castellano euskera batua euskera bizkaiera

EUGENIO BOSSILKOV dohatsua

Azaroaren 13a

Iruzkinak >>  
#
# # #

Liturgia

##

# # #
#
# # #

Biografia Datuak / Espiritualitatea

Eugenio Bossilkov dohatsua, pasiotar gotzaina, Belenen jaio zen, Bulgarian, 1900. urteko azaroaren 16an. Hamaika urtetik gora bere aberriko pasiotarren seminarioetan -Oresc eta Russee- jaso zuen heziketa; ondoren Belgika eta Holandako pasiotar elkartetxeetara bidalia izan zen, bere heziketak burutzera. Nobiziadua Eren, Belgikan, egin zuen, eta orduan ezarri zioten Bihotz Sakratuaren Eugenio izena. Teologia ikasketak bukatu ondoren, apaizgintza jaso zuen 1926. urteko uztailaren 25an. Berehala Erromara bidali zuten; 1932an teologian doktoradutza iritsi zuen, Pontifizio Instituto Orientalean. Bulgariara itzuli zen 1933an. Russeko eta Badarski-Gheran parrokietako pastoraltzan aritu zen hainbat urte; denbora asko baino lehen, 1947. urtean, Nikopolisko gotzain izendatu zuten. Bulgaria osoan oso goraipatua eta maitatua izan zen. Stalinen jazarpenaldian heriotz-kondena ezarri zioten eta Sofiako kartzelan fusilatua izan zen 1952. urteko azaroaren 11an.

# # #
#
# # #

Mezako otoitza

Jainkoa Jauna,
Zuk eman zenion
Eugenio gotzain dohatsuari
bere herria sinismenean
eta eliz-batasunean zaintzeko grazia,
odol-heriotza jasanez;
egizu, arren, Zugatik bizia ematerakoan,
atzerarik izan ez zuen haren antzera,
guk ere sendo iraun dezagula sinismenaren aitorpenean.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez. E./ AMEN.

# # #
#
# # #

Hitzaren Liturgia

LEHENENGO IRAKURGAIA: 2 Korintoarrei 4, 1-2. 5-7

"Jesus Jauna dela aitortzen dugu,
eta gu Jesusegatik zuen zerbitzari"



Senideok: Jaungoikoaren errukiz apostolutzako zerbitzua dugunok, ez dugu kemenik galtzen. Isilpean lotsaz bezala ibiltzea zapuztu egiten dugu; ez gabiltza maltzurkerietan, ezta Jaungoikoaren hitza iruzurrez nahasten ere; baizik, egia erakutsiz, geuron buruak sinisgarri agertzen dizkiegu gizon guztiei, Jaungoikoaren aurrean.
Ez gera ari geuron buruak ezagutarazten; Kristo dela Jauna ezagutarazten dugu, eta gu zuen morroi Jesusengatik.
?Ilunetik argia atera bedi? esan zuen Jaungoikoak, Hark egin du argi gure bihotzetan, guk ere argi egin dezagun, Kristoren aurpegiari darion Jainko-handitasuna ezagutzera emanez.
Ondasun hau buztinezko ontzitan darabilkigu, honenbesteko indarra Jaungoikoarengandik dela ager dadin, eta ez guregandik.



ERANTZUN-SALMOA: Salmoa 30, 3cd-4. 6 y 8ab. 16bc-17

E/. Zure eskuetan uzten dut, Jauna, nire arnasa.

Izan zakizkit harkaitz, ni gordetzeko,
gaztelu sendo, ni salbatzeko.
Zu bait zaitut harkaitz eta gaztelu,
zure izenagatik eraman nazazu eta gidatu. E./

Zure eskuetan uzten dut nire arnasa,
askatuko nauzu, Jauna, Jainko leiala.
Ni, berriz, sendo nago Jaunagan,
poztu eta alaituko naiz zure maitasunaz. E./

Aurpegi argia erakutsi morroi oni,
salba nazazu zure errukiz.
Zure aurpegiaren itzalpean babesten gaituzu
gizonaren asmo maltzurretik. E./



Aleluia

Zorionekoa probaldia ongi jasaten duen gizakia,
ongi aztertu ondoren,
bizitzako koroia jasoko baitu.




EBANJELIOA: Mateo 10, 17-22

"Nigatik agintari eta erregeengana eroango zaitue;
hareen eta atzerritarren aurrean aitormen eman ditzazuen"


Aldi hartan, Jesusek honela esan zien bere apostoluei:
- "Kontuz ibili jendearekin; beren auzitegietara eramango zaituzte, eta zigorkatuko beren sinagogetan. Eta Nigatik, agintari eta erregeetara eramango zaituzte, haien eta atzerritarren aurrean aitormen egin dezazuen.
Eramaten zaituztenean, ez ibili buru-hausten, zer esango eta nola esango. Orduan emango zaizue zer-esana. Izan ere, zuek ez, baino zuen Aitaren Espiritua izango da, zuengan mintzatuko dena.
Anaiak anaia eramango du heriotzara, eta aitak semea; eta umeak gurasoen aurka altxako dira eta hil egingo dituzte. Nire izenagatik guztiek begitan hartuko zaituzte; baina azkeneraino irauten duena salbatuko da".

# # #
#
# # #

Jainko herriaren otoitza

Eugenio Bossilkov dohatsua, bere hitzez eta bizitzaz Kristo Berpiztuarengan sinismenean testigua gogoan dugula, zuzen diezaiogun Jaunari otoitz eskaria.

1.- Eugenio Bossilkov dohatsua bitarteko eta lagun dugula, kristau guztiak senitarte bateko senti daitezela, non maitasuna, elkar onartzea eta batasuna nagusi direlarik. ESKA DIEZAIOGUN JAUNARI.

2.- Lurreko herrialde guztiak, gogorkeria, gezurra eta zuzengabekeria alde batera utzirik, Kristorengana zabal daitezen, Berak dakarren salbamen eta bakea onartuz. ESKA DIEZAIOGUN JAUNARI.

3.- Erlijioso bizitzan Jaunari kontsakratuak diren lekaide-lekaimeak onar dezatela bihotz zabaltasunez, Kristoren jarraitzaile izateko bokazioa, Jaungoikoaren eta hurkoaren zerbitzari zintzo agertuz. ESKA DIEZAIOGUN JAUNARI.

4.- Egiaren eta justiziaren alde jokatzearren, aurrean erabiliak diren guztien alde, Jesusen jarraitzaileak bizkortzen diren indar misteriotsua senti dezaten. ESKA DIEZAIOGUN JAUNARI.

5.- Eugenio Bossilkov dohatsuaren martiritza Pasiotar Familiarentzat bedeinkapen iturri emankor bihur dadila. ESKA DIEZAIOGUN JAUNARI.

OTOITZA: Onar egizu, Aita ona, gure otoitza, eta Kristogan bere sinismena bizia emanez aitortu zuen Eugenio Bossilkov dohatsua bitarteko dugula, emaguzu guri ere behar dugun indarra, zure Semearen jarraitzaile duinak izan gaitezen. Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. E./ AMEN.

# # #
#
# # #

Opagaien gaineko otoitza

Onar ezazu, Jauna, gure oparia,
zure Semearen Nekaldian ospatzen duguna,
Eugenio Bossilkov dohatsua bitarteko dugula,
gugan bizi bihur dedin.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez. E./ AMEN.

# # #
#
# # #

Eskerrak ematea - Prefazioa

V./ Jauna zuekin.
E./ Eta zure espirituarekin.

V./ Gora bihotzak.
E./ Jaunagan dauzkagu.

V./ Eskerrak Jaungoiko gure Jaunari.
E./ Egoki da eta zuzen.

Egoki da, bai, eta zuzen,
nonahi eta beti eskerrak ematea,
Jauna, Aita guztiz santu,
Jaungoiko Ahalguztidun Horri,
Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

Gaur Eugenio Bossilkov dohatsuaren
jaieguna ospatzeko pozaldia ematen diguzulako;
bere bizitzaren jarraibidez zure Eliza sendotzen duzu,
bere hitzez irakasten diozu
eta bere laguntzaz zaintzen.

Horregatik guk ere,
zeruko aingeruekin batera
gorespen goratzarrea abesten (esaten) dizugu.

Santu, Santu, Santua...

# # #
#
# # #

Jaunartzearen ondorengo hitza

Zure Semearen Gorputz-Odolez janarituta, Jauna,
emaiguzu, arren,
Eugenio Bossilkov martiri dohatsuaren jaiegunean,
Zugan beti egotea,
zure maitasunean irautea,
zure bizitzaz bizitzea eta
zure eskuz gidatuak izatea.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez. E./ AMEN.

# # #
#
# # #

Bedeinkapena

Jaungoiko gure Aitak,
gaur Eugenio Bossilkov dohatsuaren
jaieguna ospatzeko bildu gaituenak,
bedeinkatu, zaindu
eta bere bakean sendotu zaitzatela. E/. Amen.

Jesus Jaunak,
Eugenio Bossilkov dohatsuaren bizitzan
bere Pazko misterioaren indar bizi-berritzailea agertu duenak
Ebanjelioaren testigu jator egin zaitzatela. E/. Amen.

Espiritu Santuak,
Eugenio Bossilkov dohatsuarengan
ebanjeliozko karitatearen eredua eskaini digunak,
eman dezaizuela Elizako sinismen eta maitasunezko
batasunean heltzen joateko grazia. E/. Amen.

Eta bedeinka zaitzatela Jaungoiko Ahalguztidunak,
Aitak, Semeak eta Espiritu Santuak. E/. Amen.

# # #

 

Iruzkinak >> 


 

Jatorria - Bidea

 
 
#
# # #
Un caminar
# # #
bidean@bidean.net
orue