castellano euskera batua euskera bizkaiera

ODOL GUZTIZ BALIOTSUA

Uztailaren 1a

Liturgiak >>  
#
# # #

Iruzkinak

#

# # #
#
# # #

1 IRAKURGAIA: Ebertarrei 9, 11-15

"... Kristo, beti iraungo duten ondasunen apaiz nagusi bezala etorri zaigu... Kristoren odola, gure barrua egite usteletatik garbitzeko, guk Jaungoiko bizia gurtu dezagun, betiko Espirituaren indarrez bere burua Jaungoikoari opari garbi eskaini dion ezkero..."

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Paktu berria ere burututa dago, bitarteko eta guzti: Jesukristo, "geroko ondasunen apaizburua" (11.a) "elkartasun berri baten bitartekoa" (15.a). Eta Sinai mendikoan protagonista Jaungoikoa izan zen, dohangoa eta guztientzakoa; Itun berrian ere beste hainbeste, askoz goragoko edertasun eta handitasun maila baten bada ere. Judu erritoei dagokienez, zehatzago "Garbiketa Festaburuan", apaiz nagusia bakarrik sartzen zen "santuen santutegian" eta han egiten zion Jaungoikoari eskaintza-oparia, anai-arreben pekatuak ordainduz eta herriaren zerbitzura jarraituz.

- Era berean, Kristo -baina "behin bakarrik"- (9, 28) eta "opari batez" (10, 14), gizateri osoaren pekatua ordaindu zuen (9,14). Jainko esparru barruan sartu zen eta, gurekin batasunean iraunez, bizia itzuli digu berriren berri, gizateri bezala biziberritu gaitu, garbikuntza-opariak baino askoz ederrago den kultu espirituala Aitari eskaintzeko gai egin gaitu, bere Odol-eskaintzaren bidez elkargo-oparia egitea posible egin duelako; baina odol-opari hori ez da biktimaren gainera isuria izan; baizik eta, eukaristiako otorduan janari eta edari bezala eskainia izan da, horrela bihurtu da, Antiokiako Inaziok dionez, "ezhilkortasun farmako eta heriotzaren aurkako sendagarri".

- Izan ere, Azken Afarian Jesus "Elkartasun Berria" bezala eskaintzen zaie Apostoluei eta guztiok bertan parte hartzea nahi du, Berarekin etenezineko batasuna lortzeko, berdin Aitarekin eta Espiritu Santuarekin, eta berdin gizaki guztiak elkarrekin. Hori bide dela, galduta egoan gizakia Jainkoarekin adiskidetzera eraman du, pekatuz lorrindutako ordena berregituratu du eta gizateriak Jainkoarekiko harremana egiteko bidea berreskuratu du; are gehiago, Jaungoikoari "Abba-Aita" deitzeko ahalmenaren poza berreskuratu digu.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Behin eta berriz gogoratzen zaigu Jainko maitasunaren historia: gizakiarekin elkartasun bat hezurmamitu du, beti askatasunez bizitzen ikusi nahi baitu. Baina gizakiak paktu horri uko egitean, Jainkoa era askotara saiatu da. Hauxe da historia: Maitasun historia. Fruituak hain urriak badira ere.

- Jesus bide dela, Aita berriren berri saiatu baita... gehiago ezinean! Ebertarrei egindako gutunak dioskunez, ELKARTASUN BERRIA barrukoa izango da, bihotz-hondoan itsatsia, eta ez harlosatan eta kultu erritoetan. Eta... nola ez! ELKARTASUN BERRI honetako BITARTEKOA Jesus da. Berau da Jaungoikoaren azken Hitza. Eta kristau Elkarteak egunero berrituko du Eukaristian. "Hauxe da zure Odolaren Kaliza, Elkartasun barri eta betikoaren...".

- Gaur eta hemen gure ardura dugu Elkartasun hau onartu eta berriztatzea; izan ere, bere sustraiak bihotzean dauzka, pertsonaren hondoaren hondoan; azaleko erritoak ez dira bere oinarri. Alde ederra! Elkartasun Berriko espiritua bizi, azkeneraino opari bihurtzea. Hauxe da egiten zaigun konbidapena.

# # #
#
# # #

EBANGELIOA: Markos 14, 12-16. 22-26

"... Jaten ari zirela, Jesusek ogia hartu, eta bedeinkapen-otoitza eginez, zatitu zuen eta eman zien, esanez: "Hartzazue: hau nere gorputza da". Gero, edan-ontzia hartu eta esker-otoitza eginez, eman zien, eta guztiek edan zuten bertatik. Eta esan zien: "Hau nire odola da, itunaren odola, guztientzat ixurtzen dena. Hara Nik egia esan: Ez dut gehiago ardorik edango, ardo berria Jainkoaren erreinuan edango dudan egunera arte"..."

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Markosenean, Eukaristiaren eraketa hau Jesusek ikasleekin ospatu zuen Azken Afariaren barruan dago, eta Jesusen heriotzarekin bat-bat eginda dago, sakramentuz aurreratuta, eta aurretiaz profeta argiz iragarrita.

- Izan ere, Jesusek Afaltokiko goxotasunean eta bere Nekaldi aurretxoan, iragartzen duena egin egiten du, Hitzaren eta zeinuen ezaugarriz. Ogi zatikatua eta ikasleei eskaintzen dien ontzia, judutarren ohitura jarraituz, Elkartasun Berria iragartzen du, bere Odolez zigilatua, "orbangabeko Bildotsak" guztien salbamenerako eskainia. Eta agindu ere egiten die, egintza hau berritu dezatela, Bera berriro etorri arte (25 a.; Lk 22, 19).

- Jaunaren heriotza iragartzen da eta bere biztuera eta bere aintzazko etorrera. Jesukristok, harrigarriro, beretarren artean egoten jarraituko du, berreroskundeko oparian partekide hartzen ditu eta haien janari eta edari espiritual bihurtzen da. Berreroslearen Gorputz-Odolez janarituko dira, berrerositako denak osatzen dutela "gorputz bat eta espiritu bat Kristogan".

- Guzti hau Espirituaren egitekoa da; Berari esker, sinestedun guztiak Kristogan Jaungoiko Aitaren aintzarako opari bizi bihurtzen dira. Eukaristia, betikotasunean Jainko bizitzan izango dugun partaidetzaren aurre-iragarpen bat dugu; izan ere, bere Gorputza jaten eta bere Odola edaten duenak badu betiko bizia, gero eternitatean bete-betean izango duena.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Jesusen bizitza osoa -bere egitekoa eta misinoa- hementxe bilduta geldituko da, Jaungoikoak gizateriarekin egin duen betiko Elkartasunaren ezaugarri bezala. Jesus Berak horrelaxe ulertzen du eta eskaintzen digu: beretarrekin ospatzen duen Azken Afaria, judutarren Pazku esparru barruan egitea ez da kasualitatez egina; baizik eta, Jaungoikoak Ejiptoko lehenbiziko Pazkuan egindako egintza askatzailea, orain Jesus Berarengan gauzatzen da, bere bizi-oparian.

- Behin eta betiko Pazku berri honetan, Jesus Bera dugu protagonista, bere zeinu eta hitzaren argitara. Jesusek hemen bere bizitza osoaren profetiko ezaugarria adierazten digu, laster bere heriotzan burutuko dena: zatikatzen den Ogia, guztien alde eskaintzen eta desegiten den existentzia bat. Ikusten denez, gizakunde misterioaren agerpena da; azken batean, salbamen historia osoa ulertzeko giltza: eskaintzaren eta komunioaren historia.

- Profetiko zeinu hau ospatzea, guretzat gonbidapen zoragarria da: buru eta bihotz Berarekin bat egin eta gure bizi bihurtzea; horrez gainera, bere jarraitzaileok hartzen dugu ziurtapena. Hori bizitzera iristen ez bagara, zarata handia ateratzen duten ontzi hutsak baino ez gara. Beste hau da gure erronka: gure burua eskainiz, elkartasunaren alde jokatzea, dohaintasunez eta bihotz zabalez. Horra gure erronka!

# # #

 

Liturgiak >> 


 

Jatorria - Bidea

 
 
#
# # #
Un caminar
# # #
bidean@bidean.net
orue