castellano euskera batua euskera bizkaiera

DOMINGO BARBERI Dohatsua

Abuztuaren 26a

Liturgiak >>  
#
# # #

Iruzkinak

#

# # #
#
# # #

1 IRAKURGAIA: 1 Korintoarrei 1, 10-13. 17-18

"... Jesukristo gure Jaunaren izenagaitik eskatzen deutsuet: izan zaiteze eretxi berekoak, eta ez ibili bananduta; bat egizue alkarregaz, eretxi bereko eta gogo bereko izanez… Zatituta ete dago Kristo? Paulo kurutzeratu ete eben, ba, zuokaitik? Edo-ta Pauloren izenean bateatuak izan ete zaree?... Kristok ez ninduan bateatzera bialdu, Barri Ona zabaltzera baino; eta hori ere, ez jakituriazko berbaz, Kristoren kurutzeak indarrik galdu ez dagian...".

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Paulok arriskuan ikusten dauan batasunaren alde erregututen deutse (10.a). Ondoren, egoerea argitzera joten dau, Cloe-ren familian zerbitzen dagozanen bidez jakin dauanez: alkartean bertan hainbat erlijino-alderdi sortu dira, batasuna motelduz (11.a). Eta jarraian orduan indarrean egoan teologi dotrina eskeintzen deutse: Kristo da benetan batzen dauana, Berak bakarrik emon daualako bizia gizonen alde (13.a). Pauloren berbakerea mingarria da ("eskatzen deutsuet": 10.a), alkartea lau taldez zaurituta benetan galdu-gordian aurkitzen dau eta: Pauloren, Pedroren, Apoloren eta Kristoren taldeak (12.a). Egia esan, pertsona honeek ez dira ibili zatiketa sortzen; Korintoko kristauak eurak, lau horreen izenak erabiliz, izan dira horren errudun. Paulok zuzenean Kristorengana joten dau: Beragandik dator osoro errealitate barria. Beragan bateratzen dira gizaki guztiak, bere heriotza bide dala, bananduta egozanak Berak batu ditu eta.

- Holan dalarik, zelan emon Jesusen barri? Paulo ez dabil harrigarrizko eta jakituriazko berbakerak erabiliz. Baleiteke hemen agertzen dan Paulo hau Atenas-ko areopagon izandako porrotak eraginda sentitzea. Hango esperientziak bere eretxian sendotu egin dau: iragartea kurutzeratua izan dan Kristoren barri emotea da, Beragandik dator hutsean eta bakarrik salbamena. Jaungoikoaren Berbea, batez ere "kurutzearen berbea", bera da berez bizia eta eraginkorra (Ebr 4, 12.a), ez dauka giza-laguntzaren beharrik; areago, giza-jakituriak bere argia ilundu baino ez dau egiten, bere indar eragingarria moteldu.

- Paulok, Testamentu Zaharrean oinarrituz, bere ustez, erabagikorra dan garrantzia azpimarkatzen dau. Kristo kurutzeratua judeguentzat "eztropezu-harri" da: urkamendian eskegita hil dan bat Legearen aurrean madarikagarri dalako (Dt 21, 23.a), eta "zorakeria" da jentilentzat; izan ere, urkamendian hilteraino apaldu dan jainkorik ezin da aintzat hartu. Bestalde, eta hain zuzen ere, kurutz-bidez agertu dau Jaungoikoak bere indarra. Bai judu herritik eta bai jentil herritik izan dira Jaungoikoak sinismenera "deituak"; horregaitik bitzuak Jaungoikoaren logikaz bat egin behar dabe eta kurutzeko jakituriaren arabera bizi eta jokatu, eta ez giza-logika huts eta hotzean.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Paulo Apostolua Jesus eta bere ebanjelioz maiteminduta dago, eta alkartearen batasuna holan harriskuan ikusi beharra... Horren aurrean, su ta gar jarten da aurka. Izan ere, berarentzat dana Kristogan batuta dago; batasunaren ardatz bakarra Jesus Jauna da. Horregaitik, behin eta barriro, "erregutzen" eta "eskatzen" deutso alkarteari, beti eta beste danen gainetik, batasun hori bilatu dagiala. Beharrezko da gurari bizi hori zaindu eta bere alde jokatzea.

- Baina ez da, gero, edozelango Jesus bat eskeintzen deuskuna, arpegi eta ezaugarri zehatz batzuk dituana baino: JESUS KURUTZERATUA. Paulok dinoskunez, hortxe agertzen da inun baino hobeto Jaungoikoaren maitasuna eta bere egitasmoa. Hori dala eta, "jakituria" kontu hori, nahizta hori bera izan bere herriak ezetsia, edo eta jentilak "zorakeritzat" hartua, gisa horretako Jaungoikoa sinistu ezinik.

- Ikusten danez, apostolu haundi hau aldi guztietako sinistedunentzat da erakusle argia, eta baita Nekaldiko espiritualtasun-iturritik "xurrupatzen" dogunontzat ere. Hauxe da Kurutzeratuaren proposamen-konbite bakarra: norbere bizitza emoterainoko Jaungoikoaren "logikaz" beti bat egitea. Beste behin gehiagotan, eta batasun eta bakearen apostoluaren jaiegun honetan, Kristo Kurutzeratuaren indar salbagarriaz jabetu gaitezala.

# # #
#
# # #

EBANGELIOA: Joan 17, 18-26

"... Ez deutsut honeekaitik bakarrik eskatzen, baita honeen berbeari esker Nigan sinistuko dabenakaitik ere; guztiak bat izan daitezala, Zu, Aita, Nigan zagozan eta Ni Zugan nagoan lez; honeek ere Gugan bat izan daitezala, munduak sinistu dagian Zeuk bialdu nozula… Aita, hauxe da nire nahia: Zuk emon deustazuzanak, Ni egon naiten tokian Neugaz egotea, nire aintza ikusi dagien, Zuk Niri emondako aintza, mundua izan baino lehenagotik maite izan nozulako...".

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Jesusek bere "Abade-otoitz"-aren hirugarren zatian ikuspegia zabaldu egiten dau. Lehen Aitari bere alde eta ikasleen alkartearen alde eskatzen deutso. Orain bere otoitza ondorengo sinistedun guztien alde zabaltzen da (20-26.aa). Eskari orokor baten ondoren (20.a), atal ezbardin bik jarraitzen dabe: batasunaren aldeko otoitza (21-23.aa) eta salbamenaren aldekoa (24-26.aa).

- Noren alde otoi egiten deutson agertu ondoren, Jesusek sinistedun guztien arteko sinismenean eta maitasunean oinarritutako batasun dohaia eskatzen deutso Aitari. Batasun honek Aitaren eta Semearen arteko kopresentzian dau oinarri, euren arteko batasun sakonean, sinistedun alkartearen oinarri eta eredua. Bizi-giro honetan, Jesus onartzen eta bere Berbea sinisten daben neurrian "bat" egiten dira. Gorengo ideal hau, Jainko Pertsonen arteko batasunean oinarritua dagoalarik, kristau alkartearentzat sinismenera dei bizia da eta Jesus Beraren misinoaren ezaugarri argia.

- Horren ondoren, Jesusek bere azken gurariak agertzen deuskuz: bere inguruko ikasleak gizaldietan Beragan sinistuko daben fededunakaz bat eginez, eta ikasleei egindako agintzarien betetasuna guztiakana luzatuz (24.a). Azken eskarian, bere misinoa berreskuratzen dau, hau da, Aita ezagutzera emotea (25.a), eta guztiak bere misterio barruan onartzea eskatuz, Aitaren eta Semearen betidaniko maitasunezko bizi-komuninoan parte hartuz. Halan ere, fededunaren Aitagazko batasun honek, maitasun-iturburu danez, Jesusen Espirituaren barrengo presentzian dau oinarri.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Jesusen Abade-Otoitza gaur gu guztiokana heltzen da, gizaldi eta muga guztien gainetik zabalzen da eta. Izan ere, bere misinoa ez da juduen muga estuen barruan zarratzen, ezta bere ingurumaritxoan ere. Kanpo herrietara joten dau, baztar guztiera luza-zabalean joten dau. Sekretua honetan datza: jarraitzaile guztiak Jesus Beragaz daben BATASUNEAN: "Zuk emon deustazuzanak, Neu egon naiten tokian egon daitezala (24.a). Holan bakarrik ulertuko dogu Jesus Beragan dagoan Aitaren aintza.

- Barriren barri jarduten dau: "Zu nor zarean jakinazo deutset..." (26.a): hauxe da bere bizitza osoa azpimarkatzen dauana, horretara zuzentzen ditu bere gogo eta ahalegin guztiak. Aitaren eta Jesusen arteko batasunaren sekretua ikasleak ulertzen daben neurrian, gai izango dira munduari Jaungoikoak egin deutson maitasun dohaia iragarteko. Horixe da bere egitekoa.

- Eta gure EGITEKOA ere bai, guk ere bere misinoan parte dogu eta. Batasuna landu eta eregi, horra Jesusek gure alde Aitari zuzentzen deutson guraria eta eskaria. Eta hauxe da egiten deuskun gomendioa... "munduak sinistu dagian". Arlo zabala gelditzen jaku! Eginahalak ere gitxi izango dira, nahizta guztiak beharrezko izan.

# # #

 

Liturgiak >> 


 

Jatorria - Bidea

 
 
#
# # #
Un caminar
# # #
bidean@bidean.net
orue