castellano euskera batua euskera bizkaiera

San BIZENTE MARIA STRAMBI

Irailak 24

Iruzkinak >>  
#
# # #

Liturgia

##

# # #
#
# # #

Biografia Datuak / Espiritualitatea

Civitavechian jaio zen 1745. urtean. Apaiz ordenatuta laister sartu zen sortuberri zen Pasiotarren Kongregazioan. Kristau bizitzaren eragile gartsua izan zen, batez ere, Jesukristoren Nekaldiaren iragarpenez, ea Italia osoa zeharkatuz. Kristau ikasbide eta otoitz giroko hainbat liburu argitaratu zituen. Azken hauen artean Odol Guztiz Baliotsuari buruzko liburua dugu azpimarragarrienetakoa. Askoren zuzendari argia izan zen santutasun bidean; gogora ditzagun bi: Gaspar del B˙falo santua eta Ana Mari Taigi dohatsua. Macerata eta Tolentino elizbarrutietako gotzain izendatu zuten; su eta gar aritu zen apostolu lanetan elizgizonei eta kristau herri osoari biziberritzera eraginez, artaldearen alde artzain arretaz jokatuz. Bere garaiko herri bizitzako gatazkatan, Elizaren askatasunaren defendatzaile bulartsua agertu zen, Napoleonen agintaldiko lapurketen aldeko leialtasuna baino erbesteratzea lehenago aukeratuz. Bere elizbarrutira itzuli zenean, bere artzaintzako arretaz eta behartsuen aldeko zerbitzuz lehen baino ere distiratsuago agertu zen. Leon XI. Aita Santuak Quirinal-era erakarri zuen bere kontseilaritzat. Bertan hil zen 1824. urteko urtarrilaren 1an, egoera larrian zegoen Aita Santuaren alde bere bizia Jaunari eskainiz. Bere gorputz hondarrak Maceratan datzaz 1957. urtetik gora.

# # #
#
# # #

Mezako otoitza

Jainko Jauna,
Zuk eman zenion Bizente Maria Strambi gotzainari
zure Elizan Jesukristo Gurutzekoaren
azkengabeko ondasunak iragartzeko misioa;
emaiguzu guri ere, bere bitartez,
zure maitasun misterioa gero eta gehiago ezagutzea
eta Ebanjelioaren harira zure presentzian ibiltzea,
egite onezko fruitu ugariak emanez.
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. E./ AMEN.

# # #
#
# # #

Hitzaren Liturgia

LEHENENGO IRAKURGAIA: Isaias 61, 1-3a

"Behartsuei berri ona ematera bidali nau,
bihotz-urratuak sendatzera"



Jaunaren Espiritua neregan dago,
Jaunak gantzutu bait nau.
Behartsuei berri ona ematera bidali nau,
bihotz-urratuak sendatzera;
katiguei barkamena hots egitera
eta giltzapetuei askatasuna;
Jaunaren grazia-urtea
eta gure Jainkoaren bendeku-eguna hots egitera;
negarrez daudenak poztu daitezen,
eta alaitu, Sion-go atsekabetuak.



ERANTZUN-SALMOA: Salmoa 88, 2-5. 21-22. 25-27

E/. Hots egingo dut, Jauna, zure salbamena.

Jauna, zure maitasuna abestuko dut betiren beti,
zure leialtasuna adieraziko gizaldiz gizaldi.
Esana bait duzu: ?Maitasuna betiko dut eraiki?,
zure leialtasuna zeruan duzu sendo erazi. E./

Elkargo egin dut nire hautatuarekin,
Dabid nire morroiari nion zin egin:
?Betiko sendotuko dut zure hazia,
menderen mende eraikiko zure aulkia?. E./

Dabid aurkitu dut morroi niretzat,
gantzutu dut nire olio santuaz,
nire eskua beti berekin izan dezan,
nire besoak bizkor dezan. E./

Nire leialtasuna eta grazia ditu berekin,
garai aterako da haren indarra nire izenarekin.
Berak deituko nau: ?Zu zaitut Aita,
ene Jainko, nire salbamenaren Harkaitza?. E./



Aleluia

Ez du inork maitasun haundiagorik,
bere adiskideen alde bizia ematen duenak baino.



EBANJELIOA: Joan 10, 11-16

"Artzai onak bere bizia ematen du ardiengatik"

Aldi hartan, Jesusek honela esan zien farisearrei:
- ?Ni naiz artzai ona. Artzai onak bere bizia ematen du ardiengatik. Morroiak, ordea, artzai ez denak, ardiak bereak ez dituenak, ikusten du otsoa etortzen eta, ardiak utzita, ihes egiten du; otsoak harrapatu eta sakabanatu egiten ditu; morroiari ez bait zaio ajolarik ardiengatik. Ni naiz artzai ona; ezagutzen ditut nire ardiak, eta nireek ezagutzen naute Ni; Aitak Ni ezagutzen nauen bezala, eta berdin Nik Aita; gainera nire bizia ematen dut Nik ardiengatik. Baditut, artegi honetakoak ez diren beste ardi batzuk; haiek ere ekarri beharrak dauzkat; adituko dute nire ahotsa, eta artalde bakarra izango da, eta artzai bakarra?.

# # #
#
# # #

Jainko herriaren otoitza

Otoi egin diezaiogun, anai-arrebok, Bizente Maria Strambi lagun dugula, Aita Jaungoiko Ahalguztidunari, bere Seme bakarra emateraino mundua maite izan duenari.

1.- Aita santuaren alde: Jainkoak eman diezaizkiola jakituria eta sendotasuna, Jainko Herri santua zuzentzeko. ESKA DIEZAIOGUN JAUNARI.

2.- Gotzain eta apaizen alde: Hitzaren eta Eukaristiaren zerbitzari direnez, Kristoren gose-egarri direnei behar duten janari ugaria eskain diezaien. ESKA DIEZAIOGUN JAUNARI.

3.- Herrietako agintedunen alde: Jaungoiko gure Jaunak zuzen ditzan haien burubihotzak, herriak justiziaz, askatasunez eta bakez gida ditzaten. ESKA DIEZAIOGUN JAUNARI.

4.- Misiolarien alde: herriei Kristoren Nekaldia iragartzeko eginkizuna duten ezkero, jendea bihotz-berritzera eta santutasunera erakartzen saia daitezen. ESKA DIEZAIOGUN JAUNARI.

5.- Hemen bildu garenon alde: Bizente Maria Strambiren antzera, gure bizia jar dezagula Jesukristo Gurutzekoaren eta bere Elizaren alde. ESKA DIEZAIOGUN JAUNARI.

OTOITZA: Jauna, luza zure begirada samurra apaltasunez eta itxaropenez dei egiten dizun familia honen gainera; Bizente Maria Strambi lagun dugula, zure Elizan ez daitezela inoiz falta artzain santu eta argiak, geroko zorion herrira zuzen dezaten. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. AMEN.

# # #
#
# # #

Opagaien gaineko otoitza

Onar itzazu, Jauna, aldarera ekarri dizkizugun oparigaiok,
Bizente Maria Strambi gotzain santuaren oroipen egunean;
eta iguzu, bere eredua jarraituz,
Kristo zure Semearen erakutsiak leialki jarrai ditzagula,
Ebanjelioaren iragarpenean lankide sutsuak izanez.
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. E./ AMEN.

# # #
#
# # #

Eskerrak ematea - Prefazioa

V./ Jauna zuekin.
E./ Eta zure espirituarekin.

V./ Gora bihotzak.
E./ Jaunagan dauzkagu.

V./ Eskerrak Jaungoiko gure Jaunari.
E./ Egoki da eta zuzen.

Egoki da, bai, eta zuzen,
nonahi eta beti eskerrak ematea,
Jauna, Aita Guztiz santu,
Jaungoiko Ahalguztidun Horri,
Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

Gaur Bizente Maria Strambiren
jaieguna ospatzeko pozaldia ematen diguzulako;
bere bizitzaren jarraibidez zure Eliza sendotzen duzu,
bere hitzez irakasten diozu
eta bere laguntzaz zaintzen.

Horregatik guk ere,
zeruko aingeruekin batera
gorespen goratzarrea abesten (esaten) dizugu.

Santu, Santu, Santua...

# # #
#
# # #

Jaunartzearen ondorengo hitza

Jauna, zure mahai santuan janaritu gaituzu;
egizu sakramentu honek sendo gaitzala zure maitasunean
eta eragin diezaigula gure anai-arrebengan Zu zerbitzera.
Jainko eta errege bizi baita gizaldi eta gizaldietan. E./ AMEN.

# # #
#
# # #

Bedeinkapena

Jaungoiko gure Aitak,
gaur San Bizente Maria Strambiren jaieguna ospatzeko bildu gaituenak,
bedeinka, zaindu
eta bere bakean sendo zaitzatela. E/. Amen.

Jesus Jaunak,
San Bizente Maria Strambiren bizitzan
bere Pazku misterioaren indar bizi-berritzailea agertu duenak
Ebanjelioaren testigu jator egin zaitzatela. E/. Amen.

Espiritu Santuak,
San Bizente Maria Strambirengan
ebanjeliozko karitatearen eredua eskaini digunak,
eman diezaizuela Elizako sinismen eta maitasunezko
batasunean heltzen joateko grazia. E/. Amen.

- Bedeinka zaitzatela
Jainko ahalguztidunak:
Aitak, eta Semeak, eta Espiritu Santuak. E./ Amen.

# # #

 

Iruzkinak >> 


 

Jatorria - Bidea

 
 
#
# # #
Un caminar
# # #
bidean@bidean.net
orue