castellano euskera batua euskera bizkaiera

Daimieleko martiriak

Uztailaren 24a

Iruzkinak >>  
#
# # #

Liturgia

##

# # #
#
# # #

Biografia Datuak / Espiritualitatea

Jesus eta Mariaren Nizeforo dohatsuak eta 25 martiri lagunak haundikiro sinatu zuten beren bizitza, gure Nekaldiko Kongregazioan Jaunari eskainiz. Damielgo komentutik indarrez jaurtiak izan ziran (Ciudad Real, Espainia), 1936. urteko uztailaren 21tik 22ko bitarteko gauean. Bost taldeetan hil zituzten, leku eta egun ezberdinetan. Haien baterako jaieguna ospatzeko uztailaren 24a aukeratu zen; izan ere, egun horretan martirizatuak izan ziren aurreneko 6 erlijiosoak, Jesus eta Mariaren Nizeforo (Diez Tejerina) buru zelarik, orduan Probintziako nagusia. Nekaldiko Kongregazioan aurreneko dohatsu izendatuak izan diren martiriak dira. Joan Paulo II. Aita Santuak dohatsu izendatu zituen 1989. urteko urriaren 1an.

# # #
#
# # #

Mezako otoitza

Jainko Jauna,
martirien sendotasuna eta koroia,
Zeuk bat egin zenituen Jaunaren Nekaldian
Nizeforo eta lagun martiriak;
egizu, haien erakutsiak jarraituz,
sinismenean sendo iraun dezagula heriotzara arte.
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. E./ AMEN.

# # #
#
# # #

Hitzaren Liturgia

LEHENENGO IRAKURGAIA: Jeremias 20, 10-13

"Harek askatu du gaiztoen eskutik, behartsuaren bizia"


Jeremias Profetaren liburutik

Honela mintzo zen Jeremias:
"Marmar hauek entzuten nizkion jendeari:
"Beldurra nun-nahi.
Sala ezazue; sala dezagun".
Nere adiskideak berak ere begira dauzkat,
ni noiz eroriko:
"Ea liluratzen dugun, eta menperatu egingo dugu;
hartu eta bere ordaina emango diogu".

Baina nerekin daukat Jauna, gudari indartsu;
eroriko dira nere etsaiak,
eta ez zaizkit gailenduko.
Beren asmoak ezin bete dituztelako,
Behin ere ahaztuko ez den lotsa gorria izango dute.
Diren guztien Jauna, zintzoa aztertzen
eta bihotzaren barne-muinetan ikusten duzuna,
ikus dezadala nik, haien kontrako zure bendekua;
zure gain utzi dut nik nere auzia.

Kanta Jaunari, goretsazue Jauna,
Harek askatu du, gaiztoen eskutik,
behartsuaren bizia".



ERANTZUN-SALMOA: Salmoa 123, 2-3. 4-5. 7b-8

E/. Gure bizia hegaztia bezala da ihesi
ehiztarien saretik.


Jauna gure alde egon ez balitz
gizonak gure aurka oldartzean,
bizirik irentsiko gintuzten orduan,
haien sumina gugana goritzean. E./

Ura pulunpa izango genuen gainean,
erreka gure gainetik igoko zen;
ur bulartuak igaroko ziren,
gure gainean. E./

Gure bizia hegaztia bezala da ihesi,
ehiztarien saretik:
sarea zeharo eten da,
eta gu onez atera gera.
Gure laguntza, Jaunaren izena,
zeru-lurrak egin dituenarena. E./



Aleluia

Zorionekoak, zuzenagatik erasotuak;
hauena da-ta zeruetako erreinua.



EBANJELIOA: Joan 15, 18-21

"Neri eraso badidate, zuei ere erasoko dizuete"


Aldi hartan, Jesusek honela esan zien bere ikasleei:
- "Munduak gorrotatzen bazaituzte, jakizue zuek baino lehen gorrotatu ninduela Ni. Zuek mundutarrak bazinate, maiteko luke munduak berea; zuek ez izan, ordea, mundutarrak, Nik aukeratuak baizik eta mundutik atereak, eta horregatik gorroto zaituzte munduak.

Euki gogoan Nik esan nizuena: "Morroia ez da nagusia baino gehiago. Neri eraso badidate, zuei ere erasoko dizuete; nere hitza hartu badute, zuena ere hartuko dute". Eta hori guztia nere izenarengatik egingo dizuete; ez bait dute ezagutzen Ni bidali nauena".

# # #
#
# # #

Jainko herriaren otoitza

Nizeforo dohatsua eta bere martiri lagunen bitartez, eska diezaiogun uste osoz Jaunari osa dezala gugan, Elizaren alde, Kristoren Nekaldiari falta zaiona.

1.- Gure anai martiriengan Kristo Gurutzeratuaren irudi bizia ezagutzen jakin dezagun. ESKA DIEZAIOGUN JAUNARI.

2.- Haien laguntza bitarteko dugula, munduak iris dezala gehiago egitea gorrotoari, banaketari eta herrien arteko bereizkuntza guztiei. ESKA DIEZAIOGUN JAUNARI.

3.- Elizaren alde: bere apostolutzan benetan arduratu daitela gaurko munduko behartsuekin: gosea, pobretasuna, kulturgabetasuna eta zuzengabekeriaren menpe bizi direnekin. ESKA DIEZAIOGUN JAUNARI.

4.- Kristau herriaren alde: dena jokatzeko prest egon gaitezela, gehiago ezinean maite izan gaituen Kristo irabaztearren. ESKA DIEZAIOGUN JAUNARI.

5.- Kristo gu guztiontzat presentzia bizia izan dedin: bideko lagun, bakardadeko argi, apostolutzan, sufrimenduan eta gure eguneroko bizitzan bizilagun. ESKA DIEZAIOGUN JAUNARI.

OTOITZA: Gure Jaun eta Jainko, gugatik gurutzean hil den Jesus Semeagan agertu diguzu maitasun egintzarik haundiena; egizu, guk ere gure burua eskain dezagula anai-arreben alde, hori baita gugandik itxaroten duzun eskerronik jatorrena. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. E./ AMEN.

# # #
#
# # #

Opagaien gaineko otoitza

Nizeforo eta lagunen martiritza gogoratzean, Jauna,
emaiguzu behar den moduan zure Semearen Heriotza iragartzea;
ez zituen hitzez bakarrik jokatzera berotu bere testiguak,
batez ere jarraibidea emanez baizik.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez. E./ AMEN.

# # #
#
# # #

Eskerrak ematea - Prefazioa

V./ Jauna zuekin.
E./ Eta zure espirituarekin.

V./ Gora bihotzak.
E./ Jaunagan dauzkagu.

V./ Eskerrak Jaungoiko gure Jaunari.
E./ Egoki da eta zuzen.

Egoki da, bai, eta bidezko,
Zuri eskerrak ematea,
nonahi eta beti,
Jauna, Aita guztiz Santu,
Jaungoiko Ahalguztidun eta betiko Horri.

Nizeforo eta martiri lagun goralgarrien odolak,
zure izena aitortzeko
Kristoren antzera ixuriak,
zure ahalmenaren indarra adierazten du;
haien martiritzan, Jauna,
gure ahultasunetik sendotasuna ateratzen duzu,
haien ahultasunean
zure ahalmenaren testigutzarik argiena emanez,
Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

Horregatik,
aingeruak zeruan bezala,
guk hemen lurrean
goresten zaitugu eten gabe abestuz.

Santu, Santu, Santua...

# # #
#
# # #

Jaunartzearen ondorengo hitza

Zeruko ondasunak dastatu ondoren,
apalik eskatzen dizugu, Jauna,
Nizeforo dohatsua eta bere martiri lagunak erakusle ditugula,
itsatsi dizkiguzula gure bihotzetan zure maitasunaren
eta zure Semearen Nekaldiko ezaugarriak;
eta egizu eten gabe dasta ditzagula benetako bakearen fruituak.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez. E./ AMEN.

# # #
#
# # #

Bedeinkapena

Santuen aintza eta poza den Jaungoikoak,
Nizeforo eta bere martiri lagunen jaieguna ospatzea eman dizuenak,
eman diezaizkizuela betiko bedeinkapenak. E./ Amen.

Santuak lagun ditugula,
gaitz guztietatik aska zaitzatela Jaunak,
eta, haien bizitzako erakutsi ederrez bizkorturik,
Jaungoikoaren eta anai-arreben zerbitzuan
zintzo iraun dezazuen. E./ Amen.

Eta eman diezaizuela Jaunak santuekin
Erreinuko zorionean elkartzea,
Elizaren seme-alabok Jerusalen berrian
bizi berri betean izan gaitezen. E./ Amen.

Eta Jaungoiko Ahalguztidunaren
Aitaren, + eta Semearen eta Espiritu Santuaren
bedeinkapena jetsi dadila zuen gainera. E/ AMEN.

# # #

 

Iruzkinak >> 


 

Jatorria - Bidea

 
 
#
# # #
Un caminar
# # #
bidean@bidean.net
orue