castellano euskera batua euskera bizkaiera

ANDRE MARIA BIRJINAREN Aurkezpena

Azaroaren 21a

Liturgiak >>  
#
# # #

Iruzkinak

#

# # #
#
# # #

1 IRAKURGAIA: 1 Samuel 3, 1-10

"... Egun haietan, Jaunaren zerbitzari zegoen Samuel haurra, Eliren ardurapean... Jaunak dei egin zion: Samuel! Hark erantzun: Hona hemen ni. Lasterka Elirengana joan zen, eta esan zion: Hona hemen ni; deitu nauzulako etorri naiz. Hark erantzun: Ez dizut dei egin; zoaz berriz ohera... Jaunak berriro dei egin zionů Hirugarren aldiz Jaunak dei egin zion Samueli... "Mintza, Jauna, zure morroi hau entzuten dago". Joan zen Samuel bere tokira, eta etzan egin zenů Etorri zen Jauna eta dei egin zion, besteetan bezala: Samuel, Samuel! Eta Samuelek erantzun: Mintza, Jauna, zure morroi hau entzuten dago..."

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Samuel Jaunari eskainia zegoen jauretxearen zerbitzuan. Bertan igaroak zituen zenbait urte isilean, Jainkoak bakarrik ezagutua. Orain Jaunak dei egiten dio. Zertarako, ordea? Samuelen bokazioan berehala suma dezakegu Jainkoak deitzeko duen era edo estiloa. Bakoitzari bere izenez deitzen dio: "Samuel, Samuel!". Honek esan nahi du bere deia beti dei pertsonala dela, ez anonimoa; bakoitzari zuzentzen zaion dei berria; deia egiten digunak maitasunez garen bezala ezagutzen gaituela. Baina Samuelek ezin du Jainkoaren ahotsa bat-batean ezagutu. Alde batetik, Jainkoaren ahotsari antzemateko zailtasun objektiboak azaltzen dira (haren transzendentzia eta aurretik sumatu ezin den izaera), baina, hala ere, pasarteari buruz gogoeta eginez, aurki dezakegu bertan Jainkoak gizakiaren bihotzean sartzeko duen eraman handiko pedagogia. Jainkoa egokitu egiten da; pixkanaka deitzen du; denbora ematen dio gizakiari; bere deia berritu egiten dio.

- Samuelek behin, bigarrenez, hirugarrenez hartzen du deia... Une honetan bitartekoek parte hartzen dute, deika ari den Jainkoaren ahotsari laguntzeko balioko dutenak; Samuelen kasuan Eli apaiz zaharra da, bere zuhurtziaz Samuel gazteari nola jokatu behar duen adierazten diona.

- Honek ikusarazten digu, dei bat izan denean, ia estrukturalki bezala parte hartzen duela giza bitartekoen presentziak; askotan ezinbestekoa izan ohi da norbaiten laguntza zalantzak eta segurtasunik eza garaitzeko. Baina hori ez da dena: Samuelen prest egote guztiz osoa azpimarratu beharra daukagu: "Mintza, Jauna, zure morroi hau entzuten dago" (9. a.). Jarrera arretatsuz prest egoteak bakarrik -"bere hitzetako bat-bera ere hutsik gal ez dadin"- eraman dezake deitua, lehenago edo geroxeago, Jainkoaren ahotsari antzematera, hura onartzera eta hari bide-gidari izaten uztera.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Deiaren eta erantzunaren adibide ederra! Jainkoa deika eta gizakia erantzule. Eta beti eginkizun berezi bati begira eta beti, baita ere, gizadiaren alde. Hau da Jainkoaren egitasmoa: bere herriaren eta gizadiaren ona nahi du eta bilatzen. Kontaketa hau salbamen eta biziaren historia horren beste adibide bat da. Ez ezerk, ez inork ezingo du galarazi baliabide pobreekin bere proiektua aurrera ateratzeko Jainkoaren jokaera hau.

- Samuel ez da ume besterik, baina Jainkoak berorrengan ipintzen ditu begiak; Eli ez da zahar besterik, baina bere bitartekotza garrantzitsua da, Samuel gaztearen begiak eta bihotza irekitzen ditu eta bete-betean Jainkoaren asmoen zerbitzura jar dadin prestatzen du. Jainkoak nahi ditu eta bilatzen giza bitartekotzak, bere proiektua azkenera eramateko bide baliotsu bezala bilatu ere.

- "Mintza, Jauna, zure morroi hau entzuten dago": niri eta zuei gaur Bibliako testu honek egiten digun proposamena da. Haren deia onartu eta bizi; baina, aldi berean, giza bitartekoak izan, beste pertsonek ere dei hori sumatu, entzun eta onartu ahal dezatenů ZEREGIN BIKOITZA sinestun eta ebanjelizatzaileon ibilbidean. Ia ezer ez! Baina Jainkoak honela idazten du bakoitzaren historia pertsonala. Hori bai: beti gizadiaren, senideen alde. Ados?

# # #
#
# # #

EBANGELIOA: Lukas 1, 26-38

"... Aldi hartan, Gabriel aingerua bidali zuen Jaungoikoak, Nazaret deritzan Galileako herri batera, birjina batengana... Esan zion: Poztu zaitez, graziaz bete hori: Jauna zurekin. Ikaratu zen Maria... Ez izan beldurrik, Maria; Jaungoikoaren ederra aurkitu duzu. Begira, sabelean sortu eta semea izango duzu; eta Jesus ezarriko diozu izen. Handia izango da; Goi-goikoaren Seme deituko dute; eta Jainko Jaunak Haren aita Dabiden errege-aulkia emango dio; Jakoben etxean errege izango da beti, eta Haren erregetzak ez du azkenik izango... Mariak orduan: Hona hemen ni, Jaunaren mirabea; gerta bekit, zuk diozun bezala..."

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Gabriel aingeruaren adierazpenaren kontaketa Birjina Mariari giza historiak inoiz ikusi izan duen gertaera handienaren egunsentia da: Jainko Semearen gizakundea. Testu biblikoak Itun Zaharreko oroipen ugari dakar eta doktrina txit baliotsua ematen digu: Patriarkei eginiko eta Dabidi berrituriko agintzarien betetzea aipatzen du (2 Sm 7, 14. 16; 1 Kr 17, 12-14; Is 7, 10-14) eta Kristoren misterioaren teologia sakon bat eskaintzen. Egiaz errege eta Dabiden seme bezala agertzen da Jesus ("Jainko Jaunak haren aita Dabiden errege-aulkia emango dio; Jakoben etxean errege izango da beti": 32-33. aa.) eta, baita ere, santu eta Jainkoaren seme bezala ("Handia izango da, Goi-goikoaren Seme deituko dute": 32. a.).

- Aingeruak Mariari esaniko hitzak, Mesias lurrera etortzeagatik poztasun iragarpen izateaz gainera, Nazareteko neskatxa gazteari Jainkoak dion maitasun bereziaren testigutza dira, hain zuzen ere, Jaunaren mirabe izanik, baldintza gabeko sinesmenaz Jainkoaren Ama izatea merezi du.

- Espiritu Santuaren egitezko esku-hartze zerutarraren baieztapenak Mariaren bihotza, birjina izaki, Jainkoaren nahira irekitzen du eta salbamenaren proiektu unibertsalari osoki atxikitzera, giza historia aldatu duten hitz apal haietan irakurtzen dugunez: "Hona hemen ni, Jaunaren mirabea, gerta bekit zuk diozun bezala" (38. a.). Mariaren baietzak gure salbamenaren bidea irekitzen du eta gure bizitzako gertaeretan Salbatzailearen presentzia ikusteko gonbita da.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Bere indar guztian agertzen zaigu agerraldi honetan: alde batetik, Jainkoaren "bai" salbatzailea eta, bestetik, gizadiak, Mariaren bitartez, ematen duen onarpen hitza, "bai": "gerta bekit zuk diozun bezala". Bi "bai" hauek bat egitetik sortzen da, Espirituaren bitartez, Jesus Salbatzailea, egiazko "Jainkoa gurekin". Adan berria sartzen da jokoan, gizadi berri horren burua. Eta honen ondoan, ezpainetan "bai" dioelarik, Eva berria, lehenengoarekin kontraste eginez. Horrela irakurri eta bizi izan du kristau tradizioak.

- Maria, Nazareteko neskatxa apala, izan zen Jainkoak aukeratua Etortzekoa zenaren ama izateko. Bera da "graziaz betea", "bedeinkatua emakumeen artean"; eta horrela hasten da marrazten ebanjelioko orrialdeetan, Jainkoaren nahia egiteko beti prest egongo den emakume honen erretraturik onena ("gerta bekit"); ez da une honetakoa bakarrik izango, bizitza osokoa baizik, gurutzearen oinean bizi izan zuen presentzia dramatiko hura barruan duela.

- Maria oraindanik bertatik kristau bizitzako jarraibide onena bezala agertzen da. Maria da eredu bikainena gizaldietan zehar Jainkoari "bai" esan diotenen artean, Itun Zaharrean zehar eta, bereziki, Jesu Kristogan sinetsi eta Hari jarraitu diotenen artean. Hura kontenplatu eta haren bizimodu eta jarrerak geureganatzea, horra Andre Maria Birjinaren jai honetan Pasiotar Familiako kide guztiok jasotzen dugun gonbita.

# # #

 

Liturgiak >> 


 

Jatorria - Bidea

 
 
#
# # #
Un caminar
# # #
bidean@bidean.net
orue