarmenak. IKASLEAK bere Maisu eta Jaunaren patu historikoa jasan behar du. Hori bai: Jesusen presentzia Espirituagan izango du, Harek lagunduko dio gora-behera guztietan, Jesusi bezala, eta Berak iraunaziko dio ekintzan, GURUTZE eta guzti.

- Hemen aurkitzen naiz ni ere gaur, gu denok, Jesusekin MISIOA konpartizen, modu ezberdinetan bada ere; eta, horrexegatik, gure bidean gatazka noiznahi izango dugula onartuz. Gure gaurko egoeran, biziera eta salbamen mezu hori onartzen ez dituen kulturgiro honetan, edo "hor konpon" eginez, batez ere oinarrizko gunetan, giro eskas honetan aurkitzen gara gu, ebanjelizatzera bidaliak -hitzez eta ezaugarriz- Erreinuaren Berri Ona. Eta egoera nahastetsua da hau, eta behin baino gehiagotan nekea eta porrota ere sentiarazten digu... Jesusek bere Espiritua eskaintzen digu babes eta laguntza bezala. Gure Familiako martiri honen jaiegunean horrela biziko ahal dugu hau guztia!

# # #

 

Liturgiak >> 


 

Jatorria - Bidea

 
 
#
# # #
Un caminar
# # #
bidean@bidean.net
orue