castellano euskera batua euskera bizkaiera

DOMINGO BARBERI Dohatsua

Abuztuaren 26a

Iruzkinak >>  
#
# # #

Liturgia

##

# # #
#
# # #

Biografia Datuak / Espiritualitatea

Domingo Barberi, erlijiosoen artean "Jainkoaren Amaren" izenpetua, Viterbo inguruan jaio zen 1792. urtean. 22 urteko zela, eta hainbeste barru-deialdien ondoren, Jainkoak apostolutzara deitzen zuela jabetu zen. Nekazaritza ogibidea alde batera utzita, Pasiotarren Kongregazioan sartu zen, eta bertan buru-bihotzez ongi hornituta zegoela agertu zuen. Apaiz eginda, alor askotara jo zuen hurrenez-hurren: irakaskintzara, hitzaren ministeritzara, arimen zuzendaritzara eta liburugintzara, askotariko alorrak jorratuz: filosofia, teologia eta prediku gaiak. Gurutzeko Pauloren espirituz ongi jantzia zegoenez, Ingalaterra Elizaren batasunera itzultzeaz, batez ere, saiatu zen. 1840. urtean Pasiotarren fundatzailea izan zen Belgikan, handik Ingalaterrara iritsi zen 1842an. Han su ta gar jo zuen Jainkoak aukeran eman zion apostolutzara. Anglikar asko pozarren hartu zituen Eliza Katolikoan, haien artean nabarmenena, Joan Enrique Newman kardinala. Reading-en hil zen 1849. urteko abuztuaren 27an. Bere hilobia Sutton-en, Saint Helens-en beneratzen da, ingeles askoren erromes leku bihurtu zelarik.

# # #
#
# # #

Mezako otoitza

Jaungoiko Jauna,
Zuk aukeratu zenuen Jainkoaren Amaren Domingo dohatsua
zure maitagarrizko egintzaren zerbitzari
eta Kristorengan sinistedun guztien batasunaren apostolu;
egin gaitzazu Espiritu Santuaren esanera otzanak
eta Eliz batasunaren egile,
horrela munduak Zuk bidali zenigun
zure Seme eta gure Jaun Kristorengan sinetsi dezan,
Zurekin errege bizi baita gizaldi eta gizaldietan. E./ AMEN.

# # #
#
# # #

Hitzaren Liturgia

LEHENENGO IRAKURGAIA: 1 Korintotarrei 1, 10-13. 17-18

"Bat egizue elkarrekin, iritzi bereko eta gogo bereko izanez"

Senideok: Jesukristo gure Jaunaren izenagatik eskatzen dizuet; izan zaitezte iritzi bereko, eta ez ibili banatuta; bat egizue elkarrekin, iritzi bereko eta gogo bereko izanez.

Izan ere, ene senideok, Kloe-nekoek jakin erazi didate, eztabaidak direla zuen artean: hor ari omen zarete, noski, bakoitza bere aldetik esaten: "Ni Paulo-rena naiz, ni Apolo-rena; ni Pedro-rena, ni Kristo-rena".

Zatitua al dago Kristo? Paulo gurutziltzatu ote zuten, bada, zuengatik? Edo-ta Pauloren izenean bataiatuak izan ote zarete?

Kristok ez ninduen bataiatzera bidali, Berri Ona zabaltzera baizik; eta hori ere, ez jakinduriazko hitzez, Kristoren gurutzeak indarrik gal ez dezan.

Gurutzearen mezua, galtzen direnentzat, zorakeria da, salbatzen direnentzat, ordea, guretzat alegia, Jaungoikoaren indarra.



ERANTZUN-SALMOA: Jr 31, 10-12. 13b-14

E/. Banatuta zebilen herria bilduko du Jaunak.

Entzun Jaunaren hitza, atzerriak,
iragarri urrungo uharteetan:
Israel banatu zuenak bilduko du,
artzaiak artaldea bezala zainduko du. E./

Jakob Jainkoak berrerosi bait du,
indartsuago baten eskutik atera du.
Irrintzika etorriko dira Sion-mendira,
Jaunaren ondasunetara bilduko dira. E./

Negarretik aterako ditut pozaldira,
eta atsekabe ondoren, atseden eta alaitasunera.
Apaizen bihotza hordituko dut guritasunez,
eta nire herria aseko da nire ondasunez. E./



Aleluia

Guztiak bat izan daitezela,
Zu, Aita, Nigan zauden eta Ni Zugan nagoen bezala;
munduak sinis dezan Zuk bidali nauzula.



EBANJELIOA: Joan 17, 18-26

"Hauek ere gugan bat izan daitezela"

Aldi hartan, Jesusek begiak zerura jaso eta honela otoitz egin zuen:
- "Aita guztiz santu, zaindu itzazu Zerorrek, Niri eman dizkidazun hauek, gu bezala bat izan daitezen.

Santu egizkizu egian, zure hitza da egia. Zuk Ni mundura bidali ninduzun bezala, Nik ere mundura bidaltzen ditut hauek. Eta hauengatik santu egiten dut neure burua, hauek ere santu eginak izan daitezen egian.

Ez dizut hauengatik bakarrik eskatzen, baita hauen hitzari esker Nigan sinistuko dutenengatik ere; guztiak bat izan daitezela, Zu, Aita, Nigan zauden eta Ni Zugan nagoen bezala; hauek ere gugan bat izan daitezela, munduak sinis dezan Zuk bidali nauzula.

Zuk eman didazun aintza, Nik haiei eman diet, bat izan daitezen, Gu bat garan bezala: Ni haiengan eta Zu Nigan, batasun osora iritxi daitezen, eta honela munduak ezagutu dezan Zuk bidali nauzula, eta maite izan dituzula, Ni maite izan nauzun bezala.

Aita, hau da nire nahia: Zuk eman dizkidazunak, Ni nagokeen tokian, Nirekin egotea, nire aintza ikus dezaten, Zuk Niri emandako aintza, mundua izan baino lehenagotik maite izan nauzulako.
Aita zuzena, munduak ez zaitu ezagutu; baina Nik ezagutu zaitut eta hauek ere ezagutu dute, Zuk bidali nauzula. Agertu diet Nik zure izena, baita agertuko ere, Zuk Niri didazun maitasuna haiengan izan dadin, eta Ni ere haiekin egon nadin".

# # #
#
# # #

Jainko herriaren otoitza

Senideok: otoi egin diezaiogun poz guztien emaile den Jaungoiko Jaunari, Domingo Barberi dohatsua bitarteko dugula, eta Elizaren zatiketengatik sufritzen dauden seme-alaben otoitzak entzun ditzala eska diezaiogun.

1.- Aitorpen guztietako kristauok Kristo gure Jaunarengan batasun betea lor dezagun. ESKA DIEZAIOGUN JAUNARI.

2.- Gizakia bere irudi eta antzeko sortu zuen Jaungoikoak gizakiak, herriak eta arrazak zatitzen eta banatzen dituen harresiak desegin ditzan. ESKA DIEZAIOGUN JAUNARI.

3.- Gorputzez edo espirituz sufritzen dutenen oinaze-minak goza ditzala Jaunak eta sendo ditzala atsekabe-aldian honda ez daitezen. ESKA DIEZAIOGUN JAUNARI.

4.- Pasiotar Familia osoa, Gurutzeko San Pauloren erakutsi eta bideak jarraituz, bere ekintza apostolikoen artean beti gogoan izan dezan ekumeniko lana. ESKA DIEZAIOGUN JAUNARI.

5.- Hemen gaur elkartu garenon alde, Jaunaren Hitzari adi bizi gaitezela beti eta gero eta gogotsuago jarrai diezaiogula. ESKA DIEZAIOGUN JAUNARI.

OTOITZA: Zabaldu, Jauna, zure esku indartsua zure fededunen gainera eta egizu, Domingo dohatsuaren erakutsiak jarraituz, Zurekin bihotzez bat egin dezagula, eta batasunaren ondasunak lor ditzagula, uste osoz eskatzen dizugu. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. AMEN.

# # #
#
# # #

Opagaien gaineko otoitza

Herri guztiak, Jauna, eskaini diezaizuela bake-opari hau
sinismenaren batasunean,
Jaungoikoaren Amaren Domingo dohatsua,
Zuk batasunaren apostolu izateko aukeratu zenuena
sutu zuen maitasun gartsuak eraginda.
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. E./ AMEN.

# # #
#
# # #

Eskerrak ematea - Prefazioa

V./ Jauna zuekin.
E./ Eta zure espirituarekin.

V./ Gora bihotzak.
E./ Jaunagan dauzkagu.

V./ Eskerrak Jaungoiko gure Jaunari.
E./ Egoki da eta zuzen.

Egoki da, bai, eta zuzen,
nonahi eta beti eskerrak ematea,
Jauna, Aita Guztiz santu,
Jaungoiko ahalguztidun Horri,
Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

Gaur, Domingo Barberiren
jaieguna ospatzeko pozaldia ematen diguzulako,
bere bizitzaren jarraibidez zure Eliza sendotzen duzu,
bere hitzez irakasten diozu
eta bere laguntzaz zaintzen.

Horregatik guk ere,
zeruko aingeruekin batera
gorespen goratzarrea abesten (esaten) dizugu.

Santu, Santu, Santua...

# # #
#
# # #

Jaunartzearen ondorengo hitza

Batasun eta bakearen mahaian janariturik, Jauna,
Jaungoikoaren Amaren Domingo dohatsuaren bitartez eskatzen dizugu:
Okerrean daudenak Elizaren batasunera itzul daitezela,
eta, kristauen arteko zatiketak gainditurik,
artalde bat osa ditzaten artzain baten inguruan.
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. E./ AMEN.

# # #
#
# # #

Bedeinkapena

Jaungoiko gure Aitak,
gaur Domingo Barberi dohatsuaren jaieguna
ospatzeko bildu gaituenak,
bedeinka, zaindu
eta bere bakean sendo zaitzatela. E./ Amen.

Jesus Jaunak,
Domingo Barberi dohatsuaren bizitzan
bere Pazku misterioaren indar bizi-berritzailea agertu duenak
Ebanjelioaren testigu jator egin zaitzatela. E./ Amen.

Espiritu Santuak,
Domingo Barberi dohatsuarengan
ebanjeliozko karitatearen eredua eskaini digunak,
eman diezaizuela Elizako sinismen eta maitasunezko
batasunean heltzen joateko grazia. E./ Amen.

Bedeinka zaitzatela
Jaungoiko ahalguztidunak:
Aitak, eta Semeak,

# # #

 

Iruzkinak >> 


 

Jatorria - Bidea

 
 
#
# # #
Un caminar
# # #
bidean@bidean.net
orue