castellano euskera batua euskera bizkaiera

San BIZENTE MARIA STRAMBI

Irailak 24

Liturgiak >>  
#
# # #

Iruzkinak

#

# # #
#
# # #

1 IRAKURGAIA: (Isaias 61, 1-3a)

"... Jaunaren Espiritua neugan dago, Jaunak igurtzi nau-ta. Behartsuei barri ona emotera bialdu nau, bihotz-urratuak osatzera; katiguei parkamena iragartera eta giltzapetuei askatasuna; Jaunaren grazi-urtea eta gure Jainkoaren bengantza-eguna iragartera; negarrez dagozanak poztu daitezan, eta alaitu, Siongo atsekabetuak..."

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Pasarte honetako lehenengo atalak (l-2aa) profeteak bere buruari begira esaten ditu, bere bokazino pertsonala gogoratzen deuskula dirudi; geroago Jesus Jaunak bere buruari erantziko deutsoz Nazareteko sinagogan (Lk 4, 18-19)

- Profeta Espiritu Santuak "hartuta" agertzen jaku. Espirituaren presentzia berba bi honeitan nabaritzen da: "eta Jaunak gantzutu nau" (l.a) eta "bialdu nau". Danen gainetik, "sagaratua" sentitzen da, hau da, Jainkoa Bera jabetzen da profeteaz eta bere zerbitzurako hartzen dau (hemen erabilten dauan aditza bera da geroago "Mesias", Jainkoaren sagaratuari erantziko jakona). Eta Jainkoarena dan ezkero, osoro besteentzako ere bada; profetea Jainkoak bere herriari bia1tzen deutson mezularia da, zer egin behar dauan zehatz-mehatz jasoz.

- Esaldi honek: "bialdu egin nau" zazpi esanahi eta helburu dakarzki beragan batuta (gaurko irakurgai atalean banaka bat baino ez datoz); hasieran datorrenak beste guztiak laburbatzen ditu: "Behartsuei Barri Ona emotera bialdu nau" (l.a), bihotz zauritua dabenei, katibuei, espetxeratuei... Profetearen zeregina hauxe da: Holakoei iragartea Jaungoikoa ez dala eurakaz ahaztu; benetan daukala euren ardurea. Batez ere, hau iragartzen jake: "Jaunaren grazi-urtea", hau da, Jaungoikoak hartzen dauan poza orain eurakaz ardurea izanez.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Profetearen amets eder horretan zera agertzen da: Jaungoikoaren aldetik iragarten dan EGITEKOA, munduaren aldeko salbamen betea. Profezia honen argira, Mesias, Jesusengana daroan bidea jartzen deusku aurrean. Eta hor agertzen da zelako eginbehar latza dagoan salbamen hori bere betetasunera eroatean, Jainkoaren egitasmoa horixe da ta: "Barri Ona behartsuei emotera bialdua"; izan ere, Barri Ona eurentzat da ta.

- Nazareteko sinagoga, gune eta giro bereziak aukeratu ebazan Jesusek, profezia hau bere buruari eransteko, burutu behar eben misinoa argitzeko. Holan, bere egitekoa aurkezteaz gainera, Jainkoaren izaera eta portaera aza1tzen ditu: Holakoxea da Jainkoa, "Grazi-urtea" eskeiniz, gizateriari egindako sekulako oparia. Izan ere, Berak ez ditu gizakiak ahazten, hori barik, Erreinuaren dohaia onartu eta dastatu dagiela nahi dau.

- Jaungoikoaren dohai honen partekide izatea, bere bizi barriz jabetuz, hauxe da bere egitasmoaren gailurra. Giza bizitzan proiektu hori hazurmamitu ondoren, bizibidea aldatuz, orduan bai, orduan besteengana zabalduko dogu, bizi barriz kutsatuz. Hona danok aurrean dogun erronka latza. Badaukagu ibi1teko biderik eta betetzeko MISINORIK. Zelan sentitzen zara horren aurrean, anai-arreba hori? Jakin egizu Berak behar gaituala.

# # #
#
# # #

EBANGELIOA: (Joan 10, 11-16)

"... Neu naz artzain ona. Artzain onak bere bizia emoten dau ardiakaitik. Morroiak, ostera, artzaina ez danak, ardiak bereak ez dituanak, ikusten dau otsoa etorten, eta, ardiak itzita, iges egiten dau; otsoak harrapau eta sakabanatu egiten ditu, morroiak ez daukalako ardien ardurarik. Neu naz artzain ona; ezagutzen dodaz neure ardiak, eta nireak ezagutzen nabe Ni; Aitak Ni ezagutzen nauan lez, eta bardin Nik Aita..."

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Artzain Onaren kontakizunean Jesusek sakonago eta zehatzago adierazten deusku bere buruaren mesiastasuna. Hasierako zatian (1-10.aa) Bera da Artzain ona eta ez besteak diran lako "lapur eta harrapatzailea"; gaurko liturgiako giroan "ona" (berbaz-berba "jatorra") azpimarratzen da; izan ere, Jesus da Artzain eredua, Artzain guztientzat eredugarria; hau da, Israel herriaren erlijinozko eta herrigintzako gidarientzat (23 eta 79 salmoak). Holakoetan, aurrez-aurre jarten jakon irudia morroiarena" da (12.a).

- Bakoitzak zertara jokatzen dauan ikusita, beste barik, bereizten dira artzain ona eta soldatapekoa. Harek ez dau iges egiten arriskua datorrenean, ez dabe artaldea izten; besteak, ostera -beren probetxurako jokatzen dauanak- ardura bat dauka: zelan salbatu bere bizia eta bere interesak. Hala ere, beste alderdi hau ere azpimarratzekoa da: Artzain ona dan Jesusek bere bizia ere jokatzen dau, ez gero eguneroko arazopean, baita bere ardien alde hartutako heriotzaren bidez; euren ondoizatea jarten dau bere biziaren aurretik. Hau ez dau egiten ardi abereen artzain batek ere. Irudi horretan Jaungoikoak deuskun maitasuna agertzen jaku, bere edertasun osoan, guretzat ulertezina bada ere.

- Artzain Onaren maitasuna (14.aa) nabarmentzen da, "ezagutzea" azpimarratuz, hau da, Jesus eta bere ardien arteko hartuemon estua. Hemen agertzen da Jesusek bere Aitagaz dauan batasunaren distira, bere burua oso-osoan Aitaren esanetara jarriz; besteengana zabaltzen dan distira da: Aitak Ni ezagutzen nauanez eta Nik Bera ezagutzen dodanez; eta Ni nere bizia emoten dot nere ardien alde" Jesusek ez ditu hemen aipatzen "bere" ardiak, ardi "guztiak" baino; holan bere egitekoa gizateri osora zabaltzen da: Berak danak batu behar ditu artalde baten eta Aitari eskuratu, zimur eta errubako andrea lez.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Hau bai katekesia mamitsua eskeintzen jakuna! Ebanjelioko testuinguru guztia da konbite zoragarria, Artzain Onagandik egiten jakun dohaia onartzera. Izan ere, hauxe da hemen eskeintzen jakun mezua. Artzain Ona bat dogu, ezaugarri berezi batzuk dituana: ardiak ezagutzen ditu, zaintzen ditu, eurakaitik edozer arriskutan jarteko gertu dago; areago, bere bizia emoteko gertu dago, dohaia lez, ardien alde, bizi betea izan dagien.

- Baina Artzainak ardiakaz dauan hartemonaz gainera, Artzain Onak Aitagaz dauan maitasun esperientzia nabaritzen da, izan ere, hor sortzen dira bestelako hartuemonak: alkar ezin gehiagoan ezagutzen dira, eta euren artean konpartitzen daben bizitza, horixe da ardiei eskeini deutsena. Hona historia osoa argitzen dauan sekretua, Jainkoak gizateriari izan deutson maitasunaren sekretua.

- Gu guztiok gara Artzain onak esku betean eskeintzen deuskun bizitza horren partekide. Honartzea, beragaz jabetzea, bere janariz asetzea; eta holan lortu beste batzuk ere ezagutu, bizi eta dastatu dagiela: hauxe da Artzain Onaren egitekoa: Izan ere... hauxe da gugandik lortu nahi dauana. Horretaraino heldu gara... eta nik hau guztia onartu edo ezetsi dagiket. Korapilo ederra!

# # #

 

Liturgiak >> 


 

Jatorria - Bidea

 
 
#
# # #
Un caminar
# # #
bidean@bidean.net
orue