castellano euskera batua euskera bizkaiera

BERNARDO MARIA SILVESTRELLI dohatsua

Abenduko 9a

Liturgiak >>  
#
# # #

Iruzkinak

#

# # #
#
# # #

1 IRAKURGAIA: (Filipotarrei 3, 8-14)

"... Dana galeratzat daukat, neurrigabeko ondasun honen aldean: Jesukristo neure Jaunaren ezaguera. Beronegaitik dana galdu neban, eta dana simaurtzat daukat, Kristo irabaztekotan... Beraz, Kristo ezagutu nahi dot, eta Haren biztueraren indarra; Haren lagun izan nahi dot nekeetan, eta Beraren antzeko heriotzean, egun baten hilen artetik biztuko nazan itxaropenez... Arineketan noa helburura, saria lortzeko; sari horretara deitzen dau-ta Jaungoikoak goitik, Kristo Jesusen bitartez..."

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Paulok eskutiz hau ESPETXETIK idazten dau. Macedonian dagoan Filiposko Alkarteari zuzenduta dago. Bigarren bidaian ebanjelizatu eban eta hango gomuta gozoa gordeten dau; beti izan eban laguntzaile zintzoa.

- Pasarte honetan agertzen da Jaungoikoaren barritasunak ikututa. Paulo, beste inor baino gehiago harrotu eitekeana lehenago bizi izan eban judutartasunez, orain Kristok harrapaturik, lehen harrokerirako izan jakon guztia, orain dana simaurtzat dauka.

- Jaungoikoaren maitasunaren prisioneru aske sentitzen da (12. a.), betiko bizitzaren bila azken mugara jo ta ke helduten dan korrikalari baten antza emoten dau (14. a.). Eta begira jagokozan judaizanteen aurrean, Legetik datorren zuzentasunez harro egozanen aurrean, apostoluak maisuki emoten deutse bere barri (4-14. aa.): lehengo farisear harroak (4-6. aa.) galdu-irabaziak hankazgora jarri jakozala dino (7. a.). "Kristok irabazia", "bere" Jaunagaz maitemindua (8. a.), orain hau da bere amets bakarra: ezagutu (10. a.), beragandu (12. a.), eta hau ahaleginak ahalegin, atseden eta bultzada era batera hartuz, aurretiaz geroko saria txastatuz (8-14. aa.).

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Benetan zoragarria Jesusen jarraitzaile honen testigantza, eta judaismoko sustrai sakon eta guzti, "Jesusegazko topaketa" aldaketa erradikala suposatzen dau berarentzat, behin eta betiko. Topaketa horren ondoren, Paulok DANA ikusten dau beste era batera; benetan, begi barriz.

- "Jesukristok irabazia": barriren barri hastera danok konbidatzen gaituan esperientzia. Paulorentzat oinarrizkoa zera da: bera norbaitek irabazi dauala, Kristok harrapatua eta betiko gainera, eta hori bere hainbeste makaltasun eta guzti, geroago berak autortzen deuskunez.

- Eragingarria benetan testigantza hau, ni fededun eta Jesusen jarraitzaile nazan honentzat. Nahi al dot neuretzat antzeko esperientzi bat? Neure esku dagozanetatik, ze bide hartu eta martxan ipinten dot hori holan izan dedin? Ez ahaztu gero: "Jesukristok irabazia" izan danaren esperientzirik ez badot, dana izango da neketsua eta gatxa.

# # #
#
# # #

EBANGELIOA: (Mateo 7, 21-27)

"... Niri "Jauna, Jauna!" esaten deustenak, ez dira guztiak sartuko zeruetako Erreinuan, zeruan dagoan nire Aitaren nahia egiten dabenak baino... Beraz, nire berbok entzun eta beteten dituana, bere etxea hatx-gainean jaso eban gizon zentzundunaren antzekoa da..."

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Jesusen Berbea zorrotza da; esatea ez dau nahiko, Aitaren borondatea bete egin behar da, maitasunean zintzotasuna erakutsiz: "Nahiago dot maitasuna, sakrifizioak baino" (Os 6, 6). Izan ere, Maisuak ez deusku aurpegira botaten bizitzako inkoherentzia, gehienetan apaltasunerako eta bihotz-barritzerako erabilten dogu eta. Jesusek salatzen dauana zera da: onbideko pertsona dala-eta, buru-eritxia izatea, esanez: "Jauna, Jauna", Jesus bere bizitzako Jaun ez izan arren. Otoitzari osoko konpromesu batek erantzun betea emon behar deutso, Aitaren borondatea betetzerakoan "zeruan lez lurrean ere" (Mt 6, 10). Azken buruan ikusiko da "egun horretan" zelan jokatu dogun.

- Bai Mateoren eta bai Lukasen ebanjelioetan, kokatzen da hatx-gainean eregi dan etxearen parabolea (24-27. aa.), egiazko sinistedunaren jarrerearen argigarri lez, entzun dauan berbea praktikatuz. Burubakoak edo zentzundunak izango gara, gure espiritu-bizitzaren oinarria zetan ipinten dogun ikusita. Hare-gainean eregiten dauanaren etxea ekatxak jota eperdiz gora botako dau. Berbearen hatx-gainean eregiten dauanak bakarrik, egunero bizitzan zintzoro jokatuz, eregiko dau etxe zabal sendoa, Jaungoikoagaz eta urkoagaz topaketa sendo gozoa egiteko modukoa.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Mendiko Berbaldiaren azkenaldiko pasartean gagoz, Maisu Barriagandik bizi-egitasmo eder bat jasoz. Ederra, baina zorrotza eta zehatza. Ezetariko zalantzarik egon ez daiten, azken gogoeta hau eskeintzen deusku, berba hutsak, ederrenak izanda ere, hutsak dirala, bizitzako lurrean errotuten ez badira, frutua emonez. Kontua zera da: etxea oinarri sendo gainean jaso edo hare-gainean. Gogoan hartzekoa!

- Ez, ez dira nahiko une bateko beroaldiak eta sentipenak. Aitaren borondatea betetea", hori da Jesusi ardura deutson bakarra (21. a.). Hau da, Aitak erakutsitako oinarri-gainean bizi-etxea jasotea, Berak bizitza ikusten, ulertzen eta planteatzen dauan arabera. Hemendik jatorko Jesusen egitekoari eta misinoari betetasunaren helburua. Holan jokatzen dauanak hatx sendoaren gainean eregiten dau, Jesusen erara.

- Hemen daukat bizitzarako sekulako programa bat eta helburu bat: Aitaren guraria, Jesusek egiten dauan lez. Hortik Jesusen "ispiluan" sarri begiratu beharra, nire bideak zeintzuk diran jakiteko. Horregaitik Berari egunero entzun beharra, beharrezkoena zein dan gogoratu deistan, nire etxeari, bizitzari eutsiko deutson oinarria (izan ere, ahaztukorra naz eta). Anai-arreba, bagara?

# # #

 

Liturgiak >> 


 

Jatorria - Bidea

 
 
#
# # #
Un caminar
# # #
bidean@bidean.net
orue