castellano euskera batua euskera bizkaiera

San BIZENTE MARIA STRAMBI

Irailak 24

Liturgiak >>  
#
# # #

Iruzkinak

#

# # #
#
# # #

1 IRAKURGAIA: (Isaias 61, 1-3a)

"... Jaunaren Espiritua niregan dago, Jaunak gantzutu bait nau. Behartsuei berri ona ematera bidali nau, bihotz-urratuak sendatzera; katiguei barkamena hots egitera eta giltzapetuei askatasuna; Jaunaren grazia-urtea eta gure Jainkoaren bendeku-eguna hots egitera; negarrez daudenak poztu daitezen, eta alaitu, Sion-go atsekabetuak..."

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Pasarte hontako lehenbiziko atalak (l-2aa) profetak bere buruari begira esaten ditu, bere bokazio pertsonala gogoratzen digula dirudi; geroago Jesus Jaunak bere buruari erantziko dizkio Nazareteko sinagogan (Lk 4, 18-19).

- Profeta Espiritu Santuak "hartuta" agertzen zaigu. Espirituaren presentzia bi hitz hauetan nabaritzen da: "eta Jaunak gantzutu nau" (l.a) eta "bidali nau". Denen gainetik, "sagaratua" sentitzen da, hau da, Jainkoa Bera jabetzen da profetaz eta bere zerbitzurako hartzen du (hemen erabiltzen duen aditza bera da geroago "Mesias", Jainkoaren sagaratuari erantziko zaiona). Eta Jainkoarena denez gero, osoki besteentzako ere bada; profeta Jainkoak bere herriari bidaltzen dion mezularia da, zer egin behar duen zehatz-mehatz jasoz.

- Esaldi honek: "bidali egin nau" zazpi esanahi eta helburu dakarzki beragan bilduta (gaurko irakurgai atalean banaka bat baino ez datoz); hasieran datorrenak beste guztiak laburbiltzen ditu: "Behartsuei Berri Ona ematera bidali nau" (l.a), bihotz zauritua dutenei, katibuei, espetxeratuei... Profetaren zeregina hauxe da: Horrelakoei iragartea Jaungoikoa ez dela haietaz ahaztu; benetan duela haien arreta. Batez ere, hau iragartzen zaie: "Jaunaren grazia-urtea", hau da, Jaungoikoak hartzen duen poza orain haietaz arreta izanez.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Profetaren amets eder horretan zera agertzen da: Jaungoikoaren aldetik iragartzen den EGITEKOA, munduaren aldeko salbamen betea. Profezia honen argira, Mesias, Jesusengana daraman bidea jartzen digu aurrean. Eta hor agertzen da nolako eginbehar latza dagoen salbamen hori bere betetasunera eramatean, Jainkoaren egitasmoa horixe baita: "Berri Ona behartsuei ematera bidalia"; izan ere, Berri Ona haientzat baita.

- Nazareteko sinagoga, gune eta giro bereziak aukeratu zituen Jesusek, profezia hau bere buruari eransteko, burutu behar zuen misioa argitzeko. Horrela, bere egitekoa aurkeztuz gainera, Jainkoaren izaera eta portaera aza1tzen ditu: Horrelakoxea da Jainkoa, "Grazia-urtea" eskainiz, gizateriari egindako sekulako oparia. Izan ere, Berak ez ditu gizakiak ahazten; baizik eta, Erreinuaren dohaia onar eta dasta dezatela nahi du.

- Jaungoikoaren dohai honen partekide izatea, bere bizi berriz jabetuz, hauxe da bere egitasmoaren gailurra. Giza bizitzan proiektu hori hezurmamitu ondoren, bizibidea aldatuz, orduan bai, orduan besteengana zabalduko dugu, bizi berriz kutsatuz. Hona denok aurrean dugun erronka latza. Badaukagu ibi1tzeko biderik eta betetzeko MISIORIK. Nola sentitzen zera horren aurrean, anai-arreba hori? Jakin ezazu Berak behar gaituela.

# # #
#
# # #

EBANGELIOA: (Joan 10, 11-16)

"... Ni naiz artzai ona. Artzai onak bere bizia ematen du ardiengatik. Morroiak, ordea, artzai ez denak, ardiak bereak ez dituenak, ikusten du otsoa etortzen eta, ardiak utzita, ihes egiten du; otsoak harrapatu eta sakabanatu egiten ditu; morroiari ez bait zaio ajolarik ardiengatik. Ni naiz artzai ona; ezagutzen ditut nire ardiak, eta nireek ezagutzen naute Ni; Aitak Ni ezagutzen nauen bezala, eta berdin Nik Aita ..."

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Artzain Onaren kontakizunean Jesusek sakonago eta zehatzago adierazten digu bere buruaren mesiastasuna. Aurreneko zatian (1-10.aa) Bera da Artzain ona eta ez besteak diren bezalako "lapur eta harrapatzailea"; gaurko liturgiako giroan "ona" (hitzez-hitz "jatorra") azpimarratzen da; izan ere, Jesus da Artzain eredua, Artzain guztientzat eredugarria; hau da, Israel herriaren erlijiozko eta herrigintzako gidarientzat (23 eta 79 salmoak). Horrelakoetan, aurrez-aurre jartzen zaion irudia "morroiarena" da (12.a).

- Bakoitzak zertara jokatzen duen ikusita, besterik gabe, bereizten dira artzain ona eta soldatapekoa. Harek ez du ihes egiten arriskua datorrenean, ez dute artaldea uzten; besteak, ordea, -beren probetxurako ari direnak-, kezka bat du: nola salbatu bere bizia eta bere interesak. Hala ere, beste alderdi hau ere azpimarratzekoa da: Artzain ona den Jesusek bere bizia ere jokatzen du, ez gero eguneroko arazopean, baita bere ardien alde hartutako heriotzaren bidez; haien ongizatea jartzen du bere biziaren aurretik. Hau ez du egiten ardi abereen artzain batek ere. Irudi horretan Jaungoikoak digun maitasuna agertzen zaigu, bere edertasun osoan, guretzat ulertezina bada ere.

- Artzain Onaren maitasuna (14.aa) nabarmentzen da, "ezagutzea" azpimarratuz, hau da, Jesus eta bere ardien arteko harreman estua. Hemen agertzen da Jesusek bere Aitarekin duen batasunaren distira, bere burua oso-osoan Aitaren esanetara jarriz; besteengana zabaltzen den distira da: "Aitak Ni ezagutzen nauenez eta Nik Bera ezagutzen dudanez; eta Ni nere bizia ematen dut nere ardien alde2 Jesusek ez ditu hemen aipatzen "bere" ardiak, ardi "guztiak" baizik; horrela bere egitekoa gizateri osora zabaltzen da: Berak denak bildu behar ditu artalde baten eta Aitari itzuli, zimur eta errugabeko emazte bezala.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Zer nolako katekesia mamitsua eskaintzen zaigun! Ebanjelioko testuinguru guztia da konbite zoragarria, Artzain Onarengandik egiten zaigun dohaia onartzera. Izan ere, hauxe da hemen eskaintzen zaigun mezua. Artzain Ona bat dugu, ezaugarri berezi batzuek dituena: ardiak ezagutzen ditu, zaintzen ditu, beraiengatik edozer arriskutan jartzeko gertu dago; areago, bere bizia emateko gertu dago, dohaia bezala, ardien alde, bizi betea izan dezaten.

- Baina Artzainak ardiekin duen harremanaz gainera, Artzain Onak Aitarekin duen maitasun esperientzia nabaritzen da, izan ere, hor sortzen dira bestelako harremanak: elkar ezin gehiagoan ezagutzen dira, eta beraien artean konpartitzen duten bizitza, horixe da ardiei eskaini diena. Hona historia osoa argitzen duen sekretua, Jainkoak gizateriari izan dion maitasunaren sekretua.

- Gu guztiok gara Artzain onak esku betean eskaintzen digun bizitza horren partekide. Honartzea, berarekin jabetzea, bere janariz asetzea; eta horrela iritxi beste batzuek ere ezagutu, bizi eta dastatu dezatela: hauxe da Artzain Onaren egitekoa: Izan ere... hauxe da gugandik iritxi nahi duena. Horretaraino iritxi gara... eta nik hau guztia onartu edo ezetsi dezaket. Korapila ederra!

# # #

 

Liturgiak >> 


 

Jatorria - Bidea

 
 
#
# # #
Un caminar
# # #
bidean@bidean.net
orue