castellano euskera batua euskera bizkaiera

KARLOS HOUBEN Deuna

Urtarrilaren 5a

Liturgiak >>  
#
# # #

Iruzkinak

#

# # #
#
# # #

1 IRAKURGAIA: (Is 58, 6-11)

"... Hauxe da Nik maite dodan baraua: eten bidebako kateak, askatu buztarrien edeak; itzi libre menpekoak, apurtu buztarri guztiak; emon zeure ogitik gose danari; etxean hartu aterpe bako behartsuak; jantzi bilusik dagoana, eta ez bazterrera itzi zeure hurkoa... Orduan, zure argia egun-sentia lez zabalduko da, eta zure osasuna berehala erneko, aurretik joango jatzu zuzentasuna, eta atzetik, Jaunaren aintza. Orduan, zuk hots egin, eta Jaunak erantzungo deutsu; zuk deadar egin, eta Harek onan erantzungo: "Hemen naukazu"..."

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Isaiasen prediku hau, seguruenik, erbeste ondorengo lehen urteetan kokatu behar da. Hona hemen testuak garatzen dituan ideiak: egiazko barauaren aldarrikapena (6-7 tx.); justizia praktikatuz egiten danean, barauak emoten dituan ondorio positiboak (8-11 tx.).

- Herria, aberrira bihurtu ondoren, gogo biziz eta itxaropenez beterik dago, baina egoera penagarria da. Eragozpenak aurreikuspen guztiak gainditzen dabez. Yahvek gor eta ardurabarik dirudi bere herriaren eskari eta gurtzaren aurrean. Profetak, egiaz, guzurrezko baraua gatxesten dau, egoera sozial larriak ezkutatzen dabezana. Jainkoaren aurrean antzua da behartsuakazko solidaritaterik eta justiziarik ez dauan ageriko gurtza. Bihotz barritzearen ageriko egiazko agerpena bihotzaren aldaketa dakarren behartsuakazko karitatean eta zapalduakazko errukian erakusten da.

- Horregatik, baraua eta egiazko gurtza karitatearen egintzetan daudela baieztatzeak ez du esan nahi barauaren praktika ukatzen denik; gogoratu nahi dena zera da: barauak eta gurtzak karitatea dabela euren helburu. Hau da, barauak ukapena ekarri behar dau eta Jainkoa eta lagun hurkoa maitatzea. Indibidualismorik eta faltsukeriarik bako Jainkoagazko hartuemona da egiazko gurtza.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Argi dago Israelek Jainkoaren gurtzagaz bere miseriak ezkutatzeko tentaldia bizi izan ebala, holan Jainkoagaz bakean zala uste izanik. Baina profeta, Jainkoaren gizona, ez da errez iruzurtzen danetakoa. Horregaitik, bere salaketa zuzena da. Hemen ez dau lekurik ezelango engainuk. Solidaritatera eroaten ez dauan baraua guzurrezkoa da.

- Baina gero, Eleizea bera eta gu geu leku berean jausi gara, harri bera jauspide izan dogularik: geure inkoherentzien eta miserien estalgarri erabili dogu gure gurtza, geure isiltasun eta pasotismoaren babesa izan daben injustizien estalgarri.

- Aipagarria da, lehenengo lana gurtzara emona bizitzea izan eban gizon xume baten jaian, Karlos Houben-en egunean hain zuen, aurkezten deuskula liturgiak profetaren testu hau. Izan ere, badira gizon-emakumeak, gurtza bera ere behartsu eta baztartuei solidaritatea erakusteko era egokitzat ulertu eta bizi izan dabenak. Irakasbide bikaina dogu fedeko eredu eta testigu haundiotan euren bizitza bideak kontenplatzen doguzanok!

# # #
#
# # #

EBANGELIOA: (Lk 6, 27-38)

"... Maitatu egizuez zuen arerioak; egin on, gorroto deutsuenei; bedeinkatu, madarikatzen zaituenak; egin otoitz, txarto esaten deutsuenen alde... Zuok, ostera, maitatu egizuez zuen arerioak; egin on eta aurreratu, ordainaren zain egon barik... Izan zaiteze errukiorrak, zuen Aita errukiorra dan lez... Ez epaitu, eta ez zaitue epaituko; ez kondenau, eta ez zaitue kondenauko; parkatu egizue, eta parkatu egingo jatzue; emon, eta emongo jatzue: neurri zabala botako jatzue altzora, eta betea, eragina, gainezkakoa. Zeuok erabilten dozuen neurriaz izango zaree neurtuak..."

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Ebanjelioetako zoriontasunen oihartzun lez aurkezten da zati hau; areago oraindik, edozein kristau zoriontasunen lehen eta azken funtsa aurkitzeko laguntza dogu.

- "Maitatu egizuez zuen arerioak" (27. 35. tx.): ezin argiagoa izan mezua. Holan, bere garaiko errabino guztien aurrean, Jesus maisu eta gidari lez nabarmentzen da: ez da maitasuna eta gorrotoa aurrez aurre jartze hutsa, askoz gehiago eskatzen dau: bere ikasleen maitasunak gorroto dabezanakana heldu behar dau, hain zuzen ere. Ez da airean dagoan maitasuna, keinu txiki ugaritan erakusten dan maitasuna baino.

- Aurrerago, Lukasek Jesusen ezpainetan jartzen dauan espresinoan Mateoren "perfekzioa" berbearen ordez "errukia" berbea erabilten dau: "Izan zaiteze errukiorrak, zuen Aita errukiorra dan lez" (36. tx.). Ebanjelioko espiritualtasunean perfekzioa lagun hurkoaganako maitasunean erakusten dogu, maitasun honek Jainko seme-alabon identitatea agertzen dau-ta, ontasunean eta errukian Jainko horren antzeko egiten garalarik.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Argi dago Lukas ebanjelariak eskeintzen deuskun irakaspen hau Jesusen irakaskuntza osoaren bihotzera hurreratzen dala. Jesusen berba bakotxak, parabola bakotxak, keinu bakotxak ez dau besterik erakusten: haundia eta errukitsua, eroapen haundiko eta barkabera, baldintzarik bakoa dan Jainkoaren maitasun horren egia.

- Eta Lukasek, gainera, pedagogo on batek lez, Jainkoagan perfekzinoa eta errukia elkartzen ditu. Ikaslearen perfekzinoak Maisuaren helmuga berera jo behar dau: norbere burua emoteraino maitatzera, ezer gorde eta bilatu barik, norberaren indarrak ahal dabeneraino, damu eta errebantxarik barik; danak eta beti maitatzera, inor baztertu barik.

- Ona da, gure sinesmeneko eta gure Familiako testigu onenen jaiak gogoratu deiskun, ebanjelioko espiritualtasunaren muin sakon eta bizi hori. Hau beti ondo etorten jaku, gure ibilbideko edozein momentutan. Ezin dogu, bada, "albora itzi", behin eta barriro entzundako irakatsiak badira ere. Izan ere... funtsezkoak dira eta, oinarrizkoak. Horra hor proposamena!

# # #

 

Liturgiak >> 


 

Jatorria - Bidea

 
 
#
# # #
Un caminar
# # #
bidean@bidean.net
orue