castellano euskera batua euskera bizkaiera

KURUTZEKO SAN PAULO

Urriak 19

Liturgiak >>  
#
# # #

Iruzkinak

#

# # #
#
# # #

1 IRAKURGAIA: Isaias 61, 1-3a

"... Jaunaren Espiritua neugan dago, Jaunak igurtzi nau. Behartsuei barri ona emotera bialdu nau, bihotz urratuak osatzera; katiguei parkamena iragartera eta giltzapetuei askatasuna; Jaunaren grazia urtea eta gure Jaunaren mendeku eguna iragarzera; negarrez dagozanak poztu daitezan, eta alaitu Siongo atsekabetuak..."

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Bere bokazinoaz diharduala pentsatuazotera arte, profeteak lehenengo pertsonan emoten dauan orakulu honen lehenengo txatalak (1-2) bere buruaz esandakoak bezela hartuko ditu Jesusek.

- Espirituak "hartua" aurkezten dau profeteak bere burua. Espirituaren presentzia hori azaltzeko aditz bi erabilten ditu: "gantzutu nau" eta "bialdu nau" (1). Lehenengo lekuan profeteari berari jagokon sagaratzea dago: hau da, profetea Jaunarena da, eta haren zerbitzuan bizi da (aurrerago "Mesias", Jaungoikoaren sagaratua, adierazoteko erabiliko dan aditz berbera daukagu hemen be). Jaunarena dan ezkero, besteena be bada; zehatz-mehatz definitutako eginkizunaz herrira biladua da profetea.

- "Bialdu nau" esaldiak zazpi helburu daukaz (gaurko irakurgaiak bakar batzuk bakarrik dakarz), eta lehenengoa horreen laburpena da: "Behartsuei barri ona emotera bialdu nau", bihotz urratuei, gatibuei, giltzapetuei... Jauna ez dala hareetaz ahaztu iragarri behar dau profeteak, hareetaz arduratzen dala baino. "Jaunaren grazia urtea" iragartea da kontua, Jaunak orain eta hemen hareetaz arduratzean hartzen dauan poza iragartea, hain zuzen.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Ekarpen aberatsa eta guztiz interesgarria, Jaunaren beraren bihotzetik, profeteak "irakurketa" horretan eskeintzen deuskuna: harek aurrera aterako dauan egitasmo sendoa zein dan aditzera emoten deusku barriro be: ez daukaz, ez, ahaztuta, askapen osoa iragarri eta hazur mamitzera dator. Jaunaren Espirituak berak "hartua" daukan eta bialtzen dauan Zerbitzariaren bitartez burutuko dau.

- Izan be, Barri Ona "barri txarrak" bakarrik hartzen dabezala dirudien hareentzat da. Behartsuak, baztertuak, txikituak... horreek izango dira Jaunagandiko bizi plan horreen hartzaileak. Izan be, "Jaunaren grazia urtea" da iragarten dan barri harrigarria, eta gauza guztiak barri egiten dira, baita gizakien planetan "lekurik ez dabenentzat" be.

- Zerbitzariaren MISINOA neurea egitea da gaur eta hemen aurrean jarten jatan proposamena eta egiten jatan deia. Jesusek be bere egin eban. San Paulo Kurutzekoaren Karismea alkarrekin bizi dogunok be, geure egin behar dogu Kurutzetua harriduraz kontenplatzea eta egiten diharduan Jaunaren salbamen egitasmoa munduari -bertako ahaztuenei batez be- berbaz eta bizitzaz iragartea. Hau da GONBIDAPENA. Zelan sentitzen zara, senide?

# # #
#
# # #

2.IRAKURGAIA : 1 Korintokoei 1, 18-25

"... Kristok ez ninduan bateatzera bialdu, barri ona zabaltzera baino; eta hori be, ez jakinduriazko berbaz, Kristoren kurutzeak indarrik galdu ez daian... Jaunak ez ete dau zorakeria bihurtu mundu honetako jakinduria? Begiratu, Jaunak bere jakinduria erakutsi ebanean, munduak ez eban ezagutu Jauna jakituriaren bidez, eta horregaitik Jaunak irakaspen zoroaren bidez salbau gura izan zituan sinistedunak..."

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Paulo ez da bateatzera bialdua izan, ebanjelizatzera baino (17 tx.). Hau esatean, ez dau bateoa zapuztu gura; bere bokazinoa, Jaunaren asmoetan identitatea emoten deutsana, Ebanjelioa predikatzea dala azpimarratu gura dau. Ez dau zentzunik Jesusen barri emon barik inor bateatzeak.

- Beste alde batetik, bai kronologia eta bai grazia mailan, predikazinoak sinismenari aurrea hartzen deutso, baita bateoari be (Erm 10, 14+). Baina, zelan predikatu Jesus? Paulok ez dau berbaldi ederrez eta sakonez egiten. Beharbada, hau idazterakoan, Atenasko Aeropagon izan barri dauan predikazinoaren "porrota" dauka gogoan. Esperientziak indartu egin dau bere ustea: predikatzeak Kristo kurutzietua iragartea esan gura dau, hau dalako salbatzen dauan bakarra. Jaunaren Berbea, batez be "Kurutzeko Berbea", berez da bizia eta eraginkorra (Heb 4, 12), ez dau giza euskarri beharrik; askoz gehiago oraindik, giza jakinduriak ha ilundu eta haren indar zorrotza moteltzeko arriskua dauka.

- Paulok, Itun Zaharra aitatuz eta bere erretorikaz baliatuz, bere ustez garrantzi erabakigarria daukana azpimarratzen dau. Kristo kurutzetua "behaztopatu" da juduentzat, habetik eskegita dagoanari legearen madarikapena etorkolako (Dt 21, 23), eta "zorakeria" jentilentzat, hareei higuingarria gertatzen jakelako bere burua kurutzean josten itziko eukean jainkoa. Baina Jaunak, hain zuzen be, kurutzean erakusten dau bere indarra. Kristauak, nahiz Israel herritik nahiz Jentil herritik etorri, Jaungoikoak sinismenera "deituak" diranez, Jaunaren logikeagaz jokatu behar dabe eta kurutzeko jakinduria kontuan izanda bizi, eta ez giza mailakoa kontuan izanda.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- San Paulo apostoluaren testigutzak lagunduko deusku hau lertzen. Apostoluak, judaismoan bizi zala uste ebanez, Legea beteteak emoten eban justifikazinoa eta salbamena; baina orain dana beste era batera ikusten dau: argitasun barriak urten deutso "Kurutzeko jakinduriatik", bizitza besteen alde emotearen zorakeriatik.

- Esperientzia hau besteengana zabaltzea gura leuke apostolu handiak, eta, holantxe, gizaldietan zehar hazur mamitzen diharduan eta Kristo Jaunaren kurutzeko eskeintzan osotasunera heldu zan Jaungoiko maitasunaren misterioa ezagutzen laguntzea. Hortik dator salbamenaren dohaina. Hau bihotz guztiaz irrikatzea eta debaldeko dohain bezela onartzea da sinistedunak jagon behar dauan jarrerea.

- Jesus kurutzetuaren jarraitzaile gara, eta haxe dogu gure bizitza osoaren ardatz eta eragile. Izan be, Kurutzeko san Paulok dinoanez, "jainko maitasunaren ekintza bikainena da" eta guk maitasunaren ezaugarri nagusi honen "oroitzapena egiteko" ardura hartu dogu. Horregaitik, Kristo kurutzetua gogoratu eta beronen lekuko eta zabaltzaile izatea eskatzen deusku karismari leial izateak.

# # #
#
# # #

EBANGELIOA: Markos 6, 7-13

"... Jesusek Hamabiei dei egin eutsen eta binaka bialtzen hasi zan, espiritu lohien gainean ahalmena emoten eutsen. Biderako ezer ez hartzeko agindu eutsen, makila bat baino ez... Joan ziran hareek, eta bihotz barritu eitezela iragarten eben; deabru asko uxatzen ebezan, eta gaixo asko orioz igurtzi eta osatzen ebezan..."

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Jesusek "beragaz egon eitezan" (3, 14) aukeratu ebazan Hamabiak, baina baita predikatzera bialtzeko e. Misiorako ordua heldu dela adierazten digu orain Markosek. Horretarako argibide zehatzak hartzen dabez Jesusengandik: Alkarrekin joan behar dabe, deitu dituan maitasunaren testigu bezela, eta emon jaken indarraz espiritu txarrak gaindituz.

- "Agindu eutsen...": Jesusek argi eta garbi zeozer eginazoten deutsen lehenengo aldia da, pobretasunaragaz lotuta dago. Bialtzen dituenaren aurpegia erakutsiz ebanjelizatu behar dabe, ha "aberats izanda gugaitik behartsu egin zalako" (2 Kor 8, 9), eta Aitak egintza harrigarriak burutzeko beti txikia eta indarbakoa aukeratzen dauala erakusten dau. Horregaitik, ez dabe ezer eroan behar eta bialdu dituanarengan bakarrik jarri behar dabe konfiantzea. Harrera ona bezela, onartu egingo dabe desprezioa be.

- Ikasleak, orduan, Jaunaren Erreinua heldu dala iragarriko dabe, eta ordua dala bihotz barritzeko; antzinako arerioaren aurkako garaipenak lagunduko deutso euren iragarpenari eta on eginez igaro zan Jesusen ekintza jarraituko daben osketak. Apaltasunez eta predikuaz zabalik gelditzen da ama dogun goiko Jerusalemerako sarrerea.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Jesus bere taldea lantzen ahalegindu da, beragaz izan ditu, berari entzuten eta beragandik ikasten. Orain berberak daukan aginpideaz bialtzen ditu, espiritu txarrak botateko ahalmena emoten deutse, Jaungoikoaren Erreinua heldu dan ezaugarri nagusi bezela. Horregaitik, talde harek Jesusen MISINO berbera dauka; hau izango dau eginkizun. Baina Aitak maite eta aukeratu dituan baliabideak erabiliz egingo dabe euren zeregina: baliabide eskasenez, despreziatuak izatearen aukerea be onartuz. Hau da hau hotzikarea, ene Jaungoikoa!

- "Beragaz ibiltea" da kontua; ESKOLA horretan ikasi daiteke sakon eta osorik Misinoaren edukia eta mamia. Hor konturatzen da bat, "fardel txikiaz" martxan jartea dala ibilteko modurik onena eta bialduen ibilera bereiztu behar dauana. Jesusek erromes gura ditu bereak eta ez lurralde bati lotuta.

- Misinoaren Eskolan gagoz: eskola honetako jardunean parte hartu beharra daukat. Hor bakarrik, Jesus berberaren presentzia parebakoan, igarriko dot Aitarengan konfiantza jarteak daukan indarra. Holantxe bakarrik ikasiko dot bialdua izateko eragozpen ditudan hainbat alperreko fardeletatik neure burua biluzten eta azkenera arte haren antzera ibilten.

# # #

 

Liturgiak >> 


 

Jatorria - Bidea

 
 
#
# # #
Un caminar
# # #
bidean@bidean.net
orue