castellano euskera batua euskera bizkaiera

AMA BIRJINA NAHIGABETUAREN San GABRIEL

Otsailaren 27a

Liturgiak >>  
#
# # #

Iruzkinak

#

# # #
#
# # #

1 IRAKURGAIA: (Filiposkoai 3, 8-14)

"... Dana galeratzat daukat, neurribako ondasun honen aldean: Jesukristo neure Jaunaren ezaguera. Beronegaitik dana galdu neban, eta dana simaurtzat daukat, Kristo irabaztekotan eta Beragan bizi izatekotan… Beraz, Kristo ezagutu nahi dot, eta Haren biztueraren indarra; Haren lagun izan nahi dot nekeetan, eta Beraren antzeko heriotzean, egun baten hilen artetik biztuko nazan itxaropenez… Gauza baten atzetik bakarrik nabil: atzean gelditu dana ahazturik, eta aurrean dagoana bilatuz, arineketan noa helburura, saria lortzeko; sari horretara deitzen dau-ta Jaungoikoak goitik, Kristo Jesusen bitartez..."

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Kartzelan idazten dau Paulok gutun hau. Filipoko (Mazedoniako uria) Alkarteari zuzendua doa. Bigarren bidaian ebanjelizatu ondoren, Paulok oroitzapen guztiz maitekorra dau hareintzat, alkar lan estuan jardun ebelako, Apostoluari uneoro laguntzen eutsoelarik.

- Jainkoak argi barriz ikutu dauan gizon baten testigutza eskeintzen deusku goiko idazki zatiak. Paulok, judaismoaren altzoan izaniko iragan aintzatsuaz, beharbada, beste inor baino harroago egon eitekeanak, Kristok harrapatua izan ondoren, simaurtzat hartzen dau ordura arte ospe bide eban guztia.

- Jainko maitasunaren preso askea da Paulo (12. tx.), betiko bizitzarako lasterketan (14. tx.) helmugako azken txanpara helduten dan atleta lez aurkezten dau bere burua. Eta, Legetiko zuzentasunaz harro, judutartzea eskatzen eben "ikusleen" aurrean, maisuki marrazten dau apostoluak bere biografia (4-14. tx.): aspaldiko fariseu harroputzak (4-6. tx.) paradoxikoki alderantzikatua ikusi dau irabaziak eta galerak ulertzeko modua (7+ tx.). "Jesu Kristok harrapatua", "bere" Jaunagazko intimitatean hazten doalarik (8. tx), orain irabaztea (8. tx.), ezagutzea (10. tx.), bereganatzea (12. tx.) da irrikatzen dauan gauza bakarra, sari ordainezina aurretik gozatzean, uneoro atseden eta eragin barritua aurkitzen dabezanaren intentsitate esanezinaz (8-14. tx.).

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Iradokitzailea benetan Jesusen jarraitzaile honen testigutza! Bere bizitzaren sustrai sakonak judaismorik gogorrenean erroturik izan arren, "Jesusegaz topo egiteak" bere ibilbide osoari, bere bizitza osoari oinarri-oinarriko aldaketa emoten deutso. Holan, bere bizitzak GILTZA barria dauka.

- "Jesu Kristok menperatua": oinarrizkoa dan zerbaitetan finkaturik bizitzera gonbidatzen gaituan esperientzia betea. Eta Paulok oinarritzat daukana, Kristok menperatu, harrapatu egin dauala sentitzea da, eta betiko, eta hori, hainbeste sufriduazo eutsoen makalkeri guztien gainetik, bere idazkietan autortzen dauan lez.

- Iradokitzailea, beraz, gaur, testigutza hori Jesusen jarraitzaile naizen honen fede bizitzarako. Antzeko esperientziarik nahi al dut niretzat? Nire esku ditudan baliabideetatik, zein jartzen ditut lanean hori lortzeko? "Elkartze" horretan bakarrik hartuko du nire bizitzak zentzu sakona, eta errealitate pertsonal osoa argitua izango da. Izan bihotz!

# # #
#
# # #

EBANGELIOA: (Markos 10, 17-21)

"... Norbaitek, arineketan etorri eta aurrean belaunikaturik, hauxe itandu eutson: "Maisu on, zer egin behar dot betiko bizitza lortzeko?". Badakizuz aginduak... Arek erantzun eutson: "Maisu, horreek guztiok gaztetatik bete dodaz nik". Orduan Jesusek, begira-begira jarririk, esan eutson maitasunez: "Gauza bat falta jatzu: zoaz, saldu daukazuzan guztiak, eta emon behartsuei; eta gordailu bat izango dozu zeruan. Eta gero erdu eta jarraitu Niri"..."

# # #
#
# # #

IRAKURKETARAKO LAGUNGARRIAK

- Ebanjelio zati honek atal bi ditu: aberastasunakazko loturagaitik huts egiten dauan bokazinoa (17-22. tx) eta ondasunen arriskugarritasunari buruz emoten diran hainbat eritzi (23-27. tx.). Gaurko jai honetako liturgiaren testua, aipatutako ebanjelio zatiaren lehenengo atalera mugatzen da.

- Betiko bizitzara daroan bide bila dabilen gizon batek emoten dau abiapuntua. Eta Jesusengana joten badau garbi adierazten dau Nazareteko Maisuak emoten eban konfiantza. Asko ziran itaun hau jakituriaz erantzun eikeen maisuak. Gizon harek, beharbada, zerbait ezbardina, zerbait barria nahi eban. Jesusek Jainkoari begira jartzen dau eta Dekalogoko hainbat aginduei begira, lagun hurkoagazko betebeharrakaz zerikusia daukenei begira batez ere. Jainkoaren nahiaren adierazpena dan Dekalogoak, izan ere, funtsezko erreferentzia kodea izanaz jarraitzen dau eta gai da betiko bizitzarantz bideratzeko. Holan Itun Zaharraren balioa berretsia gelditzen da.

- Baina gizon harek beste zerbaiten egarria dau. Txikitatik zintzo bete izan dauan Dekalogoa ez dau nahiko. Eragin barria behar dau: "Zatoz eta jarrai" (21. tx.) da mezuaren nobedadea. Jesusen pertsona da, hari jarraitzea, ezbardin egiten dauana. Jesus da bilatzen dan "zerbait gehiago" hori. Legea betetzea pertsona bategaz bat egiteak ordezkatzen dau. Pertsona honek "uste dau", hain justu, bera dala Jainkoaganako sarbide barria.

- Hala ere, Jesusi jarraitzeko beharrezkoa da lasta eta gainerako eragozpenak iztea. Jarraipenak barruko askatasuna eskatzen dau eta hau ezinezkoa da gure baitan dirua nagusi dan bitartean. Baina dirua nagusi baino gehiago ere bada; tiranoa da eta harengandik aske ez dan gizona gogor lotzen dau. Goibel eta nahigabetua doa. Nahiago izan ditu bere segurtasunak Jesusen proposamen bihotz goratzailea baino. Daukazan aberastasunek bere bizitzarako daben abagune bakarra galarazo deutsoe, pobretu egin dabe.

# # #
#
# # #

BIZITZARAKO ARGIBIDEAK

- Pasarte ezaguna, zalantza barik, gure lagunarteetan, hainbat gogoeta pertsonal egitera eroan gaituana, eta hainbat ondorio ateratzera. Hain zuzen, "zerbait gehiago" bilatzen dauan norbaiten aurrean gagoz, baina, aldi berean, bizimoduak, bizitzeko dituen erizpideek zeharo blokeaturik daukee. Maleziarik ez da kasu honetan, ez tranparik ere (ebanjelariak hainbat nabarmentzen dituen idazkari eta fariseuengan lez); egoera honetan blokeoak dana gelditu azoten dau eta proposamen bat onartzea eragozten.

- Gizon honek bilatzen dauan "zerbait gehiago" hori lez eskeintzen jako Jesus; baina ezin deutso erantzun; Jesusek emoten deutson maitasunezko begiradak berak ere (21. tx.) ezin dau egoera ha desblokeatu. Egia da, ez jako ezer falta: lege betetzailea eta ona ere bada. Zer gehiago eskatu daiteke!... Jesus bakarrik ausartzen da harantzago doan proposamena eskeintzera, gehiago eskatzen dauana, hari jarraitzea, oztopo dan guztia baztertuz. "Ekipaje arinaz" bideratzea proposatzen deutso.

- Dramatismorik barik, baina itaunak hor gelditzen dira guretzat ere itaunez beteriko pasadizo honetan, Jesusen proposamenak eskeinirik jarraitzen dau-ta, baita niretzat ere. Arazoa zerk blokeatzen nauan konturatzea izango da eta zer dodan hari jarraitzeko eragozpen. Aberastasunak? Menpean naukan bizimodu nasaia? Zer da?

# # #

 

Liturgiak >> 


 

Jatorria - Bidea

 
 
#
# # #
Un caminar
# # #
bidean@bidean.net
orue