castellano euskera batua euskera bizkaiera

PIO CAMPIDELLI dohatsua

Azaroaren 3a

Iruzkinak >>  
#
# # #

Liturgia

##

# # #
#
# # #

Biografia Datuak / Espiritualitatea

Pio Campidelli (Pio de S. Luis) Italiako Trebbio herrian, Rimini elizbarrutian jaio zen 1868. urteko apirilaren 29an, guraso nekazarien seme. 1882. maiatzaren 27an ezagutu zituen Pasiotarrak, Misio Santu batzuetan; Nekaldi Kongregazioko jantzia hartu eta erlijioso profesa egin zuen 1884. urteko apirilaren 30an Casaleko Andra Mariaren nobiziaduan. Gogo beroz hasi zuen pasiotar bizitza latza, Mariarenganako eta Eukaristiarenganako jaieraz nabarmendu zen, anaiarteko karitatez eta ikasketarako gogo biziz. San Luis Gonzaga eta Ama Nahigabetuaren San Gabirel hartu zituen eredutzat; zazpi urte iraun zuen erlijioso bizitzan, agindutako betebeharretan eta bertute guztien jarduera alaitsu eta jatorrenean guztientzat eredu zehatz betea izanik, bai elkarte barruan eta bai handik kanpo. Lau ordena txikiak hartu ondoren, subdiakuntzarako prestatzen zegoela hil zen, gaixo gogor batek jota, ekstasi gozotan, 1889. urteko azaroaren 2an Casale bakartegian, bere bizitza gazte-loretan Jaunari eskainiz Elizaren, Aita Santuaren eta bere RomaƱa bihotzekoaren alde. Joan Paulo II Aita Santuak beatifikatu zuen 1985. urteko azaroaren 17an.

# # #
#
# # #

Mezako otoitza

Jainko ona,
zeruetako Erreinuko misterioak ezagutarazten dizkiezun
txikien artetik aukeratu duzu Pio Campidelli zure zerbitzari apala;
egizu, haren bitartez, ibil gaitezela bihotz xalotasunez,
zure maitasun garrak bero gaitzala
eta lor dezagula gizaki guztiak maitasunez erantzun dezaizutela,
anaiarteko maitasun-egintzen bidez.
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. E./ AMEN.

# # #
#
# # #

Hitzaren Liturgia

LEHENENGO IRAKURGAIA: 1 Joan 2, 12. 14c-17

"Ez maita mundurik, ez munduko gauzarik ere"


Zuei, ene semeoi, hau idazten dizuet: barkatu zaizkizuela zuen pekatuak Jesukristoren izenean.
Berriro esaten dizuet, gazteok: indartsuak zarete, zuengan dago Jaungoikoaren Hitza, eta garaitu duzue gaiztoa. Ez maita mundurik, ez munduko gauzarik ere.
Norbaitek mundua maite badu, ez dago harengan Aitaren maitasunik. Izan ere, munduan den guztia, -gizon lurkoiaren grina, begien grina, naiz aberastasunaren harrokeria-, ez dator Aitarengandik, mundutik baizik. Eta mundua badijoa, baita haren grinak ere; Jaungoikoaren gogoa egiten duena, berriz, betirako dago.



ERANTZUN-SALMOA: Salmoa 118, 9. 10. 11. 12. 13. 14

E/. Zure Hitza, Jauna, alaitasun-iturri da.

Nola eramango bide garbia gazteak?
Zure hitzak beteaz.
Bihotz-bihotzez zaitut bilatzen,
ez utzi ni, Zuk aginduetatik baztertzen. E./

Zuk esana bihotzean dut gordeko,
zure aurka pekaturik ez egiteko.
Bedeinkatua Zu, Jauna,
erakus niri Zuk ezarriak. E./

Nire ezpainez nik zabalduko,
Zuk zure ahoz erabakiak oro.
Pozten naiz Zuk hots egin bideetan,
ez hainbat ondasun guztietan. E./



Aleluia

Zorionekoak bihotz garbiz eta leialez
Jaungoikoaren Hitza gordetzen
eta iraupenez fruitu ematen dutenak.




EBANJELIOA: Joan 15, 12-17

"Hau agintzen dizuet: maita dezazuela elkar"


Aldi hartan, Jesusek honela esan zien bere ikasleei:
- "Hau da nire agindua: maita dezazuela elkar, Nik maite izan zaituztedan bezala. Ez da maitasun handiagorik, nork bere bizia bere adiskideengatik ematea baino.
Zuek nire adiskide zarete, Nik agindua betetzen baduzue. Orain ez dizuet gehiago morroi esaten, morroiak ez bait daki nagusiak zer egiten duen; adiskide esaten dizuet, Aitagandik ikasi dudan guztia adierazi bait dizuet zuei.
Ez nauzue zuek aukeratu Ni, baizik Nik aukeratu zaituztet zuek; eta ezarri zaituztet, joan zaitezten, eta fruitu eman dezazuen eta zuen fruituak iraun dezan; Aitari nire izenean eskatzen diozuen guztia, eman dezaizuen.
Hau agintzen dizuet: maita dezazuela elkar".

# # #
#
# # #

Jainko herriaren otoitza

Senideok, Jaungoiko Aita-Amaren errukia eska dezagun, Pio Campidelli lagun hartuta, Kristorekiko batasuna bere bizitzaz agertu baitigu.

1.- Elizaren alde: beti Berri Ona iragartzen iraun dezan, bere bizieraz testigantza emanez. ESKA DIEZAIOGUN JAUNARI.

2.- Naziontako agintarien alde: beren ahalegin guztiak egin ditzaten bakearen eta gizakien ongizatearen alde. ESKA DIEZAIOGUN JAUNARI.

3.- Familiaren alde: ezkontzako sakramentuz santututa dagoenez, ebanjelioko bizitzaren eskola izan dedin eta Jainko-Herriaren zerbitzurako bokazioen iturri. ESKA DIEZAIOGUN JAUNARI.

4.- Bizitzaren arrazoibidea galdu duten gazteen alde: beren bizibidean zehar aurki ditzaten gazte eta heldu prestuak eta Jaungoiko Aita-Amaren maitasunaren testigu sinisgarriak. ESKA DIEZAIOGUN JAUNARI.

5.- Prestakuntza-aldian dauden pasiotar gazteen alde: beren bizitza Jesukristo Gurutziltzatuaren erara molda dezaten eta frutu ugari eman Elizaren onerako. ESKA DIEZAIOGUN JAUNARI.

OTOITZA: Pio Campidelli dohatsua bitarteko hartuta, eskatzen dizugu, Aita, senti dezagula gugan zure ontasunaren eragina. Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. E./ AMEN.

# # #
#
# # #

Opagaien gaineko otoitza

Ontasun hutsa zeran Jaungoikoa,
Pio Campidelligan gizaki zaharra desegin
eta zure antzeko gizaki berria sortu nahi izan duzu;
haren irabaziei esker, biziberri gaitzazu, bera izan zen bezala,
zure gogoko oparia eskain ahal dezaizugun.
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. E./ AMEN.

# # #
#
# # #

Eskerrak ematea - Prefazioa

V./ Jauna zuekin.
E./ Eta zure espirituarekin.

V./ Gora bihotzak.
E./ Jaunagan dauzkagu.

V./ Eskerrak Jaungoiko gure Jaunari.
E./ Egoki da eta zuzen.

Egoki da, bai, eta zuzen
Zu, Jauna, zeruko eta lurreko izakiak
beti gorestea,
eta zeruetako Erreinuagatik
Kristori eskainiak izan diren santuak gogoratuz,
zure asmo ederrak ospatzea.

Haiengan berreskuratzen du gizakiak
Zugandik hartu zuen hasierako santutasuna,
eta hemen lurrean gozatzen dituelarik
gero zeruan betean izango dituenak.

Horregatik,
aingeru eta santuekin batean
goresten zaitugu eten gabe abesten dugula.

Santu, Santu, Santua...

# # #
#
# # #

Jaunartzearen ondorengo hitza

Sakramentu honekin sendotuak izan geran
zure zerbitzariok eskatzen dizugu, Jauna,
gauza guztien gainetik Zu bilatzen ikas dezagula,
Pio Campidelli dohatsuaren antzera;
eta horrela, munduan bizi geran artean,
gizaki berriaren antzeko izan gaitezen.
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. E./ AMEN.

# # #
#
# # #

Bedeinkapena

Jaungoiko gure Aitak,
Pio Campidelli dohatsuaren jaia ospatzeko
hemen elkartu gaituenak
bedeinkatu, zaindu eta bere bakean sendotu zaitzatela. E./ Amen.

Kristo Jaunak,
Pio Campidelli dohatsuarengan
pazku misterioaren indar berritzailea agertu duenak,
bere Ebanjelioaren testigu zintzoak egin zaitzatela. E./ Amen.

Espiritu Santuak
Pio Campidelli dohatsuarengan
Ebanjeliozko karitate eredua eskaini digunak,
eman dezaizuela Elizan sinismen eta maitasunaren
benetako batasuna gehitzea. E./ Amen.

Eta bedeinka zaitzatela
Jaungoikoa Ahalguztidunak,
Aitak, Semeak

# # #

 

Iruzkinak >> 


 

Jatorria - Bidea

 
 
#
# # #
Un caminar
# # #
bidean@bidean.net
orue