castellano euskera batua euskera bizkaiera

San INOCENCIO CANOURA

Urriaren 9a

Iruzkinak >>  
#
# # #

Liturgia

##

# # #
#
# # #

Biografia Datuak / Espiritualitatea

Sortzez Garbiaren Inocencio (Manuel Canoura Arnau) 1887. urteko martxoaren 10an jaio zen Santa Cecilia del Valle de Ori, Mondoñedoko elizbarrutian, Espainian. Pasiotar egin zen 1905. urteko uztailaren 27an, apaiz 1913. urteko irailaren 20an, eta misiolari ministeritzaren zerbitzua eskaini zuen bere Probintziako hainbat elkarteetan (Odol Baliotsuarena). "1934ko Asturiasko iraultza" ezagunean, Turoneko Kristau Eskoletako Anaien ikastetxean Eukaristia ospatzen zegoela, Salestar elkarteko 8 Anaiekin batera atxilotua izan zen eta 1934. urteko urriaren 9an guztiak izan ziren fusilatuak. 1990. urteko apirilaren 29an Joan Paulo IIak beatifikatu zuen eta 1999. urteko azaroaren 21a kanonizatua.

# # #
#
# # #

Mezako otoitza

Jainko Jauna,
Zuk eman zenion
Sortzez Garbiaren San Inocencio apaizari
karitatearen gorengo testigantza eskaintzea,
bere bizia opatuz;
emaguzu, bere bitartez,
eragozpen guztiak zure maitasunaren indarrez gaindituz,
Zurekin topo egitera pozez jo dezagula,
benetako bizia Zu baitzera.
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. E./ AMEN.

# # #
#
# # #

Hitzaren Liturgia

LEHENENGO IRAKURGAIA: Santiago 1, 2-4. 12

"Zorionekoa probaldia ongi jasaten duen gizakia"


Ene senideok: direnak direla zuen tentaldiak, poz-bide har itzazue, jakinik tentaldiak iraupena dakarkiola zuen sinismenari. Eta azkenera arte irauten baduzue, on-onak eta beteak izango zarete errurik gabe.
Zorionekoa, tentaldiak ondo eramaten dituen gizona! Horietan zintzo azaltzen denak, hartuko bait du bizitzaren koroia, Jaungoikoak Bera maite dutenei agindu bezala.



ERANTZUN-SALMOA: Salmoa 125, 1-2ab. 2cd-3. 4-5. 6

E/. Malkoetan erein zutenek pozetan bilduko dute.

Jaunak Sion-go atxilotuak erakartzean,
bageunden amets-antzean.
Orduan bete zitzaigun ahoa parrez,
gure mingaina goratzarrez. E./

Atzerrietan, orduan, esan zuten:
«Jauna handikiro jokatua dute».
Gurekin handikiro jokatu da Jauna:
hau da poza daukaguna! E./

Bihur ezazu, Jauna, gure zoria,
Negeb-eko erreka-urak bezala.
Malkoz erein bazuten,
pozez bilduko dute. E./

Haruntzakoan han zijoazen negarrez,
ereiteko gari-zorroa eramanez.
Pozik etorriko dira honanzkoan,
gari-balak eskuan. E./



Aleluia

Zorionekoa probaldia ongi jasaten duen gizakia,
aztertua izan ondoren,
bizitzako koroia jasoko baitu.



EBANJELIOA: Mateo 10, 26-33

"Ez izan beldurrik gorputza hiltzen dutenei"


Aldi hartan, Jesusek honela esan zien bere apostoluei:
- "Ez izan gizonen beldurrik, ez bait da ezer ezkuturik, agertuko ez denik; ez ezer gorderik, jakingo ez denik. Gaueko ilunpetan esaten dizuedana, esazue eguneko argitan; eta belarrira entzuten duzuena, hots egin etxe-gainetatik.
Ez izan beldurrik gorputza hiltzen dutenei, baina anima ezin hil dezaketenei; izan beldur, inori izatekotan, gorputz-arimak su-leizean gal ditzakeenari. Ez al dira, txanpon batean saltzen bi txori? Eta haietako bakar bat ere ez da lurrera erortzen, zuen Aitaren baimenik gabe. Zuen buruko ile guztiak ere kontaturik daude. Beraz, ez izan beldurrik; txori guztiak baino gehiago zarete zuek.
Gizonen aurrean nire alde ateratzen denak, bere alde izango nau Ni ere, zeruetan dagoen nire Aitaren aurrean. Gizonen aurrean Ni ukatzen nauena, ordea, ukatu egingo dut Nik ere, zeruan dagoen nire Aitaren aurrean»".

# # #
#
# # #

Jainko herriaren otoitza

Inocencio Canoura lagun dugula, otoi egin dezaiogun Jaunari, Kristok eskaintzen digun bizitzaren alde bakarrik jokatzeko egarri bizia eman dezaigun.

1.- Ebanjelioarekiko beren zintzotasunagatik aurrean erabiliak edo gizartean baztertuak direnen alde: probalditik sendotuak atera daitezen. ESKA DIEZAIOGUN JAUNARI.

2.- San Inocencioren antzera, apostolutzako eginbeharrak onartzeko beti gertu egon gaitezela, eragozpenak eragozpen. ESKA DIEZAIOGUN JAUNARI.

3.- Behartsuak, nahigabetuak, aurrean erabiliak, bakearen alde ari direnek: zeruetako Erreinua berena denaren pozezko ziurtasuna izan dezaten. ESKA DIEZAIOGUN JAUNARI.

4.- Gerratearen eta nolanahiko gogorkeriaren biktima erortzen direnen odola alperrekoa izan ez dadin. ESKA DIEZAIOGUN JAUNARI.

5.- Gutariko bakoitzak ditugun dohain eta gaitasunak gure anai-arreben alde jar ditzagun, San Inocencioren antzera, odola emateraino ere bai, horrela behar izan ezkero. ESKA DIEZAIOGUN JAUNARI.

OTOITZA: Egizu, Jauna, zure Semearen ahotsa entzun eta baldintza gabe jarraitu dugunok iritsi dezagula Berak agindutako zoriona, eguneroko bizitzako borrokan lagundu ondoren. Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. E./ AMEN.

# # #
#
# # #

Opagaien gaineko otoitza

Aita errukiorra,
isuri, arren, zure bedeinkapena opari hauen gainera,
eta zaindu gaitzazu zure martiri
Sortzez Garbiaren Inocenciok
odola isuriz aitortu zuen sinismenean.
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. E./ AMEN.

# # #
#
# # #

Eskerrak ematea - Prefazioa

V./ Jauna zuekin.
E./ Eta zure espirituarekin.

V./ Gora bihotzak.
E./ Jaunagan dauzkagu.

V./ Eskerrak Jaungoiko gure Jaunari.
E./ Egoki da eta zuzen.

Egoki da, bai, eta bidezko,
Zuri eskerrak ematea,
nonahi eta beti,
Jauna, Aita guztiz Santu,
Jaungoiko ahalguztidun eta betiko Horri.

Sortzez Garbiaren San Inocencio martiriaren odola,
zure izena aitortzeko
Kristoren antzera isuriak,
zure ahalmenaren indarra adierazten du;
beren martiritzan, Jauna,
gure ahultasunetik sendotasuna ateratzen duzu,
beren ahultasunean
zure ahalmenaren testigutzarik argiena emanez,
Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

Horregatik,
aingeruak zeruan bezala,
guk hemen lurrean
goresten zaitugu eten gabe abestuz.

Santu, Santu, Santua...

# # #
#
# # #

Jaunartzearen ondorengo hitza

Sakramentu hauekin indarberriturik
eskatzen dizugu, Jauna,
Sortzez Garbiaren san Inocencio
zure martiriaren iraupenari jarraituz,
Zuk eramanpenari agindutako saria
zure eskuetatik jaso dezagun.
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. E./ AMEN.

# # #
#
# # #

Bedeinkapena

Jaungoiko gure Aitak,
gaur Inocencio Canoura santuaren
jaieguna ospatzeko bildu gaituenak,
bedeinkatu, zaindu
eta bere bakean sendotu zaitzatela. E./ Amen.

Jesus Jaunak,
Inocencio Canoura santuaren bizitzan
bere Pazko misterioaren indar bizi-berritzailea agertu duenak,
Ebanjelioaren testigu jator egin zaitzatela. E./ Amen.

Espiritu Santuak,
Inocencio Canoura santuarengan
ebanjeliozko karitatearen eredua eskaini digunak,
eman dezaizuela Elizako sinismenean eta maitasunezko
batasunean heltzen joateko grazia. E./ Amen.

Eta bedeinka zaitzatela
Jaungoiko Ahalguztidunak,
Aitak, eta Semeak, eta Espiritu Santuak. E./ Amen.

# # #

 

Iruzkinak >> 


 

Jatorria - Bidea

 
 
#
# # #
Un caminar
# # #
bidean@bidean.net
orue